Greziar mitologia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Aldatua: ku:Mîtolojiya yewnanî
88. lerroa: 88. lerroa:
[[kn:ಗ್ರೀಕ್ ಪುರಾಣ ಕಥೆ]]
[[kn:ಗ್ರೀಕ್ ಪುರಾಣ ಕಥೆ]]
[[ko:그리스 신화]]
[[ko:그리스 신화]]
[[ku:Mîtolojiya grekî]]
[[ku:Mîtolojiya yewnanî]]
[[la:Mythologia Graeca]]
[[la:Mythologia Graeca]]
[[lb:Griichesch Mythologie]]
[[lb:Griichesch Mythologie]]

03:30, 3 urria 2011ko berrikusketa

Afrodita, Pan eta Eros.
Haitzurdinezko artelan greziarra (K. a. II. mendea)

Greziar mitologia Antzinako Greziarren jainko eta heroiei buruzko eta munduaren sorrera azaltzeko istorio multzoa da, narrazio ugaritan sakabanatuta.

Greziar mitologiak jainko, jainkosa, heroi eta beste izaki mitologiko batzuen bizitza eta abenturak kontatzen ditu. Hastapenean ahozko-olerki tradizioan zegoen barreiatuta, baina geroago literaturan gorde ziren. Ezagututako literatura-iturririk zaharrena Homeroren Iliada eta Odisea olerki epikoak dira, zeinek Troiako Gerraren inguruko istorioak kontatzen dituzten. Hesiodo ia Homeroren garaikidearen Teogonia eta Lanak eta Egunak idazkietan munduaren sorrera, jainkoen agintarien jarraipena, giza-aroen hurrenkera, gizakien atsekabeen sorrera edo erlijio-ohituren sorrera kontatzen dira. Mitoak ere beste poema epikoetan ere gorde dira, baita K. a. V. mendeko tragedietan, Aro Helenistikoaren idazkietan edo erromatar garaiko idazleen izkribuetan (Plutarko eta Pausaniasenetan esaterako) ere.

Graziar mitologiak eragin handia utzi du Mendebaldeko zibilizazioaren kulturan, artean eta literaturan. Mendebaldeko ondarea izanda, garai guztietako artistak horretaz baliatu dira inspirazio berria bilatzeko eta, oinarritzat jota, artelan berriak sortzeko.

Jainko eta jainkosak

Hauek dira jainko eta jainkosa [1] nagusietako batzuk:

  • Afrodita: Maitasunaren eta edertasunaren jainkosa.
  • Apolo: Musika eta poesiaren jainkoa.
  • Ares: Gudaren jainkoa.
    Artemisa jainkosa
  • Artemisa: Ehiza eta basatien jainkosa.
  • Atena: Jakinduriaren jainkosa.
  • Demeter: Nekazaritzaren jainkosa.
  • Dioniso: Ardo eta jaien jainkoa.
  • Hades: Lurrazpiaren jainkoa.
  • Hefesto: Sua eta teknologiaren jainkoa.
  • Hera: Ezkontza eta emakumearen jainkosa.
  • Hermes: Lapur, merkataritza eta bidaiarien jainkoa.
  • Hestia: Etxearen jainkosa.
  • Poseidon: Itsaso eta lurrikaren jainkoa.
  • Zeus: Zeru eta trumoiaren jainkoa. Jainkoen Errege Gorena.
  • Aeter: Airearen jainkoa.
  • Kronos: Denboraren jainkoa.
  • Erebo: Iluntasunaren jainkoa.
  • Gea/Gaia: Lurraren jainkosa.
  • Hermera: Egunaren jainkosa.
  • Nix: Gauaren jainkosa.
  • Tartaro: Iluntasun eta azpimunduaren jainkoa, alegia, heriotzaren jainkoa.
  • Orano: Paradisuaren jainkoa.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greziar mitologia

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura