Andrea Camilleri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
9. lerroa: 9. lerroa:
Maila handiko artisautzarako dohain horiek dira, [[italiera]] eta [[siziliera]] nahasiz erabiltzen duen hizkerarekin batera, haren literaturgintzaren arrakastaren oinarria; haren lanak, gainera, ez dira inola ere konpromisorik gabeak, ironiaz argitzen baititu [[Sizilia]]ren iragan urrun eta hurbileko historiako hainbat gertakari.
Maila handiko artisautzarako dohain horiek dira, [[italiera]] eta [[siziliera]] nahasiz erabiltzen duen hizkerarekin batera, haren literaturgintzaren arrakastaren oinarria; haren lanak, gainera, ez dira inola ere konpromisorik gabeak, ironiaz argitzen baititu [[Sizilia]]ren iragan urrun eta hurbileko historiako hainbat gertakari.


[[1978]]an argitaratu zuen bere lehen [[eleberria]], ''Il corso delle cose'' -berez hamar urte lehenago idatzia-, baina arrakasta gutxitxorekin; bi urte geroago, [[1980]]an, ordea, bere lehen saria irabazi zuen Siziliako [[Gela]] hirian, [[Garzanti]] argitaletxeak plazaratutako ''Un filo di fumo'' liburuarekin; [[XIX. mendea|XIX. mendea]]ren bukaera eta [[XX. mendea|XX. mendea]]ren hasiera bitartean eta Siziliako Vigata hiri asmatuan girotuta idatzi dituen liburu ugarietako lehena izan zen. Hamabi urteko etenaldi baten ondoren, [[1992]]an berriz ekin zion idazteari eta ''La stagione della caccia'' argitaratu zuen [[Sellerio]] Editore argitaldariarekin. Orduan hasi zen Camilleri idazlea arrakasta edukitzen, eta gaur egun haren liburuak hainbat aldiz berrargitaratzen dira, 60.000 aletik gora saltzen dituelarik batez beste; dena den, kritikari guztiak ez datoz bat haren liburuak epaitzean, haietako batzuk errepikakorrak direla uste duenik ez baita falta.
[[1978]]an argitaratu zuen bere lehen [[eleberria]], ''Il corso delle cose'' -berez hamar urte lehenago idatzia-, baina arrakasta gutxitxorekin; bi urte geroago, [[1980]]an, ordea, bere lehen literatura saria irabazi zuen Siziliako [[Gela]] hirian, [[Garzanti]] argitaletxeak plazaratutako ''Un filo di fumo'' liburuarekin; [[XIX. mendea|XIX. mendea]]ren bukaera eta [[XX. mendea|XX. mendea]]ren hasiera bitartean eta Siziliako Vigata hiri asmatuan girotuta idatzi dituen liburu ugarietako lehena izan zen. Hamabi urteko etenaldi baten ondoren, [[1992]]an berriz ekin zion idazteari eta ''La stagione della caccia'' argitaratu zuen [[Sellerio]] Editore argitaldariarekin. Orduan hasi zen Camilleri idazlea arrakasta edukitzen, eta gaur egun haren liburuak hainbat aldiz berrargitaratzen dira, 60.000 aletik gora saltzen dituelarik batez beste; dena den, kritikari guztiak ez datoz bat haren liburuak epaitzean, haietako batzuk errepikakorrak direla uste duenik ez baita falta.


Euskaraz, [[2011]]n kaleratu da lehen aldiz haren liburu bat, ''Gauaren usaina'' (''L'odore della notte''), [[Josu Zabaleta]]k itzuli eta [[Erein]]ek argitaratua.
Euskaraz, [[2011]]n kaleratu da lehen aldiz haren liburu bat, ''Gauaren usaina'' (''L'odore della notte''), [[Josu Zabaleta]]k itzuli eta [[Erein]]ek argitaratua.

15:38, 11 urria 2011ko berrikusketa

Andrea Camilleri (Porto Empedocle, 1925eko irailaren 6a), idazle, gidoilari eta zine eta antzerki zuzendari italiarra.

Andrea Camilleri.

Oso gaztea zelarik poesia eta kontakizun batzuk argitaratu zituen arren, hainbat urtez telebista, antzerki eta zine munduan aritu izan da batez ere zuzendari lanetan; adinean aurreratu samarra zegoela ekin zion berriro idazteari eta ospe eta arrakasta handia lortu du, bereziki Montalbano komisarioari buruzko serieko eleberriekin.

1948an Erromara joan zen, zuzendaritza ikastaroa egitera Arte Dramatiko Eskola Nazionalean. 1953tik aurrera antzerki zuzendaritzari ekin zion eta 1958tik 1988ra RAIn egin zuen lan batez ere, telebista eta irratirako gidoigintzan eta zuzendaritzan. Halaber, eskolak ematen ibili zen Arte Dramatiko Akademia Nazionalean bertan eta Zinematografia Zentro Esperimentalean. Lan esperientzia honek eragin nabaria izan du Camilleriren literaturgintzan, haren eleberrietako narrazio-egoeren eta elkarrizketen antzerki-kutsu handiak eta literatura-materialak lantzeko trebeziak erakusten duten bezala.

Maila handiko artisautzarako dohain horiek dira, italiera eta siziliera nahasiz erabiltzen duen hizkerarekin batera, haren literaturgintzaren arrakastaren oinarria; haren lanak, gainera, ez dira inola ere konpromisorik gabeak, ironiaz argitzen baititu Siziliaren iragan urrun eta hurbileko historiako hainbat gertakari.

1978an argitaratu zuen bere lehen eleberria, Il corso delle cose -berez hamar urte lehenago idatzia-, baina arrakasta gutxitxorekin; bi urte geroago, 1980an, ordea, bere lehen literatura saria irabazi zuen Siziliako Gela hirian, Garzanti argitaletxeak plazaratutako Un filo di fumo liburuarekin; XIX. mendearen bukaera eta XX. mendearen hasiera bitartean eta Siziliako Vigata hiri asmatuan girotuta idatzi dituen liburu ugarietako lehena izan zen. Hamabi urteko etenaldi baten ondoren, 1992an berriz ekin zion idazteari eta La stagione della caccia argitaratu zuen Sellerio Editore argitaldariarekin. Orduan hasi zen Camilleri idazlea arrakasta edukitzen, eta gaur egun haren liburuak hainbat aldiz berrargitaratzen dira, 60.000 aletik gora saltzen dituelarik batez beste; dena den, kritikari guztiak ez datoz bat haren liburuak epaitzean, haietako batzuk errepikakorrak direla uste duenik ez baita falta.

Euskaraz, 2011n kaleratu da lehen aldiz haren liburu bat, Gauaren usaina (L'odore della notte), Josu Zabaletak itzuli eta Ereinek argitaratua.