Inulina: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: gl:Inulina
t r2.7.1) (robota Erantsia: jv:Inulin
29. lerroa: 29. lerroa:
[[it:Inulina]]
[[it:Inulina]]
[[ja:イヌリン]]
[[ja:イヌリン]]
[[jv:Inulin]]
[[lt:Inulinas]]
[[lt:Inulinas]]
[[mk:Инулин]]
[[mk:Инулин]]

09:20, 19 urria 2011ko berrikusketa

Inulinaren egitura kimikoa

Inulina fruktosaz osatutako polisakaridoa da, beraz fruktosano bat da. 10-250 fruktosa unitate izan ohi ditu β (2-1) loturarekin elkartuta daudenak eta katearen azken unitatea glukosa molekula bat da. Sakarosaren homologoa dela esan daiteke.

Almidoia bezala energia biltegia da, baina bakuoloetan bakarrik aurkitzen da. Hala ere, oso landare gutxitan aurki daiteke, gehienbat dikotiledoneoen lurpeko organoetan (sustrai, tuberkulu eta errizometan).

Polisakarido hau uretan disolbagarria da eta zuntz elikagarriaren parte da. Aitzitik, inulina kantitate handiak dituzten elikagaiak janez gero, flatulentziak ager daitezke.

Erabilera

Giltzurrun funtzioaren azterketan erabiltzen da %10-eko ur disoluzioan. Zainbidetik sartzen da eta ez du odol proteinekin elkarrekintzik izaten. Hodixka mailan ez du ez iraizketa ez xurgapen prozesurik jasaten. Glomeruluan iragazi eta giltzurrun bidetik metabolizatua izan gabe kanporatzen da.

Bere kontzentrazioa gernuan neurtuz, inulinaren iraizketa abiadura ezagutzen da eta giltzurrunaren funtzionamendua egokia den jakiteko balio du.