West Cork: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Irudi:WestCorkMap22.jpg|thumb|300px|right|''West Cork'' edo ''Mendebaldeko Cork'' eskualdea adierazten duen mapa.]]
[[Irudi:WestCorkMap22.jpg|thumb|300px|right|''West Cork'' edo ''Mendebaldeko Cork'' eskualdea adierazten duen mapa.]]


'''West Cork''' edota '''Mendebaldeko Cork''' ([[irlandera]]z ''Iarthar Chorcaí'') [[Irlanda]]ko hego-mendebaldean dagoen [[Corkeko konderria|Cork konderriko]] mendebaldeko zatia edo berezko eskualdea da.
'''West Cork''' edota '''Mendebaldeko Cork''' ([[irlandera]]z ''Iarthar Chorcaí'') [[Irlanda]]ko hego-mendebaldean dagoen [[Corkeko konderria|Cork konderriko]] mendebaldeko muturraren zatia edo berezko eskualdea da. Hots, Irlandako hegoaldeena dagoen lurraldea da.


Usadioz [[turismo]] lekua da, berezko nortasuna duen eskualdea da, Cork konderriko iparralde, ekialde eta [[Cork]] hiria baino askoz ere gutxiago populatutako eskualdea baita.
Usadioz [[turismo]] lekua da, berezko nortasuna duen eskualdea da, Cork konderriko iparralde, ekialde eta [[Cork]] hiria baino askoz ere gutxiago populatutako eskualdea baita.

15:11, 21 urria 2011ko berrikusketa

West Cork edo Mendebaldeko Cork eskualdea adierazten duen mapa.

West Cork edota Mendebaldeko Cork (irlanderaz Iarthar Chorcaí) Irlandako hego-mendebaldean dagoen Cork konderriko mendebaldeko muturraren zatia edo berezko eskualdea da. Hots, Irlandako hegoaldeena dagoen lurraldea da.

Usadioz turismo lekua da, berezko nortasuna duen eskualdea da, Cork konderriko iparralde, ekialde eta Cork hiria baino askoz ere gutxiago populatutako eskualdea baita.

Eskualde hau bera osatzen duten urruneko penintsula basatien edertasunarengatik ezaguna da: Beara penintsula, Sheep's Head edota Mizen Head, bai eta bertan kokatuta dauden udalerri politengatik ere: Clonakilty, Kinsale eta Rosscarbery.

Eskualde honetara bertaratzeko Cork hiritik atera eta "The West" edo "West Cork" seinaleak jarraitzea besterik ez dago, ondoren Bandon udalerrira ailegatu arte, hau Irlanda osoan usadioz Gateway to West Cork edo Mendebaldeko Corkeko Atea ezizenez ezagutua da. Bestalde, Carrigaline edota Macroom udalerriak ere eskualde hau ezagutzeko abiapuntu bikainak dira.

Bestalde, bai geografikoki muturreko lurraldea denez, nahiz usadioz, eskualde hau Irlandar Independentzia Gerran zehar irlandar errepublikanismo irmoki sustraitua zegoen, Irlandako Gerra Zibilan ere Itun anglo-irlandarraren aurkarien gotorleku izan zen. Michael Collins bera eskualde honetakoa zen, Clonalkilty inguruko baserri batean jaio baitzen, baina Itun anglo-irlandarraren aldekoa zenez, eta eskualde hartako gehiengoa, behintzat garai hartan, aurka azaldu zenez, berak eskualde hura baketzeko eginiriko bidai batetan zehar Béal na mBláth izeneko pasabidean tiroz hil zuten.

Eskualde honetan Gaeltacht edo irlandera hiztunen eremu txiki bat ere badago (Kerry konderriaren mugan dauden hainbat udalerri eta herrixka: Ballyvourney, Ballingeary, Coolea eta Kilnamartyra, nahiz Cape Clear uhartea).

Kanpo loturak