Bikingo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: jv:Viking
t r2.6.5) (robota Aldatua: nds-nl:Vikings
89. lerroa: 89. lerroa:
[[mwl:Bikings]]
[[mwl:Bikings]]
[[nds:Wikinger]]
[[nds:Wikinger]]
[[nds-nl:Viking]]
[[nds-nl:Vikings]]
[[new:भाइकिङ]]
[[new:भाइकिङ]]
[[nl:Vikingen]]
[[nl:Vikingen]]

13:54, 25 urria 2011ko berrikusketa

Itsasontzi bikingo bat.

Bikingoak Eskandinavia aldeko gudari, merkatari, pirata eta esploratzaileei VIII-XI. mende bitartean eman zitzaien izena da. Garai hartan, argi ez dauden arrazoiengatik, hego-mendebalderantz eta hego-ekialderantz abiatu ziren gerra eta merkatari-bidaia luzeetan. Gehienetan, branka eta popa garai eta estuko ontzi luze eta meheetan bidaiatzen zuten. Ontzigintzan eta nabigazioan erdietsitako trebeziari esker, adituek diotenez, Kolon baino lehen Ameriketara iritsi ziren, eta baita Mediterraneora ere.

Hego-mendebalderantz joandakoei normandiar ere deritze. Normandiako erresuma sortu zuten. Hego-ekialderantz joandakoei, aldiz, barego esaten zaie. Azken hauek Errusiar Estatuaren oinarria jarri bide zuten. Haien itsas-bidai luzeetan Ternuaraino iritsi omen ziren, eta beste aldera, ibaietan gora eta behera, Kaspio Itsasoraino. Mediterraneoan ere ibilitakoak dira.

Gerra-espedizio handienetan ehunka ontzik hartzen zuten esku, Bikingo Aroaren bukaeran. Belaontzien ikuste hutsak izua zabaltzen zuen Europako Mendebaldean.

Bikingoen erlijioa erlijio nordiko deritzona zen, indoeuropar jatorrikoa. Odin eta Tor zituzten jainko nagusi.

Gudarien balentriak sagetan kantatu eta harri errunikoetan idazten zituzten, eta ornamentazio arte berezia garatu zuten.

Historia

Bikingoen lurralde eta bidaiak.

Dokumentatutako lehen erasoa Portlanden aurka egin zuten 787an, Dorseten. Hurrengoa 793an gertatu zen, Ingalaterra ekialdeko Lindisfarne monasterioa arpilatu zutenean. Hurrengo bi mendeetan bikingoekiko beldurra Europa osora zabaldu zen, haien eraso bortitz eta suntsitzaileak zirela-eta.

816an, Iruñean nafarren alde esku hartu zuten mairuen aurkako gudaldian. 823an eta 825ean Mundakan, Urdaibai kresal-ibaian geratu ziren. 840an daniarrek Inperio Frankoa erasotu zuten Atturri ibaitik. Akitaniaren nolabaiteko kontrola lortu zuten 15 urtetan. Karlos Burusoila enperadoreak Garona ibaiaz hegoaldera galdu zuen agindua. 859an Nafarroako Erresuma zeharkatu zuten Mediterraneorantz.

Bikingoen aginteak 982 arte iraun zuen Gaskonian, noiz Nafarroak gailendu zituen.

XI. mendean kristautzen hasi ziren. Europar estatuak indartsuagoak ziren, eta bikingoak beraiek gizarte antolaketa ezberdina zuten. Ingalaterraren konkistarekin 1066an bukatzen da Bikingo Aroa.

Bikingoak telebistan eta komikietan

Vickie bikingoa izan da telebistan egin den bikingoei buruzko telesailetako bat, kasu honetan, marrazki bizidunetako telesaila. Beste alde batetik, Asterixen komiki bildumetako abenturetako batek, Asterix eta Normandiarrak izenburua du, non, gaur egun, Norvegia eta Danimarkakoak izango liratekeen bikingoak agertzen diren.

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura