Mumia Abu-Jamal: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
34. lerroa: 34. lerroa:


== Lanak ==
== Lanak ==
* ''[[Brota la vida]]'', [[Txalaparta argitaletxea]], [[Tafalla]], [[1999]], [[ISBN 978-84-8136-125-4]].
* ''[[Brota la vida]]'', [[Txalaparta argitaletxea]], Tafalla, 1999, ISBN 978-84-8136-125-4.
* ''[[Desde la galería de la muerte]]'', [[Txalaparta argitaletxea]], [[Tafalla]], [[2001]], [[ISBN 978-84-8136-023-3]].
* ''[[Desde la galería de la muerte]]'', Txalaparta argitaletxea, Tafalla, 2001, ISBN 978-84-8136-023-3.


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==

23:39, 25 urria 2011ko berrikusketa

Mumia Abu-Jamal
Mumia Abu-Jamal
Datu pertsonalak
Izen osoa Wesley Cook
Ezizena Mumia Abu-Jamal
Jaio 1954ko apirilaren 24a
Filadelfia, Pensilvania (Estatu Batuak)


Mumia Abu-Jamal (Wesley Cook izenarekin jaioa, 1954ko apirilaren 24an) Ameriketako Estatu Batuetako ekintzaile afroamerikarra eta kazetaria da. Pantera Beltza Alderdiko (Black Panther Party, BPP) kide izan zen gazte gaztetatik, eta Filadelfiako poliziaren arrazakeria eta indarkeria salatzeagatik ospetsua zen. 1981etik Pensilvaniako espetxean dago Daniel Faulkner polizia hiltzea egotzita.

Kasua

Gertakizunetatik bi hilabetera, Albert Sabo epaileak epaitu eta heriotzera zigortu zuen. Epaile hau, afroamerikar ugari heriotza zigorrera bideratzeagatik aski ezaguna da EEBBetan.

80. eta 90. hamarkadetan zehar Mumiaren aldeko nabaritasunen helegiteen aurkezpena ukatua izan da eta bere errugabetasuna geroz eta ageriagoa zen. Besteak beste, epai-mahaia aukeratzean irizpide arrazistak gailendu ziren, eta lekukoek poliziaren presiopean deklarazio faltsuak adierazi zutela aitortu izan dute. Gainera, epaileek eta aldeko frogen ezkutatzeak, Mumiarentzako baldintzazko defentsa saihestu dute.

EEBBetako eta mundu osoko kaleetan Mumiaren aldeko babes handia zela eta, 1995ko eta 1999ko exekuzio datak indargabetuak gelditu ziren. 2008ko martxoaren 27an heriotza zigorra bertan behera utzi zioten, baina 2010eko urtarrilan berrezarri diote.

Egungo egoera

2010eko azaroaren 9an, Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalak heriotza zigorraren inguruko argumentuak entzun zituen berriz ere. Filadelfiako fiskaltzak ordea, poliziaren babesarekin, Mumia erailtzeko asmoarekin jarraitzen du. Baina Epaimahaiak 2008ko erabakia babes zezaken heriotza zigorra berriz ezeztatuz edota beste epaiketa bat proposatuz; horrela, Mumiari buruzko erabakia eta sententzia berraztertu zitekeen. Azkenean, 2011ko apirilaren 26an Auzitegi Federalak Mumiaren heriotza zigorraren konstituzionaltasun eza onartu zuen. Erabaki honek, 2010eko urtarriletik indarrean zegoen exekuzio mehatxua bertan behera utzi zuen.

2011ko urriaren 11an, EEBBetako Auzitegi Gorenak jakinarazi zuen epaiketa berri bat izan arte Filadelfiako Fiskaltzak ezin izango duela Mumia Abu-Jamal exekutatu. Izan ere, aurreko apirilaren 26an Mumiaren heriotza zigorraren inkonstituzionaltasuna onartu zuen Auzitegi Federal baten aipamenaren inguruan gora jotzea aurkeztu zuen Fiskaltzak.

Orain, Fiskaltzak heriotz sententzia berri bat bilatzen badu, epaiketa berri bat antolatu beharko du; eta soilik Biziarteko Zigorra ala Heriotz Zigorraren sententzia kaleratuko duen epaimahai berri baten aurrean. Fiskaltzak hala egingo ez balu, Mumiari zuzenean Biziarteko Zigorra ezarriko zitzaion baldintzapeko askatasunaren aukerarik gabe.

Horrelako epaiketa berri batean Mumiak bere askatasuna lortu ez arren, bere ustez, epaimahai baten aurrean bere errugabetasuna erakusteko aukera egokiena izango litzateke hau. Bestalde, Fiskaltzak ez du inoiz epaiketa berri bat antolatu nahi izan, Mumiak bere aurka egin diren Estatu krimenak agerian uzten dituen frogak erakuts ditzakeelakoan.

Oraindik, Mumiak espetxetik kaleratzen dituen sistemaren aurkako artikuluak oso ezagunak dira, eta horrela mundu osoko Giza Eskubideen aldeko mugimenduaren zein antiglobalizazio mugimenduaren erreferente baten bihurtu da. Mumia, Ahots gabekoen Ahotsa ezizenarekin da ezagutua.

Lanak

Kanpo loturak


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Txantiloi:NA lotura