Michelin Kirol Kultur Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak
t →Datuak |
|||
71. lerroa: | 71. lerroa: | ||
[[Kategoria:Desagertutako euskal futbol taldeak]] |
[[Kategoria:Desagertutako euskal futbol taldeak]] |
||
[[Kategoria: |
[[Kategoria:Gipuzkoako arraun taldeak]] |
||
[[Kategoria:Lasarte-Oria]] |
[[Kategoria:Lasarte-Oria]] |
||
[[Kategoria:Euskal Herriko kirol taldeak]] |
|||
[[es:Sociedad Deportiva Cultural Michelín]] |
[[es:Sociedad Deportiva Cultural Michelín]] |
19:50, 27 urria 2011ko berrikusketa
Sorrera | 1947 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Udal Futbol Zelaia (Michelin)[1] Lasarte-Oria edukiera: 1.194 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
1994-95 | Desagertua | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.oiartzunke.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Michelin Kirol Kultur Elkartea Lasarte-Oriako kirol elkartea da. 1947an sortu eta 1995ean desagertu zen.
Historia
Sociedad Deportiva Cultural Michelín 1947an Lasarten sortu zuten, orduan Hernani eta Urnieta artean zatitutako auzoa. Kluba 1934an herrian kokatutako Michelin frantziar enpresak bultzatu eta babestu zuen.
1970eko hamarkadan, 4 denboraldi eman zituen Hirugarren Mailan: 1970-71, 1974-75, 1975-76 y 1977-78 hain zuzen ere. Bitan Copa del Generalísimo txapelketan parte hartu zuen: 1970-71an Real Oviedok lehenengo errondan kanportatua eta 1975-76an. 1978an maila utzi zuen.
1980ko hamarkadan, Lasarte-Oria udala bihurtu eta Lasarte-Oria KE, Texas edo Ostadar KT bezalako talde berriak sortu zuten Michelin kalterako.
1994-95 denboraldian desagertu zen, ia 50 urte pasa eta gero.
Sailak
Futbolari ez ezik beste kirolei ere ekin zizkion elkarteak, tartean igeriketa eta arraunketa. Arraunketa saila, tostako modalitatean, goi mailan aritu zen 1970eko hamarkada osoan, Lasarte-Michelín izenarekin. Hona hemen palmaresa:
- 2 Kontxako Bandera: 1969 eta 1973.
- 1 Espainiako Traineru Txapelketa: 1969 (zazpi aldiz txapeldunorde).
- 6 Gipuzkoako Traineru Txapelketa: 1970, 1974, 1975, 1976, 1977 eta 1979.
- 2 Nerbioiko Sari Handia: 1969 eta 1975
- 2 Generalisimoaren Kopa (A Coruña): 1973 eta 1975
- 1 El Corte Ingles Bandera: 1974
- 1 Zarauzko Ikurrina: 1977
- 3 Santanderko Bandera: 1973, 1974 eta 1975
- 3 Astilleroko Bandera: 1973, 1974 eta 1979
- 3 Espainiako Trainerilla Txapelketa: 1973, 1974 eta 1978
Uniformea
- Lehenengoa: Zamarra hori-urdina eta praka urdinak.
Futbol Zelaia
Michelinek lantegiaren ondoan kokaturiko Michelin futbol zelaian[2] jokatzen zuen, gero Udal Futbol Zelaia izango zena. 1997an berreraiki zuten.
Datuak
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 0
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 4
- Emaitzarik onena: 9.a (Hirugarren Mailako II. Multzoa, 77-78 denboraldia)