Ramses VI.a: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MystBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ar:رمسيس السادس
t r2.6.5) (robota Erantsia: yo:Ramesses VI
63. lerroa: 63. lerroa:
[[sv:Ramses VI]]
[[sv:Ramses VI]]
[[vi:Ramesses VI]]
[[vi:Ramesses VI]]
[[yo:Ramesses VI]]

16:24, 1 azaroa 2011ko berrikusketa

Ramses VI, Louvre
Ramses VI.a eta Ramses IX.aren izenak dituzten ontziak, Saqqarako Serapeumekoak
Ramses VI.aren hilobia

Nebmaatra-Meriamon Ramses-Amonhirkhopshef-Necherheqaiunu edo Ramses VI.a, Egiptoko faraoia izan zen K. a. 1143tik K. a. 1136 arte. Egiptoko XX. dinastiako bosgarren faraoia izan zen.

Bizitza

Ramses VI.a, faraoi bihurtu zen, monarkia, politiko eta ekonomikoki ahula zen garai batetan, faraoia, ia izenez bakarrik izan zelarik.

Bere iloba Ramses V.aren tronua usurpatu zuen, baita aurreko erregeen kartutxoak ere, eta bere izena, Medinet Habuko errege zerrendan idazarazi zuen, bere erregealdia legitimatu eta bere autoritatea handitzeko.

Raphael Venturaren 1907-1908 Turingo Papiroaren berregitearen arabera, Ramses VI.ak zortzi urte eta bi hilabeteko erregealdia izan zuela jakin da, eta bere seme Ramses VII.a izan zela bere oinordekoa.

Bere garaiko testigutzak

Eraikinak Zenbait eskualdetako tenpluetan lanak egin eta eraikitzea agindu zuen:

Ramses VI.aren estatuak Bere estatuak zenbait hiritan jartzea agindu zuen. Honako hauetan aurkitu dira:

Beste erreferentzia batzuk

  • Estela bat Karnaken
  • Seheletik gertuko idazkun batetan aipatua da
  • Sinain idatzitako zatiak daude

Ramses VI.aren hilobia Bere hilobia, Erregeen Haranean dago, KV9a, bere iloba Ramses V.ari usurpatu ziona, ondoren handituz. Tutankamonen hilobitik gertu dago. Bera lurperatu eta gutxira, bere hilobia, bere gorpua, bitxiak lapurtzeko suntsitu zuten lapurrek arpilatu zuten.


Aurrekoa
Ramses V.a
Egiptoko faraoia
K. a. 1143-K. a. 1136 XX. dinastia
Ondorengoa
Ramses VII.a