Basaburua: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
tNo edit summary |
||
2. lerroa: | 2. lerroa: | ||
{{Nafarroako udalerri infotaula |
{{Nafarroako udalerri infotaula |
||
| izena = Basaburua |
| izena = Basaburua |
||
| bandera = |
| bandera = ez |
||
| armarria = Escudo de Basaburúa Mayor.svg |
| armarria = Escudo de Basaburúa Mayor.svg |
||
| nongo = Basaburuko |
| nongo = Basaburuko |
||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
{{sakontzeko|Nafarroako parke eolikoak}} |
{{sakontzeko|Nafarroako parke eolikoak}} |
||
Basaburuko [[Beruete]] kontzejuaren mugetan, [[Leitza]] eta Basaburu bitartean, [[Nafarroa]]ko gobernuak eraikitako "Aritz" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 19,20 [[megawatt]]ekoa da. Parkearen jabea [[Acciona]] da gaur egun. |
|||
== Demografia == |
== Demografia == |
||
100. lerroa: | 100. lerroa: | ||
=== Udaletxea === |
=== Udaletxea === |
||
Basaburuko udaleko idazkaria, [[Imotz|Imozko]] idazkari ere bada. |
|||
* HELBIDEA: Jasokunde kalea, z/g (Jauntsarats kontzejua) |
* HELBIDEA: Jasokunde kalea, z/g (Jauntsarats kontzejua) |
||
127. lerroa: | 127. lerroa: | ||
* [http://maps.google.com/maps?f=q&source=s_q&hl=eu&geocode=&q=Basaburua,+Nafarroa&sll=42.957636,-1.780833&sspn=0.121109,0.220757&ie=UTF8&hq=&hnear=Basaburua,+Nafarroa,+Espainia&ll=43.027741,-1.779785&spn=0.239934,0.441513&z=11&layer=c&cbll=43.031168,-1.784805&panoid=iqmaQZA6lNdbm4lfAHXXkA&cbp=12,278.08,,0,-2.8 Herriaren ikuspegia Google Street View-n.] |
* [http://maps.google.com/maps?f=q&source=s_q&hl=eu&geocode=&q=Basaburua,+Nafarroa&sll=42.957636,-1.780833&sspn=0.121109,0.220757&ie=UTF8&hq=&hnear=Basaburua,+Nafarroa,+Espainia&ll=43.027741,-1.779785&spn=0.239934,0.441513&z=11&layer=c&cbll=43.031168,-1.784805&panoid=iqmaQZA6lNdbm4lfAHXXkA&cbp=12,278.08,,0,-2.8 Herriaren ikuspegia Google Street View-n.] |
||
{{ |
{{Basaburuko kontzeju aurkibidea}} |
||
{{Ultzamaldeko udalerri aurkibidea}} |
{{Ultzamaldeko udalerri aurkibidea}} |
13:09, 2 azaroa 2011ko berrikusketa
Basaburua | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Basaburua | ||
Alkatea | Ricardo Arangoa Legarra (Bildu) | ||
Posta kodea | 31866 | ||
INE kodea | 31049 | ||
Herritarra | basaburuar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°00′05″N 1°48′06″W / 43.001388888889°N 1.8016666666667°W | ||
Azalera | 82,3 km² | ||
Garaiera | 545 metro | ||
Distantzia | 34 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 845 (2023: 3) | ||
Dentsitatea | 10,2 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 41,64 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 29,24 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 79,65 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,27 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 67,20 (2018: %-5,63) |
Basaburua Nafarroako iparraldean dagoen udalerri txiki eta euskalduna da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 851 biztanle ditu.
Inguru naturala eta kokapena
Basaburua Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora. Iparraldean, Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaien udalerriekin egiten du muga; ekialdean, berriz, Ultzamarekin; mendebaldean, Leitza eta Larraunekin; eta hegoaldean Imotzekin.
Hamahiru herri eta etxaldek osatzen dute Basaburua: Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzarun, Igoa, Ihaben, Itsaso (1857ko errolda baino lehen berezko udalerria zuena), Jauntsarats (herriburua), Ola, Orokieta eta Udabe.
Basaburua Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide egin zen 2008an.
Klima eta landaredia
Basaburuko klima ozeaniar-atlantikoa da, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, gehienak neguan eta udazkenean; egun euritsuak, berriz, 180 inguru dira urtean. Urteko batez besteko tenperatura 8º eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.400 eta 2.000mm ingurukoak.
Klima atlantiarreko landaredia nagusi da. Bertan, pagoak dira zuhaitzik ugarienak (4.000 hektarea baino gehiagoko azalera). Pagoak, iparralde eta hegoaldeko mendietan hazten dira batez ere, baina herrigunetik gertu ere badaude. Haritzak, udalerri osoan hazten dira (765 hektarea), eta birlandatutako pinu lariziarrek 180 hektarea hartzen dituzte.
Ekonomia
Basaburuko Beruete kontzejuaren mugetan, Leitza eta Basaburu bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Aritz" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 19,20 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
Demografia
1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1.457 | 1.498 | 1.805 | 1.711 | 1.668 | 1.684 | 1.631 | 1.411 | 1.121 | 860 | 733 | 674 | 799 | 841 |
2008ko erroldaren arabera, bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,60 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Euskara
Basaburuko euskara tarteko hizkeratzat hartzen du Koldo Zuazo dialektologoak, hau da, haren iritziz, erdialdeko euskara edo gipuzkera eta nafarreraren artekoa da. Basaburua "Euskararen Kudeaketarako Ipar Nafarroako Mankomunitateko" kidea da.
Udalerriko euskal hiztunen kopurua gaur egun oso handia da, %70etik gorakoa.
Politika
Alkateak
1979-1983 | ||
1983-1987 | ||
1987-1991 | ||
1991-1995 | ||
1995-1999 | ||
1999-2003 | ||
2003-2007 | ||
2007-2011 | Juan Benito Alberro Goñi | EAE |
2011- | Ricardo Arangoa Legarra | Bildu |
Udal hauteskundeak
Basaburuko alkatea Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoko Juan Benito Alberro Goñi atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien %4,20) eta boto zuriak 121 (%24,10). Abstentzioa %29,28koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Eusko Abertzale Ekintza | 381 | 7 |
2011n ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, kasu honetan Bildurena. Alkate Ricardo Arangoa Legarra izendatu zuten. Hauteskunde kanpainan Yolanda Barcinak Aizarotzen eman zuen mitinak polemika piztu zuen; Barcinak Nafarroako iparraldeko zenbait herritan alderdi espainolistek zerrendak osa ez ditzaten pairatzen omen dituzten presioak salatzeko asmoa zuen baina bisitaldiak kritikak jaso zituen[3].
Udaletxea
Basaburuko udaleko idazkaria, Imozko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Jasokunde kalea, z/g (Jauntsarats kontzejua)
Hedabideak
"Esan erran Irratia" kateak udalerri honetan dauka egoitza.
Zerbitzuak
Basaburua "Ultzamako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XLIV, Iruñea, 1997. ISBN: 84-235-1614-8
Basaburuar ezagunak
- Patxi Telletxea (1964-), politikari abertzalea.
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Barcina obtiene el peor resultado para UPN en el valle de Basaburua en los últimos treinta años, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 26a.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen webgunea
- (Gaztelaniaz) Basaburuari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Google Street View-n.
Ultzamaldeko udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|
Anue • Atetz • Basaburua • Ezkabarte • Imotz • Lantz • Odieta • Olaibar • Ultzama |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |