Benchmarking: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Enpresan, '''benchmarking''' sektore bateko enpresen sistema eta praktika hoberenak hauteman, aztertu eta enpresara egokitzeko prozesua bat da, enpresaren jarduna hobetu eta ...
(Ez dago alderik)

17:28, 25 azaroa 2011ko berrikusketa

Enpresan, benchmarking sektore bateko enpresen sistema eta praktika hoberenak hauteman, aztertu eta enpresara egokitzeko prozesua bat da, enpresaren jarduna hobetu eta kalitatea sustatzearren. Xerox enpresak 1982 urtean antolatutako batzar batean sortu zen terminoa, Japoniako enpresek bere sektorean zuten abantailaren arrazoiak aztertzean.

Benchmarking mota zenbait bereizten da:

  • benchmarking konpetitiboan lehiakideen jokabide arrakastatsuak aztertu, egokitu eta aplikatzen dira, sektorean enpresak duen posizioa hobetzeko;
  • kanpoko benchmarking, non sektorez kanpoko praktikak aztertzen diren;
  • benchmarking estrategikoa, non beste enpresen funtzionamendu orokor hobezina den jomuga;
  • benchmarking funtzionala, beste enpresen arlo jakin bateko praktikak soilik aztertzen direnean.