Bizargorri Operazioa: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.1) (robota Erantsia: be-x-old:Плян Барбароса |
t r2.7.1) (robota Aldatua: bg:Барбароса (операция) |
||
34. lerroa: | 34. lerroa: | ||
[[be:План Барбароса]] |
[[be:План Барбароса]] |
||
[[be-x-old:Плян Барбароса]] |
[[be-x-old:Плян Барбароса]] |
||
[[bg: |
[[bg:Барбароса (операция)]] |
||
[[bs:Operacija Barbarossa]] |
[[bs:Operacija Barbarossa]] |
||
[[ca:Operació Barbarroja]] |
[[ca:Operació Barbarroja]] |
00:33, 2 abendua 2011ko berrikusketa
Bizargorri Operazioa | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Nazien hasierako asmoa | |||
Data | 1941eko ekainaren 22tik 5era | ||
Lekua | Polonia, Bielorrusia, Ukraina, Moldavia, Lituania, Letonia, Estonia eta Errusia | ||
Emaitza | Ardatzeko botereen porrota | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Bizargorri Operazioa (alemanez: Unternehmen Barbarossa) Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasunaren inbasioari Alemania Nazik emandako kode izena izan zen. Izena Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko Friedrich Barbarossa (Bizargorri) enperadorearengatik eman zioten.
Ekintza militarra 1941eko ekainaren 22an hasi zen. Operazioaren helburua SESBeko Europako zatia, Arkhangelsk eta Astrakhan hirien arteko mendebaldea hain zuzen ere, azkar konkistatzea zen. Operazioaren amaieran, 1941eko abenduan, Hitlerrek ez zuen lortu espero zuen adina. Dena den, Armada Gorriak alemaniarren aurrera egitea geldiarazi zuen arren, SESB kinka larrian zegoen.
Estrategikoki, alemaniarrek Sobiet Batasunako zenbait zonalde oso aberats okupatu zituzten, batik bat Ukraina aldean. Arrakasta hori gorabehera, Moskuko ateak ezin izan zituzten gurutzatu, hurbil geratu arren. Gainera, ekialdeko frontean horrelako ofentsibarik ezin zuten berriro eratu.
Azkenean, Bizargorri Operazioaren porrotak, hau da, Sobiet Batasuna okupatu ez izanak, Alemania Naziren erabateko porrota ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran. Bizargorri Operazioak Ekialdeko Frontea zabaldu zuen, zein gerrako fronterik ankerrenetakoa bilakatu zen. Izan ere, bataila-zelaietan burutu ziren sarraski handienak, sobietarrentzat baita alemaniarrentzat hein berean, fronte horretan gertatu ziren.