Joan Ignazio Iztueta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa: 3. lerroa:


== Bizitza ==
== Bizitza ==
[[Zaldibia]]n jaio eta hil zen. Lehen ezkontzatik bost seme-alaba izan zituen. Dantzari arina izan zen. Espetxean ere egon zen, argi ez dauden arrazoiak medio, eta handik urte batzuetara, kartzela berean presozain postua bete zuen. Arlo askotan nabarmendu zen.
[[Zaldibia]]n jaio eta hil zen. Lehen ezkontzatik bost seme-alaba izan zituen. Dantzari arina izan zen. Espetxean ere egon zen, argi ez dauden arrazoiak medio, eta handik urte batzuetara, kartzela berean presozain postua bete zuen. Arlo askotan nabarmendu zen: idazle, bertsozale, bertsolari, gai-jartzaile eta, batez ere, dantzari moduan.


== Obrak ==
== Obrak ==

19:42, 6 abendua 2011ko berrikusketa

Joan Ignazio Iztueta (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a - 1845eko abuztuaren 18a) euskal idazlea izan zen.

Bizitza

Zaldibian jaio eta hil zen. Lehen ezkontzatik bost seme-alaba izan zituen. Dantzari arina izan zen. Espetxean ere egon zen, argi ez dauden arrazoiak medio, eta handik urte batzuetara, kartzela berean presozain postua bete zuen. Arlo askotan nabarmendu zen: idazle, bertsozale, bertsolari, gai-jartzaile eta, batez ere, dantzari moduan.

Obrak

Gipuzkoako dantzen eta probintziaren historiak idatzi zituen bi liburutan, euskal dantzen deskribapena eginez batean, eta foruen defentsa sutsua bestean. Gipuzkoako historia horretan ematen du bat-bateko bertsolaritzari buruz ezagutzen den lehen berri historikoa: Billabonan 1802an 4.000 entzuleren aurrean bi bertsolarik egindako saio luze baten aipamena. Baina olerkari gisa bere bigarren emazteari egindako Kontxesiri izeneko bertso sailarekin da ezaguna.

Iritzi kritikoa

Errima edo puntuari eta erritmoaren ematen die Iztuetak garrantzi gehien. Haren eskuetan errima, askotan, ustekabean sortzen da, errima erregularretik irregularrera salto eginez, gaiak eta erritmoak eskatzen dioten neurrian. Erritmoari dagokionez, Iztuetak eta, geroago, Bilintxek gauza bera egin zuten: bertsoak kantatzeko, doinu berriak erabili zituzten, zaharrez gainera. Izan ere, errimen aldaketa ez ezik, neurriari ere astindu ederrak ematen dizkio Iztuetak. Molde erregularreko monotomia hautsiz, bat-batean bertso laburrak tartekatzen ditu, doinuak hala eskatuta ziurrenik.

Oin herrena edo gaztelerazko pie quebrado delakoa deitzen dena erabiltzen zuen, Bilintxen modura Juana Bixenta Olabe bertso sailean. Honexegatik eta biek olerkigintza eta bertsolaritza landu zutelako, Bilintxekin parekatu izan dute.

Lanak

Saiakera

Poesia

Antologia

Bilduma

Kanpo loturak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.