Vienako Batzarra: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
21. lerroa: 21. lerroa:
* Herbehereen erresumaren sorrera berretsi zen.
* Herbehereen erresumaren sorrera berretsi zen.
* [[Sardinia]]ko erresumak [[Niza]] eta [[Savoia (eskualdea)|Savoia]]ko dukerria berreskuratu zituen eta [[Genova]] eman zioten.
* [[Sardinia]]ko erresumak [[Niza]] eta [[Savoia (eskualdea)|Savoia]]ko dukerria berreskuratu zituen eta [[Genova]] eman zioten.
* [[Krakovia]]ko hiriak eta bere inguruek, [[Krakobiako Errepublika]] eratu zuten
* [[Krakovia]]ko hiriak eta bere inguruek, [[Krakoviako Errepublika]] eratu zuten
* [[Erresuma Batua]]k [[Heligoland]], [[Malta]] eta [[Joniar uharteak]] bereganatu zituen, baita itsasoz haratagoko beste lurralde batzuk ere.
* [[Erresuma Batua]]k [[Heligoland]], [[Malta]] eta [[Joniar uharteak]] bereganatu zituen, baita itsasoz haratagoko beste lurralde batzuk ere.



16:58, 7 abendua 2011ko berrikusketa

Vienako Batzarra, Jean-Baptiste Isabeyrena. 1819.

Vienako Batzarra Austriako hiriburu den Vienan 1815ean egin zen nazioarteko topaketa bat izan zen, Napoleon I.aren porrotaren ondoren Europako mugak berrezartzeko eta Antzinako Erregimeneko forma eta ideologia politikoak berrantolatzeko deitua izan zena. Batzarrak, 1814ko urriaren 1etik 1815eko ekainaren 9raino iraun zuen. Lortutako adostasunak, Erdialdeko Europan eta Ekialdekoan, Lehen Mundu Gerra amaitu arte indarrean egon ziren. Hala ere, bakea, absolutismoaren ezarpenarekin lortu zen. Austriako enperadore zen Frantzisko I.a Austriakoak deitu zuen, honek, batzarraren amaieran, Europa berria Berritzearen Europa izango zela esanez. Antzinako Erregimenaren etsaiak kontrolatuta izateko hartu ziren neurriak gora-behera, ezin izan zen 1830 eta 1848ko iraultzak eragin zituzten ideia liberalen zabalkuntza eragotzi.

Partehartzaileak

Klemens von Metternich, konferentziako presidente izan zena, eta Charles Maurice de Talleyrand, Luis XVIII.aren ordezkaria zena, Frantziarentzat zenbait arrakasta lortu zituena, porrota gora-behera, protagonista nabarmenenak izan ziren. Gainera, Errusiako Alejandro I.a tsarra ere aipa daiteke, paper klabe bat izan zuena batzarrean. Bere kontseilari ziren Karl Nesselrode eta Andrei Razumovsky konde ospetsuarekin joan zen, estatu alemanak bateratzeko eta Polonian konstituzio erregimen bat ezartzeko xedearekin. Bertan egon ziren beste batzuk, Austriako Francisco I.a eta Prusiako Federiko Gilermo III.a izan ziren, azken hau, Hardenberg eta Humboldtek lagunduta, Erresuma Batuko ordezkariekin, lehenik Lord Castlereagh eta ondoren Wellingtongo Dukea (Europaren laguntzan irten behar izan zuena Napoleon Elba uhartetik ihes egin zuenean, batzarra ospatzen ari zen bitartean, eta Napoleonen antzinako aliatuekin, Saxonia eta Danimarkako erregeak bezala. Espainiarrak ere egon ziren (Labrador markesa), portugaldarrak, (Pedro de Sousa Holstein, Palmelako kondea, Antonio Saldanha da Gama, Joaquim Lobo da Silveira), estatu germaniarrak (Hanover, Bavaria, Wurtemberg), eslaviarrak, eskandinaviarrak (Suedia) eta Aita Santuen Lurraldearen ordezkariak. Guztiak, ados geratu ziren bat eginak egotean eta liberal, errepublikar eta ateoen aurka azti egotean.

Batzarrak iraun zuen denboran, parte hartzaileak Vienan jauregietan egon ziren, parkeetatik eta basoetatik ibilaldiak egiten. Toki guzti hauek, aisialdi, oturuntza eta dantzen eskenategi izan ziren, gertaera hauetatik sortu zen Ligneko printzearen esaldia: Le Congrés ne marche pas, il danse, eta 2000 zalditik gora eta beste hainbeste zakur biltzera iristen ziren ospatzen zituzten ehizaldietan. Aisialdiko ekitaldi hauetako batek, Beethovenen kantata baten kontzertua izan zuen, Une loriatsua izena zuen kantata.

Lurralde aldaketak

Batzarrean eginiko negoziaketen ondorio bezala, honako erabaki hauek hartu ziren:

Kanpo loturak