Merkatu-kuota: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: tr:Pazar payı
t r2.7.1) (robota Erantsia: fi:Markkinaosuus
12. lerroa: 12. lerroa:
[[en:Market share]]
[[en:Market share]]
[[es:Cuota de mercado]]
[[es:Cuota de mercado]]
[[fi:Markkinaosuus]]
[[fr:Part de marché]]
[[fr:Part de marché]]
[[he:נתח שוק]]
[[he:נתח שוק]]

23:09, 10 abendua 2011ko berrikusketa

Enpresaren ekonomian, merkatu-kuota enpresa baten produktu edo zerbitzuen salmentek dagokien sektoreko salmenta guztietan duten neurria edo portzentajea da, aldi edo une jakin batean zehar.

Adibidez, herri bateko okindegi guztietako salmentak urte batean 100.000€ izanik, okindegi bateko salmentak 15.000€ izan badira, okindegi horretako merkatu kuota 15.000/100.000=%15 da urte horretan. Salmentak dirutan neurtu ordez, unitatetan ere neur daitezke (saldutako euroak jaso ordez, saldutako unitateak alderatuz). Orobat, merkatu-kuotak salmentei buruzkoak izateaz gainera, sektoreko bezero kopuruari buruzkoak ere izan daitezke (A telefono-konpainiak abonatu guztien %40ko merkatu-kuota lortu du, adibidez).

Ohikoa da enpresek bere helburuak merkatu-kuota jakin bat lortzeari begira ezartzea (bi urteren buruan, merkatuaren %25 lortu behar dela, adibidez). Aldi berean, merkatu-kuotak enpresa bakoitzak sektore batean duen nagusitasuna adierazteko erabiltzen dira. Merkatu-kuoten banaketa nolakoa den, merkatu-mota ezberdinak bereizten dira. Horrela, monopolioa enpresa bakar batek merkatuaren kuota nagusiena duelarik gertatzen da. Duopolioan merkatua bi enpresen artean banatzen da, merkatu-kuotak ezberdinak izan daitezkeen arren. Merkatua enpresa gutxiren artean banatzen denean, merkatu-kuota nabarmenak lortuz, oligopolioa dagoela esaten da. Azkenik, merkatua enpresa askok osatzen dutenean, bakoitzak merkatu-kuota txikia dagoela, merkatua zatikatuta dagoela esaten da eta konkurrentzia perfektoko egoeraren ezaugarriak izango ditu.