Nafarroako artzanor: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t FaunaIberica(r)en 2489323 berrikuspena desegin da (Eztabaida) - crosswiki spam
47. lerroa: 47. lerroa:
== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
{{commons|Mastín del Pirineo}}
{{commons|Mastín del Pirineo}}
* [http://listadoderazasdeperrosygatos.blogspot.com/2011/12/raza-mastin-del-pirineo.html Mastin del Pirineo] {{es}}


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

17:52, 13 abendua 2011ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Nafar artzanora


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Canidae
Generoa: Canis
Espeziea: Canis lupus
Azpiespeziea: Canis lupus familiaris
Arraza

Nafar artzanora

Sinonimoak
Piriniar artzanora. Artzako. Artzaku. Artzazakurra

Nafar artzanora edo Piriniar artzanora Euskal Herriko bertako zakur arraza bat da. Garai batean askoz zabalduagoa egon zen Euskal Herri guztian barrena; azken hamarkadetan, ordea, Euskal Pirinioetan, Nafarroa Garaian eta Zuberoan, beste inon ez omen ziren geratu halako zakurrak. Arraza Aragoi eta Katalunian ere hedatuta omen zegoen.

Arrazaren historia Euskal Herrian

Arraza zahar hau hartzak eta bereziki otsoak Euskal Herritik desagertzerakoan galtzen hasi zen, artaldeak halako etsairik gabe halako zakur puzka mantentzea errentagarria ez zelako. Orduan soilik artzain txakur txikiak geratu ziren artaldetan, euskal artzain txakurra arrazakoak bereziki.

Hau joan den mendearen hasierako hamarkadetan gertatu zen bereziki. Hala ere arrazak hainbat hamarkada iraun zuen esate baterako Arralarren. Bertan Done Mikel Aralarkoaren santutegia zaintzen zuten zakurrek nafar artzanora arrazakoak ziren joan den mendeko erdialdean oraindik.

Artzanor bat Leitza eta Berastegiren arteko Urtoko benta batean, 1898. urtean. Alboko zaldia pottoka bat da eta astoa egun enkarterriko astoa bezal ezagutzen den asto arrazakoa

Egun, zenbait zaleren lanari esker, berriro ikus daiteke Euskal Herriko hainbat tokitan, baina haien kopurua oso murritza da.

Tamaina handiko zakurrak dira, eta haien lana, garai batean, artaldeak otso zein hartzen erasoetatik babestea zen; bai eta baserriak zein herriak zaintzea ere.

Nafar artzanoren senide hurbilak dira Pirinioetako mendiko zakurrak.

Etimologia

Artanora edo zakur artzanoak izan dira beraien izen zaharrenak. Artzano izena Kanpezuko XVI. mendeko agirietan agertzen omen da zakur hauek izendatzeko. Etimologia Artzain-ora da, zalantzarik gabe. Gipuzkoan "artzainzakurrak" edota "artzazakurrak", "artzako" eta "artzaku" deitzen zituzten. Azken izen hauek gogora dakarte zakur hauek hartzekin daukaten antzekotasuna.

  • Nafar-aragoieraz zakur hauek "mostín" deitzen zituzten.
  • Gazteleraz; "mastín del Pirineo" eta "mastín navarro".

Artzanorak euskal kulturan

Literaturan

Begira

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nafarroako artzanor


Erreferentziak