Errealismo (margolaritza): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.5.2) (robota Ezabatua: ca, da, el, eo, et, fa, fi, gl, hu, it, ja, ko, lt, ml, nn, no, simple, sk, sr, ta, th, uk, vi, zh
t r2.7.1) (robota Erantsia: pnb:رئیلزم
15. lerroa: 15. lerroa:
[[pap:Realismo]]
[[pap:Realismo]]
[[pl:Realizm (malarstwo)]]
[[pl:Realizm (malarstwo)]]
[[pnb:رئیلزم]]
[[pt:Pintura do realismo]]
[[pt:Pintura do realismo]]
[[ru:Реализм (живопись)]]
[[ru:Реализм (живопись)]]

22:20, 18 abendua 2011ko berrikusketa

Gustave Courbet, Ehorzketa Ornansen, 1849-1850, olio pintura, 314 x 663 cm., Orsay museoa, Paris. Lehen aldiz 1851n erakutsia, erreakzio itzela eragin zuen eta artistari bat-bateko fama ekarri zion.

Errealismoa XIX. mendearen erdialdeko (1830tik 1870era gutxi gorabehera) mugimendu artistikoa izan zen. Oro har, onartzen da Erromantizismoa eta inpresionismoaren arteko iragaitea izan zela. Artista errealisten asmoa da errealitatea sakonean aztertzea eta fideltasunez islatzea.

Frantzian, 1848ko iraultzak ondorioak izan zituen arte arloan ere. Izan ere, neoklasizismoaren erak arbuiatu zituen artista ugarik, errealismoaren alde. Beraz, neoklasizismoaren eredu akasgabe, orekatu eta neurtuaren aurrean, errealismoak antzematen duena erakutsi nahi du ahalik eta objektiboenean, metodo zientifikoren antzera. Hortaz, eguneroko eszenek, jende xeheak eta arruntak ordezkatzen dituzte antzinako balentria eta mito gogoangarriak.