Bizkaya (boua): berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t Bou Bizkaya izenburuaren ordez, Bizkaya boua ezarri da |
(Ez dago alderik)
|
13:06, 22 abendua 2011ko berrikusketa
Bou Bizkaya | |
---|---|
Mota: | Bou |
Uretaratze data: | 1927 |
Zerbitzua: | Eusko Itsas Gudarostea |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 1.190 tona |
Luzera: | 65,40 m |
Zabalera: | 10,53 m |
Sakonera: | 5,79 m |
Abiadura: | 10,5 korapilo |
Eskifaia: | 38-56 marinel |
Armamentua: | Brankan 101’6 mm kanoi, popan 101’6 mm kanoi eta zubian metrailadore bi |
Bou Bizkaya Eusko Itsas Gudarostearen boua zen.
1936ko urrian, Agirre lehendakariak Pasaiako PYSBEren lau bakailao-ontzi hartzeko agindua eman zion[1], tartean Euzkal-Erria izenekoa. Errepublikako guda-ontziteriak Euzkal-Erriari brankan 101’6 mm kanoi eta zubian metrailadore bi jarri zizkion. Gero, 1937ko urtarrila eta otsailan, Bou Bizkaya ontziari popan 101’6 mm kanoi jarri zioten.
1936ko abenduan, Euzkal-Erria bakailao-ontziari Bizkaya birbataiatu zioten.
Itsasontziak 65,40 metroko luzera eta 10,53 metroko zabalera zuen eta 10,5 korapiloko abiadura ere har zezakeen.
Bou Bizkayak Eusko Itsas Gudarostean zenbait kapitain izan zituen:
- Augusto Fernández (1936ko azarotik-1936ko abendura)
- Alejo Bilbao (1936ko abendutik-1937ko ekainera)
- Avelino González (1937ko ekainan)
- Ramón Garrastazu (1937ko ekainan)
- José Antonio Sopelana (1937ko ekainan)
- Avelino González (1937ko ekainetik-1937ko uztailera)
- Alejo Bilbao (1937ko uztailetik-1937ko abuztura)
- Francisco Murga (1937ko abuztutik-1937ko azarora).
Bizkayak Eusko Itsas Gudarostearen lehendabiziko borrokan hartu zuen parte: Mistral bouarekin batera 1936ko azaroaren 15ean Velasco destruktore frankista eraso zuten. Euskaldunak Velasco jo zuten eta zauritu bat eta matxura batzuk izan zituen, Mistral bestela jo ere egin zuten eta zauritu bi izan zituen. Bizkayak ez zuen arazorik.
1937. urteko martxoaren 5ean, Matxitxakoko itsas batailan hartu zuen parte: bere maniobra ausartari esker Yorkbrook ontzi estoniarra eraman zuen Bermeoko portura.
1937ko maiatzan, Ciscar, Gipuzkoa eta Bou Bizkaya itsasontziek Bermeo bonbardatu zuten, Eusko Gudarostearen errekuperatzeko saiakera laguntzeko.
Bere ibilbidea Errepublikako guda-ontzidian jarraitu zuen.
Bere balentriak omentzeko Urdaibai Arraun Taldeak Bou Bizkaia izena jarri zion bere traineruari.
Erreferentziak
Kanpo Loturak
- (Gaztelaniaz) Datu teknikoak