Getaria (Gipuzkoa): berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°18′16″N 2°12′13″W / 43.3045°N 2.2037°W / 43.3045; -2.2037
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Kabri (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
13. lerroa: 13. lerroa:
| garaiera = 0-278
| garaiera = 0-278
| azalera = 10.6
| azalera = 10.6
| biztanleria = 2585
| biztanleria = 2666
| bizt_urtea = 2008
| bizt_urtea = 2011
| distantzia = 24
| distantzia = 24
| euskaldunak = 92,19
| euskaldunak = 92,19
24. lerroa: 24. lerroa:
}}
}}


'''Getaria''' [[Gipuzkoa]]ko [[Urola Kosta]] eskualdeko udalerria da, itsas bazterrean kokatua. Ekialdean [[Zarautz]] du eta mendebaldean [[Zumaia]].
'''Getaria''' [[Gipuzkoa]]ko [[Urola Kosta]] eskualdeko udalerria da, itsas bazterrean kokatua. Ekialdean [[Zarautz]] du eta mendebaldean [[Zumaia]]. [[2011]]n, 2.666 biztanle zituen.


Getaria [[Juan Sebastian Elkano]] marinelaren jaioterria da, [[mundu]]ri bira osoa eman zion lehena izandakoa. Euskal kostaldeko [[turismo]]gune ezaguna da, [[Getariako Txakolina]]ren sorleku nagusia. Bertan dago [[San Anton mendia (Getaria)|San Anton mendia]], lehorrera lotua dagoen mendixka ezaguna, kostaldeko itxura aipagarria.
Getaria [[Juan Sebastian Elkano]] marinelaren jaioterria da, [[mundu]]ri bira osoa eman zion lehena izandakoa. Euskal kostaldeko [[turismo]]gune ezaguna da, [[Getariako Txakolina]]ren sorleku nagusia. Bertan dago [[San Anton mendia (Getaria)|San Anton mendia]], lehorrera lotua dagoen mendixka ezaguna, kostaldeko itxura aipagarria.

17:25, 22 abendua 2011ko berrikusketa

Getaria
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Getariako portuaren ikuspegia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
Izen ofizialaGetaria
AlkateaNika Lertxundi (Bildu)
Posta kodea20808
INE kodea20039
Herritarragetariar
Ezizenalapajaleak
Kokapena
Koordenatuak43°18′16″N 2°12′13″W / 43.3045°N 2.2037°W / 43.3045; -2.2037
Map
Azalera10.6
Garaiera0-278
Distantzia24 km Donostiara
Demografia
Biztanleria2.868 (2023)
43 (2022)
alt_left 1.391 (%48,5) (%49,9) 1.430 alt_right
Dentsitatea251,51 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 7,7
Zahartze tasa[1]% 20,76
Ugalkortasun tasa[1]‰ 64,72
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,18 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,19 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,14 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 83,19 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 78.5 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1209 hiri gutuna
Webguneahttp://www.getaria.net


Getaria Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko udalerria da, itsas bazterrean kokatua. Ekialdean Zarautz du eta mendebaldean Zumaia. 2011n, 2.666 biztanle zituen.

Getaria Juan Sebastian Elkano marinelaren jaioterria da, munduri bira osoa eman zion lehena izandakoa. Euskal kostaldeko turismogune ezaguna da, Getariako Txakolinaren sorleku nagusia. Bertan dago San Anton mendia, lehorrera lotua dagoen mendixka ezaguna, kostaldeko itxura aipagarria.

Geografia

Getaria eta San Anton mendiaren ikuspegia.

Itsasoa

Sakontzeko, irakurri: «Getariako portua»

Herriko kaia Euskal Herriko garrantzitsuenetarikoa dugu. Historikoki, azpimarratzekoa da Juan Sebastian Elkano nabigatzailea, Magallanesekin batera, itsasoan zehar, munduko itzulia egiten lehena izan zena.

Bi hondartza ditu Getariak, Gaztetape eta Malkorbe.

Auzoak

Herriak lau auzo ditu herriguneaz gain:

Historia

Getariko portua iluntze aldera.

Getariako hiribildua XIII. mendearen hasieran fundatu zuen Alfontso VIII.ak Donostiako Forua eman zionean. Gaztelako erregeek merkataritza-arloko pribilegio garrantzitsuak eman zizkioten eta hasiera-hasieratik izan zen portu- eta marinel-gune nabarmena.

1397an San Salbador elizan bildu zen Gipuzkoako Anaidiaren Batzarra, Gipuzkoako foru-legeriaren oinarri izan ziren ordenantzak onartzeko.

1597an hiribilduaren zati handi bat suntsitu zuen sute garrantzitsu bat pairatu zuen eta, geroztik, bere historian zehar hainbat gerrak eragindako hondamenak jasan dituen arren, Getariak Erdi Aroko jatorrizko hirigintza-ezaugarriak gordetzen ditu oinplanoan eta bide-trazaduran, baita bere lursail-egituraren zati handi batean ere.

Ondarea

Getaria bastida gisako hiribildua da, kokatzen den lurraren topografiak nabarmen baldintzatzen duen oinplano angeluzuzena daukana. Bide-bilbea aldapa handiko lau kale paralelok osatzen dute: San Roke, Elkano, Kale Nagusia eta Aldamar kalea, kantoiek zeharka ebakitzen dituztenak. Hegoaldetik iparralderako norabidean dauden kaleak kairaino jaisten dira; XV. mendean egin zen betelan honek hiribildua San Anton mendiarekin lotu zuen.

Erdi Aroko harresietatik aztarna gutxi geratzen dira pilotaleku aldean eta Aldamar dorrearen inguruetan. XVII. mendean hiribilduko defentsak indartu egin ziren, hegoaldean eta iparraldean bastioi eta bateriaz hornitutako harresiak ezarriz. Iparraldean, itsasorantz orientatuta, Katrapona-bekoa egungo tunela hiribildura sartzeko zubi altxagarriz hornitutako atea zen.

Getariako San Salbador eliza

Bide-trazaduraz gainera, Getariak Berant Erdi Aroko lursail-zatiketaren ezaugarriak gordetzen ditu: aurrealde estu eta sakonera handiko mehelin komuneko etxez osatutako etxadi trinkoak. Eraikuntza-tipologia nagusiak eutsi egiten die tradiziozko ezaugarriei: eraikinek behe-solairua eta bi solairu dituzte eta bi isurkiko teilatua, teilatu-gailurra fatxadaren paralelo dutela. Eraikuntza batzuetan bao eta apaingarri gotikoak aurki daitezke oraindik ere. Era berean, goiko solairuetan zurezko egitura duen eraikuntzaren bat ere badago.

San Salbador eliza gotikoa arte- eta arkitektura-interes paregabea izateaz gain, leku historiko ospetsua da, bertan bildu baitzen 1397an Gipuzkoako Anaidiaren Batzarra, Gipuzkoako foru-legeriaren oinarri izan ziren ordenantzak onartzeko.

Halaber, badira beste zenbait eraikin interesgarri: Aldamar dorre gotikoa, irtenune batean kokatua, Joan Sebastian Elkanoren omenez eginiko monumentutik hurbil; Zarautz eta Olasotarren dorrea, elizaren parean kokatua; Elkanoren omenez eginiko monumentua, 1920ko hamarkadako obra eklektikoa; eta Udaletxe zaharraren eraikina, Kale Nagusian kokatua.

Cristobal Balenciaga museoa herrigunetik hurbil dago.

1996ko otsailaren 27an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen Getariako Hirigune Historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna[3].

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
1.330 1.536 1.809 2.006 2.005 2.082 2.253 2.658 2.415 2.349 2.406 2.628

Udal hauteskundeak

Udal hauteskundeetako emaitzak
Alderdiak 2011 2007
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Bildu 751 5 - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) 651 5 668 8
Aralar 154 1 247 2
Eusko Alkartasuna (EA) (Bildu barruan) (Bildu barruan) 85 1

Euskara

Sakontzeko, irakurri: «Urolaldeko hizkera»

Iruditegia

Txakolina

Getaria txakolina ekoizteko leku tradizionala da, eta gaur egun honekin lotuta jatorrizko izendapena dauka.

Getariar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Getaria (Gipuzkoa)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal_Wikiatlasa