Orio: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°16′34″N 2°07′38″W / 43.276°N 2.1273°W / 43.276; -2.1273
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Inorereez(r)en aldaketak ezabatu dira, Mercy(r)en azken bertsiora itzuliz.
Kabri (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
12. lerroa: 12. lerroa:
| garaiera = 8
| garaiera = 8
| azalera = 9.81
| azalera = 9.81
| biztanleria = 5147
| biztanleria = 5270
| bizt_urtea = 2010
| bizt_urtea = 2011
| distantzia = 17
| distantzia = 17
| euskaldunak = 80,55
| euskaldunak = 80,55

17:27, 22 abendua 2011ko berrikusketa

Orio
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Orioko portua eta herrigunea. 2011ko otsailaren 3a.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
Izen ofizialaOrio
AlkateaBeñat Solabarrieta (Bildu)
Posta kodea20810
INE kodea20061
Herritarraoriotar
Ezizenaijitok
Kokapena
Koordenatuak43°16′34″N 2°07′38″W / 43.276°N 2.1273°W / 43.276; -2.1273
Map
Azalera9.81
Garaiera8
Distantzia17 km Donostiara
Demografia
Biztanleria6.125 (2023)
63 (2022)
alt_left 3.002 (%49) (%49,3) 3.020 alt_right
Dentsitatea537,21 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 19,96
Zahartze tasa[1]% 18,52
Ugalkortasun tasa[1]‰ 60,58
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,37 (2011)
Genero desoreka[1]% 3,29 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,71 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 76,7 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 66.07 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1329ko uztailaren 12an
Webguneahttp://www.oriora.com/

Orio Gipuzkoako kostaldeko udalerria da, Urola Kosta eskualdekoa.

2008an 4.969 biztanle zituen.

Izenaren etimologia

Orioko erdigunea eta portuaren ikuspegia.

Baliteke Orio herriaren izena bertan amaiera duen Oria ibaiaren izenaren moldaketa izatea. Herria Erdi Aroan sortu zen "Noble y Leal Villarreal de San Nicolás de Bari de Orio" izenarekin, baina izen luze hau galtzen joan zen eta herria Orio izatera pasatu zen. Euskaraz egiterakoan, bertako jendeak Oriyo izena erabiltzen du.

Ibaiaren izenaren etimologia ez da batere argia. Latineko aurea hitzetik edo euskararen hori hitzetik datorrela uste da,bi hitzek esanahi antzekoak dituzte eta bi hitz horien arteko antzak zerbait sakonagoa ezkutatzen duela ematen du, gainera. Bertako kaleen izenak xafla hori kolorekoetan daude jarrita, herriko denda eta jatetxe askoren errotuluak horiak dira, toldo hori ugari dago herrian zehar... Izan ere, horia baita Orioko traineruaren eta arraunlarien kolorea. Garrantzia ikaragarria du, ezbairik gabe, arraunak Orion, herria hori bihurtzeraino. Orioko bandera zuria da, marko urdin batek inguratzen du eta herriko armarria du koloretan.

Orioko biztanleei oriotar deitzen zaie.

Geografia

Orioko Pilliku plaza.

Orio Gipuzkoar kostan dago, Urola Kosta izeneko eskualdean. Herria Oria ibaiaren azken meandroaren ondoan dago kokatuta, horren bokalearen (ibai ahoaren) aurretik, Kantauri itsasoan.

Orioko udalerriko lurraldeak 9,81 km² ditu. Oria ibaiak xedatzen ditu Orioren eta Aiaren arteko hegoaldeko eta mendebaldeko mugak,Orio ibaiaren eskuinetara eta Aia ,berriz, ezkerretara kokatuz. Bitxikeria da Oria ibaiaren bi ertzak Orioren jurisdikzioaren pean daudela, nahiz eta ibaiak bi udalerrien arteko mugak ezarri, tradizioz Oriok kontrolatu baitu ibaia. Modu berean, ezkerreko ertzaren lurralde zati txiki bat Orioko udalerriari dagokio, Txurruka edo Oribartzar ibai-hondartza, bokalearen morru berria, arraun elkartearen instalazioak eta Motondo izeneko lurraldea.

Iparraldetik Kantauri itsasoak ezartzen du muga, Orioren kosta zati gehiena itsaslabarrez osatuta dagoela. Hain zuzen ere, eremuaren kosta baxu bakarra, ibaiaren eskuineko ertzean dago, Antilla hondartzan. Udalerriaren ipar-ekialdea Talaimendi mendiak osatzen du, Kukuarri (362m) gailur duela.

Ingurune naturala eta klima

Orio herrian balio handiko ekosistemak eta inguruak ikus daitezke oraindik. Balio handiena Oriaren itsasadarra delakoan aurkituko dugu non Gipuzkoa osoko padurak eta ibarrak baliotsuenetarikoak daude oraindik. Inguru hau Natura 2000 sarean dago. Herriaren gainean, bestetik, Kukuarri menditxoa dago; honen alde interesgarriena itsaso aldera ematen du.

Inguruko herri guztien antzera, Oriok klima epela du, eta euritsua ia urte osoan.

Udalerri mugakideak

Orioko kale nagusia.
Orioko udaletxea (atzean).

Orio eta Donostiaren (probintziako hiriburua) arteko distantzia 17 kilometrokoa da. Zarautz 6,5 kilometrora dago. Herrira joateko bide nagusia N-634 errepidea da, herria Usurbilekin eta Zarautzekin lotzen duena. A-8 (Bilbo-Donostia) autobideak udalerria zeharkatzen du eta sarrera-irteera Donostia aldera ditu.

Donostiak eta Usurbilek mugatzen dute Orio ekialdetik, Aiak hegoaldetik (baita Zarautzek ere) eta mendebaldetik eta Bizkaiko Golkoak iparraldetik.

Ekonomia

Arrantza

Arrantzari lotutako herria izan da aspaldiko mendeotan Orio. Orain hamar urte baino bapore gutxiago dago, gaur egun, herrian. Gogorra da arrantzaleen bizitza, eta behera egin du, nabarmen, arrantzaren presentziak. Oraindik, hala ere, herri arrantzalea da Orio. Herriko plazaren parean lotuta, han egoten dira baporeak, portuari kolorea emanez eta herria dotore jantziz. Ederra da itsaso zabalean ibiltzen diren bapore horiek Oria ibaian atseden hartzen ikustea.

Otsaila aldean hasten dute denboraldia arrantzaleek; hasieran, antxoatan jarduten dute nagusiki, baina berdela, txitxarroa eta abar ere harrapatzen dituzte batzuetan. Otsaila eta ekaina bitartean, astelehenetik ostiralera ibiltzen dira itsasoan. Pozgarria izaten da ostiralean baporeak herrira sartzen ikustea. Giro berezia sortzen dute herrian arrantzale lehorreratu berriek: kresalaren zera ekartzen dute, beren arrantzale zirak jantzita itsas-zaporea banatzen dute herri osora, eta han ibiltzen dira, gora eta behera, beren gurdi, sare eta abarrekin.

Uztaila hasieran, Orioko San Pedro festak eta gero, kanaberak hartu, eta atuna harrapatzeari ekiten diote arrantzaleek. Urrutira joan behar izaten da atunetara, eta aste beteko irteera ez da nahikoa izaten. Horregatik egin behar izaten dituzte hogei bat eguneko irteerak. Gogorra da arrantzalearen bizitza, udaberri eta udara aldean.

Hogei bat eguneko mareak egiten dituzte itsasoan, lehorrera bueltatu, eta egun bat baino ez dute izaten lagun eta senitartekoekin egoteko; hurrengo egunean, berriz itsasoratzen baitira, atunaren bila.

Abendura arte ibiltzen dira atunetan. Abenduaren 6a Orioko San Nikolas patroiaren eguna izanik, herriko festak izaten dira, eta ordurako etxean egon nahi izaten dute arrantzale guztiek. Abendutik otsailera arte lehorrean izaten dira lasai, bai oporretan, bai baporea hurrengo denboraldirako margotu eta prestatzen.

Angulak

Baxurako baporeez gainera, baporetxo txiki asko dago Orion. Ibaian barrena barreiatuta, motor asko dago herrian. Oria ibaiaren itsasadarra atzean utzi, eta txipiroitara joaten dira asko; beste asko arrain txikitara ateratzen dira (panekak, dontzeilak, itsas-kabrak... harrapatzera); eta ibaian bertan geratzen dira beste batzuk, neguko gau hotzetan, angula preziatuak harrapatzeko asmoz.

Oria ibaian gora eginez, herritik oso gertu, Aginaga dago, angulei estu-estu lotuta bizi den herria. Han saltzen dituzte Orioko anguleroek Orian harrapatutako angulak; gero, handik, mundu osoko herrialde askotara banatzen dira angulak. Txinatarrak dira angula erosle nagusiak. Arrozaren zomorro txiki guztiak jaten dituzte angulek, eta horretarako erabiltzen dituzte txinatarrek, arroz garbi-garbia lortzeko. Gero, gainera, balore handia hartzen dute angulek, han oso preziatuak baitira aingirak. Gurean, ordea, aingirari baino askoz balio handiagoa ematen zaio angulari.

Jaki oso preziatua da angula. Ezin da nonahi harrapatu, eta oso garestia izaten da. Pribilegiatuak dira asko Orion, inoiz erosi gabe, urtero jaten baitituzte angulak.

Lehorreko arrantza

Lehorretik arrantzan jende asko jarduten da Orion. Gehienak hondartza inguruan aritzen dira, Oria ibaiaren itsasadarra leku ezin hobea baita lupiak-eta harrapatzeko. Hala ere, ibai osoan zehar, bi aldeetako edozeinetan topa daiteke noiznahi jendea arrantzan.

Gaur egun, zaila da Orioko barrara joan, eta kanaberarik ez ikustea. Behin ere jende gehiegi egoten ez bada ere, arrantzaleren bat beti izaten da barran edo hondartzaren bestaldean, harrobian. Gutxitan uzten dute bakarka hondartza ingurua. Pieza ederrak ateratzen dituzte tarteka, eta itxaropen horrekin hurbiltzen dira hara. Hala ere, arrantzan egitea bera izaten dute gozagarri: itsasoaren isiltasunarekin bakarka egotea, kresala barneratzea, ingurua gozatzea... Toki ederra da Orio, horretarako.

Orioko kirol portua.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
(Iturria: INE[3])
190019101920193019401950196019701981199120012010
1.2741.4941.7772.0062.1582.3852.8433.8994.3594.2584.4215.147

Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Beñat Solaberrieta hautatu zuten alkate. Alderdirik bozkatuena EAJ izan zen arren, Solaberrietak bere alderdiaren eta Orain plataformaren botoak eskuratu zituen.[4]

Udal hauteskundeetako emaitzak
Alderdiak 2011 2007
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) 1.268 6 857 4
Bildu 1.038 5 - -
Orain: Orioko aukera 395 2 ? ?
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE) 113 - 177 ?
Alderdi Popularra (PP) 38 - 60 -
Aralar 37 - 486 (EB-Brekin) 2
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) - - 689 3
Eusko Alkartasuna (EA) - - 202 1

Ondarea

Kirolak

Arraunketa da Orioko kirol nagusia. Orio Arraun Elkartea talde historikoa herriko ikurra da, palmares zabala baitu.

Jaiak

Herrian bi festa ospatzen dira nagusiki: sanpedroak ekainean, eta sanikolasak abenduan. Nahiko giro desberdineko festak izaten dira. San Pedro jaiak Euskal Herriko toki askotan ospatzen dira eta inguruko hainbat herritan ere bai. Hori dela eta, kanpoko jende gutxiago izan ohi da Orioko sanpedroetan, eta bertakoek egiten dute festa nagusiki. Sanikolas jaietan, berriz, kanpoko jende ugari izaten da, bi arrazoi hauengatik: batetik, beste inon ez da garai horretan festarik izaten; eta, bestetik, abenduaren 6a eta 8a jai egunak direnez, inguruko festazale guztiak etorri ohi dira Oriora.

  • Orioko udako jaia sanpedroak dira, eta egun handia ekainaren 29an ospatzen da. Arrantzaleek santuak hegaluzearen arrantzan babestuko dituela ospatzen zuten garai batean eta egun, hegaluze garaia hasi aurreko azken egunak aprobetxatzen dituzte jai giroan. Normalean, lau festa egun izaten dira: San Pedro bezpera (ekainak 28), San Pedro eguna (ekainak 29), San Pedro bigarrena (ekainak 30) eta San Pedro hirugarrena (uztailak 1).
  • Abenduko zubian, herriko patroiaren festak ospatzen dira, sanikolasak. Abenduaren 5ean asten dira normalean eta abenduaren 8an amaitu. Herria kanpotarrez betetzen da, Gipuzkoan ia inon festarik izaten ez denez, jairako herri giro aproposa sortuz. Festa hauetan euskal-jai eguna ere ospatzen da.
  • Gazte festak irailaren azken astebukaeran egiten dira. Festa autogestionatuak dira, udalaren diru-laguntzarik gabe egiten direnak eta herriko koadrilen artean antolatuak. Arrakasta itzela dute herriko gazteen artean eta benetako herritar giroa sumatzen da.
  • San Martin auzoko festak. Azaroaren 11ren inguruan ospatzen dira; normalean, asteburuak aprobetxatuz. Herriko baserritarren festa izaten da eta tradizio handikoa da.
  • Beste jai ezagun bat Bisiguaren eguna da, azken urteotan indarra hartzen ari den ospakizuna da. Hasieran, ekaineko hirugarren igandean izaten zen eta lehiaketa bat antolatzen zen herriko sukaldarien artean. Egun, festa elitistago batean bihurtu da, herriko plazan 45 euroren truke menu berezi bat eskaintzen dutelarik. Festa hau uztailaren erdialdean egiten da, ahalik eta kanpotar gehien herrira bilduz. OE edo Orio estilora markaren azpian EAJ alderdiak Orion duen izaera elitistaren azpian beste hainbat ekitaldi ere egiten dituzte, hala nola Orion Jai! edota Txuletaren Festa. Egun hauetan, Euskal Herriko produktuen azoka izaten da herriko plazan.
  • Modu berean, Orio Arraun Elkarteko (OAE) garaipen bakoitzari ospakizun txiki bat egiten zaio; herri guztia udaletxearen aurrean elkartzen da arraunlariei ongietorria emateko.
Orioko San Nikolas eliza eta kale nagusia.

Gastronomia

Orioko kaleetatik ibiliz berehala ikusten da gastronomiak duen garrantzia herrialde honetan. Han eta hemen, hainbat txokotan, bertako jatetxeen parrilletan ikatzarekin prestatzen dira arrainak eta haragiak.

Orion bisigua parrillan da jaki nagusia, baina ezin ditugu ahaztu Oria ibaian harrapatutako angulak, primerako haragiak, antxoak edo atuna; hori guztia herrialdeko txakolin, sagardo edo ardoaz lagunduta. 2008ko Bisiguaren Egunerako Orioko okindegi nagusiek "Bisigoxo" izeneko deserta diseinatu zuten.

Dantza

Duela hamabost urte sortu zen Orioko dantza taldea den Harribil, itsas bazterreko harkaitz biribil bati izena kenduta. Herritarrak dantzara biltzea zen sortzaileen asmoa. Hori bai, hamabost urte hauetan, herrian dantzatzeaz gain, kanpora ere joan dira beren dantzak erakustera: Donostiako Musika Hamabostaldia, Frantziako Saint Ciers sur Gironde eta Italiako Orio-Canavesse herrietan izanak dira Euskal Herriko hamaika herritan bezalaxe. Duela zortzi urte gazteenek hartu zuten erreleboa eta gaur egun 30 bat gazte dabiltza Harribilen dantzak ikasten eta plazaratzen. Euskal dantza tradizionalak lantzetik taldean sortutako koreografiak erakustera pasa dira.

Oriotar ospetsuak

Orioko hondartza.

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. (Gaztelaniaz) Orioko biztanle kopuruak, Espainiako Estatistika Erakundearen (INE) webgunean. Eskuratze-data: 2011-08-05.
  4. Beñat Solaberrietak hartu du Orioko alkate makila Urolakostako Hitzaren webgunean 2011/07/15ean kontsultatua

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orio
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal_Wikiatlasa