Perl: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
93. lerroa: 93. lerroa:
[[sl:Perl]]
[[sl:Perl]]
[[sq:Perl]]
[[sq:Perl]]
[[sr:Перл (програмски језик)]]
[[sr:Програмски језик Перл]]
[[sv:Perl]]
[[sv:Perl]]
[[ta:பெர்ள்]]
[[ta:பெர்ள்]]

08:23, 25 abendua 2011ko berrikusketa

Perl Larry Wallek sortutako programazio lengoaia dinamikoa da, 1987an argitaratutakoa. Beste programazio lengoaia batzuen ezaugarriak bateratzen ditu, hala nola, C, Shell script, AWK, sed eta Lisp.

Testu fitxategiak aztertu eta manipulatzeko bereziki sorturiko programazio-lengoaia da Perl, egokia beraz egokirik bada hizkuntzarekin erlazionatutako atazetarako. Fitxategiak lerroz-lerro irakurtzeko gai da eta karaktereak eta hitzak bezalako terminoak maneiatzen ditu. Adierazpen erregularren bitartez testuetan bilaketak eta aldaketak egiteko izugarrizko tresneria eskaintzen du.

Perl software-librea da eta doakoa. Konputagailu eta sistema eragile guztientzat aurki daiteke doako Perl inplementazioa.

Perl lankidetzan oinarritua dago. CPAN software artxibategiak Perl komunitateak idatzitako programak biltzen ditu, eta doan jaitsi eta erabil ditzakegu. Haietako asko testuak prozesatu eta manipulatzeko gehigarriak (moduluak) dira.

Perl lengoaiaren sortzailea den Larry Wall hizkuntzalariarenak dira aipu hauek: “Perl egin behar duzun hori egiteko lengoaia da”, “Errazak diren gauzak errazak izan behar lukete, eta zailak berriz posible”, “Gauza bera egiteko modu bat baino gehiago dago”

Sintaxia

Kaixo mundua adibidea:

print "Hello, world!\n"

Kanpo loturak

Liburuak

  • Aitzol Astigarraga Pagoaga, Koldo Gojenola Galletebeitia, Kepa Sarasola Gabiola eta Aitor Soroa Etxabe. TAPE Testu-analisirako PERL erremintak UEU 2009.
  • Randal L. Schwartz eta Tom Phoenix, Learning Perl (5th edition), O'Reilly Press 2008. Perl lengoaiaren ikasketan hasiberria denarentzat abiapuntu egokia.
  • LarryWall, Tom Christiansen and Jon Orwant, http://oreilly.com/catalog/9780596000271[ Programming Perl (3rd edition)], O’Reilly and Associates, 2000. Primerako erreferentzia liburua, nahiz eta hasiberrientzako gogor samarra gerta litekeen.
  • Michael Hammond, Programming for Linguist. Perl for language researchers, Blackwell Publishing 2003. Liburu zoragarria, Perl lengoaiaren oinarriak erakusten ditu hizkuntzaren azterketarako aplikazioetan indar eginaz.
  • Tom Christiansen eta Nathan Torkington, The Perl Cookbook, O’Reilly and Associates, 2003. Errezeta liburua, programazio-ataza andana eta hauen soluzio ezberdinak biltzen dituena. Programatzen esperientzia duenarentzat egokia, adibide praktikoz hornitua.


Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.