«Langabezia»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
8.346 bytes added ,  Duela 8 urte
(Artikulua Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea)
[[Fitxategi:World map of countries by rate of unemployment.svg|thumb|350px|Munduko estatuetako langabezia-tasak, [[2009]]an<ref>[https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/rankorder/2129rank.html «The World Factbook»], Ameriketako Estatu Batuetako Inteligentzia Agentzia Zentrala (CIA).</ref>]]
{{ lurlanean }}
 
[[Fitxategi:Unemployment rate world from CIA figures.PNG|thumb|200px|Munduko estatuen langabezi maila]]
'''Langabezia''' edo '''desenplegua''' da lan egiteko borondatea eta gaitasuna duten gizabanakoek —'''langabeek'''— gogoz kontra jasaten duten lanik ezeko egoera. Lanik eza pairatzen duen [[lan-indar]] osoaren ehuneko gisa neurtzen da langabezia, maizenik [[langabezia-tasa]]ren bidez: lanik ez duen [[biztanleria aktibo]]aren ehunekoa (lanean aritzeko adina izanik, lanean edo lan bila ari direnek osatzen dute biztanleria aktiboa).
'''Langabezia''' edo desenplegua da lana egiteko adin nahikoa izanda eta [[lan]]erako prest egon arren (ez dute horretarako muga fisiko edo mentalik) enplegurik ez dutenen eta epe jakin batean lana bilatu duten pertsona-multzoaren egoera.
 
Beraz, langabezia aztertzean kontuan izan beharreko faktore nagusietako bat da faktore demografikoa. Izan ere, [[jaiotza tasa|jaiotza]]- eta [[heriotza-tasa|heriotza-tasek]], biztanleriaren [[bizi-itxaropen]]ak, edota [[migrazio]]-mugimenduek eragin handia dtute langabeziaren bilakaeran.
 
== Lanaren eskaintza eta eskaria ==
 
[[Fitxategi:Akanpadadonostia004.jpg|thumb|250px|Langabezia-tasa altua izan da [[M-15 mugimendua]] eragin duten faktoreetako bat.]]
 
Lan-merkatuan parte hartzen duten alderdiak bi dira:
 
* Langileak: lana, ekoizpen-faktore garrantzitsua, eskaintzen dute ([[lan-eskaintza]]).
* Enpresak: faktore hori eskatzen dute ([[lan-eskari]]a).
 
Langabezia, hortaz, lan-merkatuan gertatzen den gehiegizko lan-eskaintza da, edota lan-eskariaren urritasuna. Langabeziaren sorkuntzari buruzko hainbat teoria garatu da ekonomian, eta, horren ondorioz, hainbat langabezia-mota bereizten da langabezia sortzen duten faktoreen arabera. Hala, maizenik, lau langabezia-mota, edo bestela esanda, langabeziaren lau kausa aipatu ohi dira: langabezia frikzionala, klasikoa, egiturazkoa edo teknologikoa, eta ziklikoa.
 
* '''Langabezia frikzionala:''' lan bat utzi berria izanik, beste baten bila ari direnen egoerari loturikoa da; beraz, beti zor izango zaio faktore horri langabezia osoaren ehuneko txiki bat, beti izango baitira [[estatistika]]k osatzean lan bat utzi eta beste lan baten bila ari diren [[langile]] batzuk.
* '''Langabezia klasikoa:''' [[soldata]]-maila altuegiei dago lotua. Zenbait ekonomialarirentzat ([[ekonomilari klasiko]] eta [[ekonomialari neoklasiko|neoklasikoentzat]], hain zuzen), soldata garaiegiak dira, lan-merkatuen gehiegizko zurruntasun, arauketa eta parte-hartzearekin batera, langabezia sortzeko iturri nagusiak.
* '''Egiturazko langabezia:''' ekonomiaren egituran izaten diren aldaketa sakonei loturikoa da. Aldaketa horien ondorioz, sektore batzuetan lanak gora egiten du, eta beste batzuetan, berriz, lanik eza areagotu egiten da. Langabezia-mota hau bi faktore nagusik sortzen dute: [[aldaketa teknologiko]]en ondorioz, zenbait sektoretan jarduera eta eginkizun jakin batzuk egiteko lan-eskariaren murrizketak (langabezia teknologiko deritzona); eta, bestetik, sektore jakin bateko produktu edo zerbitzuen eskariak izan dezakeen beherakada handi edo erabatekoaren ondorioz, sektore horretan lanpostuak betiko galtzen direlako (besteak beste, teknologia berri batek produktu horiek zaharkiturik uzten dituelako, edo nazioarteko lehiakortasuna areagotzen delako sektore horretan, edo kontsumitzaileen gustuak aldatzen direlako).
* '''Langabezia ziklikoa:''' [[ekonomia-ziklo]]etako atzeraldi edo ekonomia-jardueraren beherakada-fasearekin loturikoa da. Atzeraldian den ekonomian produktu eta zerbitzuen eskaria osoa ez da gai lan bila dabiltzan guztientzat lana sortzeko. Langabezia ziklikoari ''langabezia keynestarra'' edo ''eskari agregatuaren urritasunekoa'' ere esaten zaio.
 
== Langabeziari buruzko teoriak ==
 
Langabeziari buruz askotariko ikuspegi eta azalpenak eta elkarren kontrakoak daude ekonomia-teorian. Laburbilduz, aipagarriak dira, besteak beste, ''teoria neoklasikoa, keynestarra'' eta ''marxista''.
 
=== Teoria neoklasikoa ===
 
Teoria neoklasikoari jarraikiz, lan-merkatuaren lehia perfektua beste edozein merkatutakoa bezalakoa da. Teoria hori aldezten duten ekonomisten abiaburua da eskaintzak bere eskaria sortzen duela (Say-ren legea); horrenbestez, salgai guztiek eta lan guztiak zeinek eskatu aurkituko dutenez, denentzako enplegua izango da. Langabeziarik baldin badago, borondatezkoa edo noizean behingoa izango da (frikzionala), lan egin nahi duen orok lana aurkituko duenez gero.
 
Teoria neoklasikoaren irudiko, [[soldata]] beste aldagai bat da, ez eskaintzaileek ez eskatzaileak eragin ezin diotena, eta [[merkatua]] aske badabil eta [[prezio]]ak (soldatak) malguak badira, merkatuak berak ezabatuko ditu gehiegizko eskariak eta eskaintzak, inork ([[sektore publiko]]ak) esku hartu gabe, eta lan-eskaria eta eskaintza berdinduko dituen oreka-prezioa lortuko da; horrela, bada, eredu honetan soldaten zurruntasunak sortzen du langabezia.
 
Teoria honek aldezten du berezko langabezia-tasa bat dagoela, merkatuen berezko mugikortasunaren ondoriozko lanik ezak, beste lan bat aurkitzeko behar den denborak eta bazterreko adoregabetuen taldeek sortzen dutena. Lan-merkatuko desorekak lehia perfektuko baldintzak ez direnean edo prezioen bilakaeraren gaineko aurreikuspenak okerrak direnean sortu ohi dira. Horregatik, teoria honen ustez, soldata errealetan ahalik eta malgutasunik handiena eta [[lehia perfektu]]ko baldintzak bermatuz, merkatuak berak joko du oreka-egoerara eta, hortaz, langabezia txikitzera.
 
Teoriak honek kritika ugari jaso ditu bere abiapuntuko hipotesiengatik. Izan ere, merkatua jotzen du berezko osagai bakartzat, eta ez merkatuan parte hartzen duten erakundeak, kaltegarriak direlakoan. Bestalde, merkatuaren hutsegiteak ez ditu kontuan hartzen.
 
=== Teoria keynestarra ===
 
Teoria keynestarrarentzat ez dago arrazoirik, izan litezkeen ekonomiaren oreka-egoeretan ere, [[enplegu]]a bete-betekoa izango litzatekeela aldez aurretik pentsatzeko. Keynestarrek diote [[merkatu]]a ez dela perfektua eta guztiz eraginkorra, hutsegiteak ere badituela. Eta, beraz, beharrezko ikusten dute merkatuan [[sektore publiko]]ak esku hartzea, hutsegiteak zuzendu eta denontzako enplegua izatetik ahalik eta hurbilen izango den orekara heldu ahal izateko.
 
Ekonomista keynestarentzat, loturik daude [[lan-merkatu]]a eta [[ondasun eta zerbitzuen merkatu]]a, eta, horregatik, eredu txertatu horretan aztertzen dituzte langabeziaren kausak eta konponbideak. [[Lan-eskari]]a enpresen aurreikuspenen arabera mugatzen dela diote; hau da, enpresek merkatuan zenbat ondasun eta zerbitzu salduko duten aurreikusirik hartzen dituztela lan beharrei buruzko erabakiak. Ondoren, ondasun eta zerbitzuen merkatuan enpresek aurreikusitako eskaria eskari erreala baino txikiagoa bada, eta ondasun eta zerbitzuen eskaintza baino txikiagoa beraz, langabezia sortzen da, enpresek langile gutxiago kontratatuko baitute.
 
Teoria honen arabera, beraz, lan-merkatuaren eta ondasun eta zerbitzuen merkatuaren, bien, gehiegizko eskaintza-egoera da langabezia. Horiek horrela, eta langabezia inork bilatu gabe agertzen denez, keynestarren ustez [[eskari agregatu]]a sustatu behar da, langabezia eskari agregatuak berak eragin baitu, behera egitean. Hortaz, keynestarrek eskari agregatuaren osagaiak dinamizatzea proposatzen dute langabeziari aurre egiteko: [[inbertsio]]a, [[kontsumo]]a eta [[gastu publiko]]a. Hortik ondorioztatzen dute [[benetako soldata]]k ez direla jaitsi behar, aitzitik, igo egin behar direla, soldatak jaitsiz gero eskari agregatuak beheranzko joera hartzen baitu, [[kontsumitzaile]]en errentak ere behera egiten duenez.
 
=== Teoria marxista ===
Langabeziaren gaineko teoria [[marxista]]k, ekonomiaren egiturazko faktoreak aztertu ondoren, [[sistema kapitalista]] bera egiten du langabeziaren eragile. Marxisten iritziz, enplegu-mailak [[mozkin]]ei loturik daudelarik, [[merkatu]]ek eta ekonomia-politikak garrantzi handiagoa ematen diete mozkinei denentzako lana izateari baino. [[Kapitalismo]]an, oro har, [[inbertsio]]ak baldintzatzen du [[enplegu]]a, eta, era berean, itxaroten den mozkinen tasak baldintzatzen du inbertsioa. Hala, kapitalistek [[soldata]]k kontrolatu behar dituzte, mozkinen tasa behera ez etortzeko.
 
Langabezia da, marxisten iritziz, soldatak kontrolatzeko tresnetariko bat, zeren nahiz eta [[eskari agregatu]]ari kalte egin, lanaren kostuak gutxitu eta langileen esplotazioa handitzeko bidea baita. Horregatik, marxistentzat, sistema kapitalistak berezkoa du langabezia, [[langile-klase]]aren negoziatzeko ahalmena ahulduz, klasea bera bananduz eta gehiago esplotatuz, kapitala dutenei mozkin gehiago ateratzeko komeni zaie-eta.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Lan -(ekonomia)]]
* [[Lan -(eskubidea)]]
 
== Kanpo-loturak ==
{{Commonskat|Unemployment}}
 
[[Kategoria:Langabezia]]

Nabigazio menua

Tresna pertsonalak

Izen-tarteak

Aldaerak