Alberto Vázquez-Figueroa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:13, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Alberto Vázquez-Figueroaren erretratua

Espainiar idazle eta kazetaria (Tenerifeko Santa Cruz, 1936). Ama gazterik hila eta aita kartzelan gaixoturik eta erietxe batean sarturik, osaba batekin hazi eta hezi zen Saharan. Madrila joan zen kazetaritza ikasketak egitera. Ikasketak bukatuta, yate zahar bat erosi eta munduari bira eman zion hamalau hilabetean, eta liburu bat idatzi zuen itsasaldian bildutako materialarekin. Handik gutxira, lanean hasi zen Destino aldizkariarentzat, Ameriketako eta Afrikako bidaien erreportajeak eginez. Geroxeago La Vanguardia egunkariak kontratatu zuen Hego Ameriketako berriemaile gisa. 1960ko hamarralditik aurrera, gerraz gerra ibili zen berriemaile gisa, Txaden, Kongon, Ginean eta Guatemalan, besteak beste. 1970ean Espainiako Telebistak kontratatu zuen, berriemaile gisa baita ere, eta telebistako izarretako bat bihurtu zen. 1970 inguruan idazteari ekin zion buru-belarri, eta batez ere idazle gisa da ezaguna. Asko idatzi du: Ebano (1975), Tuareg (1980), Marea negra (1982, Marea beltza), Marfil (1982, Bolia), Océano (1984), Vendaval (1986, Haizetea), Cienfuegos (1987), Anaconda (1987), Sicario (1991), La iguana (1995), Nuevos dioses(1995, Jainko berriak), Ciudadano Max (1998, Max hiritarra), Bora Bora (2001), Alí en el país de las maravillas (2005), Por mil millones de dólares (2007), Siete vidas y media (2009)...

Zine-zuzendari eta gidoilari lanetan ere aritua da, bere hainbat nobela zinemara egokitzen, batez ere.

Erreferentziak