Othon Friesz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

03:18, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Othon Friesz, jaiotzez Achille-Émile Othon Friesz (Le Havre, Normandia, Frantzia, 1879ko otsailaren 6a - Paris, Frantzia, 1949ko urtarrilaren 10a) frantses margolaria eta diseinatzailea izan zen.

Biografia

Gauguin eta Van Gogh maisutzat harturik, koloreari eman zion lehentasuna, eta bikain erabili zuen (Portrait de Fernand Fleuret, 1907). Braquerekin Anberesa joan zen (Les Canaux, 1906), eta ondoren, Frantziako hegoaldera eta Normandiara.

1908tik aurrerako lanetan Cézanneren eragin nabarmena du; fauvismoaren ezaugarriak alde batera utzi eta konstruktibismoaren ezaugarri batzuk beretu zituen. Gorputz biluziak, erretratuak eta izadi hilen irudiak egin zituen batez ere.

Erreferentziak