Pirrol: berrikuspenen arteko aldeak
Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiak egindako aldaketa. |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[ |
[[Fitxategi:Pyrrol2.svg|thumb|right|200px|Pirrolaren molekula.]] |
||
'''Pirrola''' (C<sub>4</sub>H<sub>5</sub>N) konposatu [[heterozikliko]] [[nitrogeno|nitrogenatua]] da. Erresonantziazko hibridotzat jotzen da. |
'''Pirrola''' (C<sub>4</sub>H<sub>5</sub>N) konposatu [[heterozikliko]] [[nitrogeno|nitrogenatua]] da. Erresonantziazko hibridotzat jotzen da. |
||
10:55, 27 abendua 2011ko berrikusketa
Pirrola (C4H5N) konposatu heterozikliko nitrogenatua da. Erresonantziazko hibridotzat jotzen da.
Olio horixka edo arrea da; ahogozo mina eta kloroformoaren antzeko usaina du, sukoia da, ez da disolbatzen uretan eta alkali diluituetan, baina bai alkoholetan, eterrean, azido diluituetan eta gai organiko gehienetan; argiaren eraginez polimerizatu egiten da eta kolore arrea hartzen du.
Indigoaren eta beste pigmentu natural batzuen osagaia da, eta ftalozianinazko koloratzaileak lortzeko lehengaia. Klorofilaren eta hemoglobinaren formuletan ere badira pirrolaren eratorriak. Harrikatzaren alkaternatik edo hezurren olioa azido sulfurikoarekin destilatuz lor daiteke. Burdina, kobrea eta nikela bezalako metalekin oso erraz erreakzionatzen du, eta hortik datorkio konposatu biokimiko garrantzitsuen eraketan duen garrantzia. Botika gaiak ekoizteko erabiltzen da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.