Wikiproiektu:Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
61. lerroa: 61. lerroa:
# '''Wikipediaratzea:''' artikuluak euskal Wikipediara ekarri ziren, epearen azkenean —abenduan—, guztiak batera. Egin ahala Wikipediara ekartzea Wikipediarako egokiagoa zela garbi dagoen arren (horrela, ahalik eta lasterren hobetuta ikusiko genukeen euskal Wikipediako edukia), Eusko Jaurlaritzak lan hauetarako emandako epea oso estua zenez, wikilari laguntzaileok uste izan genuen Elhuyarri askatasuna eman behar geniola horretan, arretarik handiena lanak albait txukunen egitean jarri ahal izan zezaten, eta ez lanak albait lasterren wikipediaratzean.
# '''Wikipediaratzea:''' artikuluak euskal Wikipediara ekarri ziren, epearen azkenean —abenduan—, guztiak batera. Egin ahala Wikipediara ekartzea Wikipediarako egokiagoa zela garbi dagoen arren (horrela, ahalik eta lasterren hobetuta ikusiko genukeen euskal Wikipediako edukia), Eusko Jaurlaritzak lan hauetarako emandako epea oso estua zenez, wikilari laguntzaileok uste izan genuen Elhuyarri askatasuna eman behar geniola horretan, arretarik handiena lanak albait txukunen egitean jarri ahal izan zezaten, eta ez lanak albait lasterren wikipediaratzean.


Epea oso laburra zenez eta —espero izatekoa zenez— lanak egin ahala hainbat arazori aurre egin behar izan zitzaionez, wikitze eta zuzentze lanak ezin izan ziren bukatu artikuluak Wikipediara ekarri aurretik, nahiz eta gehienak ordurako bukatu ahal izan ziren. Beraz, egiteke geratu ziren azken lan horiek Wikipedian bertan egin ziren hainbat egunez.
Epea oso laburra zenez eta —espero izatekoa zenez— lanak egin ahala hainbat arazori aurre egin behar izan zitzaionez, artikuluetako batzuk wikitu eta zuzentzeko lanak ezin izan ziren bukatu wikipediaratu aurretik. Beraz, egiteke geratu ziren azken lan horiek Wikipedian bertan egin ziren hainbat egunez.


== Lur hiztegien edukia erabiltzeko baimena ==
== Lur hiztegien edukia erabiltzeko baimena ==

11:46, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia
Hasiera: 2011ko abuztuaren 4a
Helburua: Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiekin euskal Wikipedia aberasteko lanak bideratzea eta lan horien berri ematea.
Partaideak:

Wikiproiektu honen helburua da Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiekin euskal Wikipedia aberasteko lanak bideratzea eta lan horien berri ematea. Lan horiek Eusko Jaurlaritzak egindako lizitazioaren ondorio dira. Lizitazio hori Elhuyar Fundazioak irabazi zuen, euskal Wikipediako sei wikilariren laguntzaz. Lanak 2011. urtea bukatzerako amaitu beharko dira.

Kontratuaren xedea, hitzez hitz, hau da:

« Euskarazko eduki entziklopediko berriak sortzeko, jadanik existitzen diren eduki entziklopedikoak egokitzeko eta eduki guzti horiek euskarazko wikipedian sartzeko behar den aholkularitza eta laguntza teknikoa kontratatzea. »

Lantegiaren zereginak

Elhuyar Fundazioak aurkeztu zuen eta lizitazioa irabazteko balio izan zion proiektuaren arabera, euskal Wikipedian 11.000 artikulu sortu edo osatuko dira.

11.000 artikulu horietatik, Euskal Herrikoak izango dira % 30.

11.000 artikulu horietatik, irudiz edo ikus-entzunezko baliabidez hornitu beharko dira % 35 (hau da, 3.950 artikulu).

Lanen mugak

Orokorrak

  • Lan guztiak aurrera eramateko epea oso laburra zen: uztailaren bukaeratik abenduaren bukaeraraino, bost hilabete besterik ez.

Lur entziklopedien edukiaren aldetik

  • Lur hiztegi entziklopedikoak 20 urte zituen une horretan. Informazio zaharkitua zuen, eta hizkuntza zuzenketa ugari egin behar izan ziren (Enrike → Henrike, Ienisei → Jenisei, aluzinazio → haluzinazio, bainila → banilla...).
  • Lur entziklopedia tematikoa, berriz, proiektu hau egin baino 12 urte lehenagoko lana da. Sarrera antolaketa ez da estandarra. Askotariko estiloak ditu barnean. Eguneratzea eta hizkuntza zuzenketak egin behar izan ziren. Arlo bakoitzean nagusitu den terminologiara moldatu behar izan zen (lastertasun → abiadura, handien-txikien orokorrak → maximo eta minimo absolutuak, quantum-mekanika → mekanika kuantiko...).

Euskal Wikipediaren edukien aldetik

  • Oreka falta: artikulu bikainekin batera, badira oraindik aski kaskarrak direnak.

Lanak aurrera eramateko urratsak

Uztailaren bukaeraldean lizitazioaren irabazlea Elhuyar Fundazioa izan zela erabaki zenetik (uztailaren bukaera), bost hilabeteko epea izango zen zeregin horiek guztiak aurrera eramateko. Elhuyarrek (wikilari laguntzaileen iritziak ere aintzat hartuta) prestaturiko plangintzaren arabera, hauek izan dira urrats nagusiak, euskal Wikipediari dagokionez:

  1. Hautatzea: Elhuyarko langileak arduratu ziren Lur entziklopedien edukiekin sor edo osa daitezkeen euskal Wikipediako artikuluak hautatzeaz. Horretan jardun zuten abuztuan.
  2. Markatzea: osatuko ziren euskal Wkipediako artikuluak markatu ziren, txantiloi berezi batekin. Horrela markatutako artikuluak kategoria honetan ageri dira.
  3. Sortu edota osatzea: Wikipediaz kanpoko Elhuyarko zerbitzari batean, langileek Wikipediako artikuluak sortu edo osatu zituzten.
  4. Wikitzea: wikilari laguntzaileek artikulu horiek wikitu zituzten.
  5. Zuzentzea: Elhuyarko hizkuntza zuzentzaileek artikulu horiei azken ukituak eman zizkieten.
  6. Wikipediaratzea: artikuluak euskal Wikipediara ekarri ziren, epearen azkenean —abenduan—, guztiak batera. Egin ahala Wikipediara ekartzea Wikipediarako egokiagoa zela garbi dagoen arren (horrela, ahalik eta lasterren hobetuta ikusiko genukeen euskal Wikipediako edukia), Eusko Jaurlaritzak lan hauetarako emandako epea oso estua zenez, wikilari laguntzaileok uste izan genuen Elhuyarri askatasuna eman behar geniola horretan, arretarik handiena lanak albait txukunen egitean jarri ahal izan zezaten, eta ez lanak albait lasterren wikipediaratzean.

Epea oso laburra zenez eta —espero izatekoa zenez— lanak egin ahala hainbat arazori aurre egin behar izan zitzaionez, artikuluetako batzuk wikitu eta zuzentzeko lanak ezin izan ziren bukatu wikipediaratu aurretik. Beraz, egiteke geratu ziren azken lan horiek Wikipedian bertan egin ziren hainbat egunez.

Lur hiztegien edukia erabiltzeko baimena

Eduki horren jabeak, Eusko Jaurlaritzak, ez du Lur hiztegien edukia lizentzia librearekin argitaratu; eduki hori proiektu honen barruan Wikipedia osatzeko erabiltzeko baimena eman du, ez beste ezertarako. Beraz, proiektu honetatik kanpora, ezin da Lur hiztegietako edukia Wikipedia osatzeko erabili.

Wikilari laguntzaileok eduki hori lizentzia librearekin argitaratzea komeni dela adierazi diogu Eusko Jaurlaritzari (horrela, edozein wikilarik osatu ahal izango baitu Wikipedia hau eduki horrekin), eta hori egitearen komenientzia berriz ere adieraziko diogu 2012aren hasieran, proiektuaren balantzea egiteko bileran.

Lantegiko wikilanabesak

Lantegiko txantiloiak

  • Artikulu bat geroago Lur entziklopedietako edukiarekin osatuko dela jakinarazteko txantiloia: Txantiloi:Lurlanean. Artikuluaren hasiera-hasieran jartzekoa da.
  • Artikulu bat dagoeneko Lur entziklopedietako edukiarekin osatu dela jakinarazteko txantiloia: Txantiloi:Lur. Artikuluaren Erreferentziak atalaren hasieran jartzekoa da.
  • Sortuko diren artikuluek erabiliko dituztelako sortzen ditugun kategoria hutsak markatzeko txantiloia: Txantiloi:Lur wikipediara kategoria.

Lantegiko artikulu kategoriak