Zarautz: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°17′11″N 2°10′29″W / 43.2863°N 2.1748°W / 43.2863; -2.1748
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
256. lerroa: 256. lerroa:
* [[Arraio Irratia]], [[Zarauzko Gaztetxea]]rekin batera sortutako irrati librea.
* [[Arraio Irratia]], [[Zarauzko Gaztetxea]]rekin batera sortutako irrati librea.
* [[Hit Zarautz Kosta]], musika irrati katea.
* [[Hit Zarautz Kosta]], musika irrati katea.
* [[Txaparro]], aldizkaria [[euskara]]z. 2010ean itxi egin behar izan zuten finantzazio arazoengatik.
* [[Txaparro]], aldizkaria [[euskara]]z. 2010ean itxi egin behar izan zuten finantziazio arazoengatik.
* [[Kalapita]], Oteitza Lizeoko fanzinea [[euskara]]z.
* [[Kalapita]], Oteitza Lizeoko fanzinea [[euskara]]z.



14:13, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Zarautz
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Zarautz eta bertako hondartza Santa Barbaratik ikusita.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
Izen ofizialaZarautz
AlkateaJuan Luis Ilarramendi (Bildu)
Posta kodea20800
INE kodea20079
Herritarrazarauztar
Ezizenahaizeak
Kokapena
Koordenatuak43°17′11″N 2°10′29″W / 43.2863°N 2.1748°W / 43.2863; -2.1748
Map
Azalera14.80
Garaiera4
Distantzia18 km Donostiara
Demografia
Biztanleria23.152 (2023)
51 (2022)
alt_left 11.966 (%51,7) (%49,1) 11.357 alt_right
Dentsitatea1.530,95 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 4,98
Zahartze tasa[1]% 16,46
Ugalkortasun tasa[1]‰ 44,15
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,62 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,6 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,61 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 67,85 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 57.3 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1237
Webguneahttp://www.zarautz.org
Hiri senidetuakCardano al Campo, Pontarlier eta El Hagounia (en) Itzuli

Zarautz Gipuzkoako kostaldearen erdialdean dagoen udalerria da, Urola Kosta eskualdeko hiriburua eta herri turistiko eta komertziala.

Uda garaian hondartza (2,8 km, Euskal Autonomia Erkidegoko luzeena) egunero beteta egoten da. Urtetik urtera biztanleria emendatuz doa: 2011an 22.658 biztanle zituen, eskualdeko % 60a. Udan hirukoiztu egiten du populazio hori eta 60.000 biztanle ere izaten ditu.

Historia

1237an hiribildu-titulua eman zion Gaztelako Fernando III.ak.

Hondartzako mendebaldeko ertzean Narrosko Jauregia dago. Isabel II.a eta Belgikako Fabiola erreginek bertan igarotzen zituzten oporraldiak.

Burdinbidea 1895ean iritsi zen.

Mugakideak

Mendebaldean Getaria, hegoalde eta ekialdean Aia eta iparraldean Bizkaiko Golkoa mugakide ditu herriak.

Auzoak

Zarautz 26 auzotan banatzen da:

Herrigunean

Herrigunetik kanpo

Demografia

Gipuzkoako beste eskualde batzuetan ez bezala, 1950eko eta 1960ko hamarkadako biztanle hazkundea ez zen horren bat-batekoa izan, nahiz eta 20 urtetan populazioa bikoiztu zen. Bestalde, 1980ko hamarkadako krisi ekonomikoak ez zuen eraginik izan hazkunde honetan, eta Zarautzera jendea iristen jarraitu zen, inguruko beste herri batzuetatik, (Eibar ingurutik, Donostialdetik...), nahiz eta hazkundea moteltxoagoa izan.

Biztanleriaren bilakaera

Euskara

Sakontzeko, irakurri: «Urolaldeko hizkera»

Gipuzkeraren aldaera bat da herriko jatorrizko euskalkia.

Zarauzko euskara Urolaldeko hizkeran sartzen da, nahiz eta Beterriko hizkerarekin zubi-lana egiten duen. Zarauzko kaleko hizkerak berezitasun batzuk ditu ingurukoekin alderatuta; baserritarren hizkera, ordea, inguruko auzoetako baserritarren bera da: Urdaneta, Aizarna, Sarasola, Elkano, Meaga, Oikia, Askizu... [3]

Izenaren inguruan

Euskarazko forma Zarautz da, herriaren izen ofizial bakarra. Haren deklinabideari dagokionez, -tz bukaerako toponimoen gisan egiten da: Zarauzko (NONGO kasua), Zarauztik (NONDIK). Forma horietan Zarauz- da erroa. Gaztelaniazko izena horixe bera izaki, XX. mendeko azken laurdenean, purista batzuek Zarautz-ko udaltzaingoa eta antzeko forma okerrak erabili nahi izan zituzten.

Turismoa

Karlos Argiñanoren jatetxea, hondartzaren ertzean.
Narros jauregiaren ikuspegia.

Isabel II.ak opor-hiri aukeratu zuenetik, XIX. mendea, turismoak izugarrizko bultzada izan zuen Zarautzen. Biztanleria eta eraikitako lur-eremua asko handitu dira. Gaur egun, Donostia eta Bilborekin batera, Hego Euskal Herriko turismo-gunerik garrantzitsuena da. Hondartzaren erdialdean, Desertu Txikia deritzan eremuan, Karlos Argiñanoren hotel eta jatetxea dago.

Zarauzko Turismo Bulegoaren estatistiken arabera, turista gehienak Madrilgo Erkidegoa, Nafarroa, Katalunia, Frantzia, Italia, Erresuma Batua eta Zeelanda Berritik joaten dira, azken horiek, uda partean, Sanferminak direla eta.

Zarautzek bost hotel, apartamendu eta ostatu ugari, bi kanpin-leku eta dozena bat landa-turismoko etxe ditu. Biztanleriari dagokionez, udan Gipuzkoako bigarren hiria da, Donostiaren atzetik.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren arabera, etxebizitzen % 30 bigarren egoitzak dira.

Ondasun nabarmenak

Politika

Portu jauregiaren ikuspegia, gaur egungo Zarauzko udaletxea San Pelaiotako festetan.

Zarautzek izan zituen azken bost alkatetatik lau Eusko Alkartasunakoak (EA) izan dira, bertan sortu baitzen alderdia. Jon Urien alkate zela Hamaikabat alderdia sortu zen eta bertara pasa zen. 2011tik aurrera Juan Luis Ilarramendi da alkate, Bildu koaliziokoa.

Udal hauteskundeetako emaitzak
Alderdiak 2011 2007
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Bildu 4.276 9 - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) 2.832 6 2.072 5
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE) 1.481 3 1.918 5
Aralar - Ezker Batua-Berdeak 1.040 2 1.722 4
Alderdi Popularra (PP) 938 1 951 2
Eusko Alkartasuna (EA) (Bildu barruan) (Bildu barruan) 2.155 5

2007ko hauteskundeetan, EAE-ANVren hautagaitzak debekatu egin zituzten; hala ere, hauteskundeetara aurkeztu egin ziren, legearen arabera botoak (denera, 1.866) baliogabe gisa zenbatu bazizkieten ere. Bestalde, % 37,01eko abstentzioa izan zen[4].

Kultura

Kirolak

Arraunari dagokionez, Zarauzko Arraun Elkartea (ZAE) da herriko kluba, 1983an sortua. Gaur egun, Aiako Huegun poligonoan dute uretara ateratzeko lokala eta arrapala. 2009an lehen aldiz bi traineru atera zituzten uretara.

Zarautz da Euskadiko eta Gipuzkoako Halterofilia Federazioaen sorlekua. 1968an Zarautz Kirol Elkartearen barne bertako taldea sortu zen (ZKEHalterofilia). Orduztik eta urtero, udan nazioarteko halterofilia txapelketa izaten da herrian. Lehenengo urteetan, kirolari oso famatuak eta legenda bihurtu direnak hartu zuten parte, besteak beste Serge Reding eta Alain Terme. Azken urteetan, txapelketa kirol elkarteen arteko lehian bihurtu da, azken urteetan Frantziako txapelduna den Girondins de Bordeaux-k irabazi duelarik.

Jaiak

Zarauzko jaien egutegia

Museoak

  • Photomuseum, argazkigintza eta zinemagintzaren euskal museoa.
  • Zarauzko Arte eta Historia Museoa, arkeologia eta monumentu multzoa Santa Maria la Real parrokian.

Gazteria

2005eko urriaren amaieran, herriko 200 bat lagunek aspaldian hutsik zegoen lantoki zahar bat hartu eta Zarauzko Gaztetxea kokatu zuten. Kontzertuak, zine forumak, solasaldiak, erakusketak eta mahai-inguruak kontuan hartuta, berrehun ekitalditik gora antolatu dira bertan.

Hedabideak

Zarauztar ezagunak

Sakontzeko, irakurri: «Zarauztar ezagunen zerrenda»


Francisco Escudero musikagilea, Jose Angel Iribar futbolari eta entrenatzailea, Eloy de la Iglesia zinema zuzendaria, Andoni Egaña bertsolaria, Iñigo Azpitarte aktorea, eta Goierri eskualdeko Beasain udalerrian jaio eta Zarautzen bizi den Karlos Argiñano sukaldaria aipatzekoak dira.

Hiri senidetuak

Zarautz euren kaletegian duten hiriak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. Zarautz Hizketan, 2007, Asier Sarasuak komentatua
  4. 2007ko udal hauteskundeetako emaitzak Gipuzkoako Foru Aldundia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zarautz
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal_Wikiatlasa