Metanol: berrikuspenen arteko aldeak
Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiak egindako aldaketa. |
t r2.5.4) (robota Erantsia: vi:Methanol |
||
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
[[Kategoria:Alkoholak]] |
[[Kategoria:Alkoholak]] |
||
⚫ | |||
⚫ | |||
[[af:Metanol]] |
[[af:Metanol]] |
||
66. lerroa: | 69. lerroa: | ||
[[tr:Metanol]] |
[[tr:Metanol]] |
||
[[uk:Метанол]] |
[[uk:Метанол]] |
||
[[vi:Methanol]] |
|||
[[zh:甲醇]] |
[[zh:甲醇]] |
||
⚫ | |||
⚫ |
08:25, 28 abendua 2011ko berrikusketa
Metanola existitzen den alkoholik sinpleena da. Alkohol metiliko nahiz alkohol monohidroxiliko moduan ere ezagutzen da.
Bere formula kimikoa CH3OH da, baina bere benetako formula HC3-OH da.
Propietateak
Isurkaria da eta 64 °C-tan irakiten du. Sukoia eta pozoitsua da, eta itsutasuna sortzen dio edaten duenari. IUPAC erakundearen arauen arabera izena metanol du. Egurraren lignina osatzen duten fenolen eter eran konbinatuta ageri da izadian. Ester eran klorofilan, pektinetan eta alkaloide batzuetan ere ageri da.
Ekoizpena eta erabilera
Garai batean zuraren destilazio lehorraren bidez lortzen zen. Horrela aurkitu zuen lehen aldiz Robert Boylek 1661ean. Hori zela eta, zur alkohola ere deitu izan da. Gaur egun bi metodo desberdinez prestatzen da: hidrogenoaren eta karbono monoxidoaren edo karbono dioxidoaren erreakzio katalitikoz, edo metanoaren edo beste hidrokarburo batzuen oxidazio katalitikoz. Sintesi organikoaren bidez formaldehidoa, lurrinak, koloregaiak etab. prestatzeko, autoetan uraren izoztea galarazteko, berniza, laka, erretxina etab. urtzeko, metalak garbitzeko etab. erabiltzen da. Tinta eta tinten disolbatzaile eta kanping-gas bonbonen erregai moduan ere erabiltzen da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.