Georgi Sviridov: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t r2.7.2) (robota Erantsia: ca, cv, de, et, fr, he, it, ja, nl, ru, sv, uk Aldatua: en
13. lerroa: 13. lerroa:
[[Kategoria:1998ko heriotzak]]
[[Kategoria:1998ko heriotzak]]


[[en:Georgi Sviridov]]
== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{ lur | data=2011/12/26}}

[[ca:Gueorgui Svirídov]]
[[cv:Свиридов Георгий Васильевич]]
[[de:Georgi Wassiljewitsch Swiridow]]
[[en:Georgy Sviridov]]
[[et:Georgi Sviridov]]
[[fr:Gueorgui Sviridov]]
[[he:גיאורגי סבירידוב]]
[[it:Georgij Sviridov]]
[[ja:ゲオルギー・スヴィリードフ]]
[[nl:Georgi Vasiljevitsj Sviridov]]
[[ru:Свиридов, Георгий Васильевич]]
[[sv:Georgij Sviridov]]
[[uk:Свиридов Георгій Васильович]]

16:32, 29 abendua 2011ko berrikusketa

Fitxategi:Georgy V Sviridov.jpg
Georgi Sviridov

Georgi Sviridov (Fatezh, Kursketik hurbil, 1915 - Mosku, 1998) errusiar musikagilea izan zen.

Biografia

Musika-ikasketak Kursken hasi zituen (1929-1932), eta ondoren Leningradeko kontserbatorioan lan egin zuen. Kontserbatorio horretan, pianoa ikasi zuen (1932-1936), eta ondoren konposizioa (1937tik aurrera). Konposizioko diploma 1941. urtean lortu zuen. Lehenengo lanak ikasketa-urteetakoak ditu: Kontzertua pianorako 1. (1936-1939), Benetako ezkongaia opereta (1939), Harizko orkestrarako sinfonia (1940). Erromesaren kantua lanean (1943), ahozko musikarako zuen zaletasuna erakutsi zuen Sviridovek.

1945ean Stalin saria irabazi zuen Hirukotea pianorako lanarengatik. 40ko hamarkadaren amaieran Stalinen gobernuak musikari modernoak zigortu zituen, eta herri-musikaren oinarrietara itzultzearen alde egin zuen. Sviridov izan zen garai horretan kalitatezko musika egin zuen bakarretakoa. 1956an Moskun hartu zuen bizilekua. 1962tik 1974ra bitartean Sobietar Batasuneko musikagileen Elkarteko idazkari izan zen, eta ondoren Errusiako Errepublikako elkarteko presidente.

1970ean Sobietar Batasuneko Herriaren Artista izendatu zuten. Oratorio patetikoa (1959) lana, Maiakovskiren testu batean oinarritua, arrakastatsuenetako bat izan zen, eta 1960an Lenin saria eman zioten. Lan ofizialen ildotik idatzi zituen Kantua Lenini buruz (1960) eta Oda Lenini (1976). Hala ere, orkestrarako idatzi zuen Triptiko txikia (1964) lanarekin gainditu zituen Sviridovek Errusiako mugak. Ganberarako musika sobietar erregimenaren beheraldiaren ondoren hasi zen kaleratzen: Kintetoa pianoarekin (1945), Hirukotea pianoarekin (1945), bi laukote harizko tresnetarako (1945-1946 eta 1947-1948). Hala ere, bere musikaren zatirik onena ahotsetarako partituretan eman zuen.

Erreferentziak