Giovanni Boccaccio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: an:Giovanni Boccaccio
1. lerroa: 1. lerroa:
{{ lurlanean }}
[[Fitxategi:Boccaccio by Morghen.jpg|thumb|200px]]
[[Fitxategi:Boccaccio by Morghen.jpg|thumb|200px]]
'''Giovanni Boccaccio''' ([[1313]] – [[1375]]eko [[abenduaren 21]]a) [[Italia]]ko idazlea eta olerkaria izan zen, [[Pizkunde]]ko nabarmenduenetakoa. ''[[Decameron]]'' izeneko istorioen bilduma eta poemak [[italiera]]z idazteagatik da ezaguna batik bat.
'''Giovanni Boccaccio''' ([[1313]] – [[1375]]eko [[abenduaren 21]]a) [[Italia]]ko idazlea eta olerkaria izan zen, Errenazimentuko nabarmenenetakoa. ''[[Decamerona]]'' izeneko istorioen bilduma eta poemak [[italiera]]z idazteagatik da ezaguna batik bat.

{{zirriborro}}
== Bizitza ==
Zoritxarrez, Giovanni Boccaccioren bizitza ezagutzeko oinarrizko iturria ez dira dokumentuak, Boccaccioren beraren idazlanak baizik.

Dirudienez, sasikoa zen; 1313an jaio zen Certaldon, eta Florentzian eman zuen haurtzaroa. 1327an, Giovanniren aita, merkataria, Napolin jarri zen bizitzen. Han, merkataritzan aritu zen Giovanni, gizarte-harremanez jositako bizitza zeraman bitartean, eta hala ezagutu zuen Maria d'Aquino (Fiammetta), Roberto Anjouko erregearen sasiko alaba. Ez da ahaztu behar Boccaccioren obretako pertsonaietako bat dela Fiammetta, nahiz eta haren irudia zehaztasun handirik gabe ematen den, hartaraino, non, zalantzan jarri baita benetako pertsona bat edo senhal bat (senhal: Poesia proventzalean, trobadoreak dama maiteari edo bertsoak eskaintzen zizkionari ematen zion izen fikziozkoa)ote zen. Napolin, zuzenbide kanonikoa ikasten hasi zen, eta lau obra txiki idatzi zituen.

1340an, Florentziara itzuli zen bizitzera.

Hiru gertaera nabarmentzekoak dira Boccaccioren Florentziako egonalditik:
• 1348ko Izurri Beltza, esparru horretan kokatuko baitzen ''Il Decamerone''.
• Petrarcarekiko adiskidantza, Boccaccioren orientazio prehumanistaren jatorria;
• Jarrera-aldaketa garrantzizko bat bizitzaren aurrean, zeinak ''Il Corbaccio'' idaztera eta, horrekin batera, sorkuntza-lanak baztertzera eta mitologia edo dantismoaren gisako gai jasoak tratatzera eramango baitzuen.

Urte horietakoak dira, orobat, zenbait jaun eta aita santuren artean egin zituen bitartekaritza diplomatikoak (Mendebaldeko zisma 1375ean amaitu zen, ordurako Boccaccio hilda zela).

== Boccaccioren nortasuna ==
Literatura salbuetsita -eta ezin esan gutxi denik- ez dago ezer apartekorik Boccacciorengan. Giovanniren nortasuna ez zen Petrarcarena bezain aberatsa, ez eta Danterena bezain jite bakarrekoa ere. Ez zuen ideal etengabe bat izan, Dantek bezala, eta ez zen Petrarca bezain egozentrikoa, eta azkeneko hori ez bezala, gauza izan zen grinaren eta bizitza moralaren arteko auzia ebazteko.

Boccaccioren heziketa autodidakta izan zen oinarrian. Lehen ikasketek lorratz ahula utzi zioten, baina gero kultura zabala -eta gai batzuetan sakona- osatzen jakin izan zuen, nahiz eta hutsune nabarmenak izan: Erdi Aroan asko bezala, biziki interesatu zen astrologiaz; klasikoak ongi ezagutu zituen -latinoak batez ere, baina, denborarekin, grekoak ere irakurri zituen-; et batez ere, literatura erromaniko «modernoa» onartu zuen, eta horrek bultzatu zuen herritarren hizkera eta «estrofismoa» imitatzera (adibidez, zortzikoak erabiliz). Hori guztia frogatzera dator Danteren eta Petrarcaren lanei zien miresmena eta eman zien zabalkundea.

Boccaccioren pentsaera eklektikoa da.

Politikan ez zuen aukerarik egin aita santuaren eta inperioaren artean; italiarra izan zen, baina toki jakin batera lotu gabe. Erlijioari dagokionez, fededuna zen, baina ez zen erlijioaz biziro kezkatzen, eta praktikotasunez ebatzi zituen moralaren arazoak. Estetikaren alorrean, poesiaren aldezle sutsua izan zen (berdin latinez edota herri-hizkeran egina izan), ''anima mundi'' edo munduaren arimatzat baitzeukan; nahiz eta teoriaz Erdi Aroko arauaren jarraitzailea zen, bere garaikoei zien miresmenak bultzatuta, teoria horiek alde batera utzi zituen eta, gaztetan ustel ateratako ahaleginen ondoren, ez zen ez alegorikoa, ez erabilgarria eta ez doktrinala izaten saiatu.

Laburbilduz, Boccaccio Erdi Aroko eta humanista (edo prehumanista) izan zen, aldi berean. Bi nortasun izan zituen, bata, artistikoa, gaur egun kontuan hartzen den bakarra, eta bestea jakintsu gisa izan zuena, bere garaian eta ondorengo mendeetan izan zuen ospearen eta arrakastaren arrazoi nagusi izan zena.

[[Fitxategi:Boccaccio01.jpg|thumb||alt=|Boccaccioren estatua Florentzian, Uffizi eraikinaren kanpoaldean]]
== Boccaccioren obra ==
Boccaccioren jarduerak bi alde oso argi izan zituen, bi aldi definituren ezaugarri izan zirenak: 1345 artekoa bata, eta urte hartaz geroztikoa bestea. Sorkuntza artistikoen aldia izan zen lehenengoa, eta jakintza arloko kezkena bigarrena. Lehenengoak baliagarri dira literaturarako; bigarrenak, berriz, kulturaren edo ideien mundurako; estreinakoak toscaneraz idatzi zituen, eta bigarren aldikoak latinez, Danteri buruzkoak salbuetsita.

== Toskanerazko literatura-lanak ==
Boccacciok toscaneraz idatzi zituen literatura-lanak artea dira, sorkuntza, fantasia. Amodioa du gai nagusi, maitasunak betetzen baitzuen Giovanniren ordu arteko bizitza eta esperientzia, hala teorian nola praktikan, eta ez amodio platonikoa, baizik eta guztiz gizatiarra, haragiaren errealitatean oinarritzen zena, gorputza eta arima hartzen zituena; adimena akuilatzen zuena, desiratzen zen xedea erdietsi ahal izateko, horrek, askotan, drama edo tragedia-girora eramaten bazuen ere.

Boccaccioren lanak hi talde handitan sailkatzen dira, olerkiak (mitologikoa: ''Caccia di Diana''; zaldunena: ''Filostrato''; epikoa : ''Teseida''; alegorikoa: ''Amorosa visione''; pastorala: ''Ninfale fiolesano'') eta eleberriak (abenturazkoak: ''Filocolo''; pastoral alegorikoa: ''Ninfale d Ameto''; «autobiografikoa»: ''Elegia di Madonna Fiammetta''), ia txandaka idatziak. Kronologia-ordenan irakurriz gero, antzematen da «perfekziobidearen» bila ibili zela (zalantzak, aurrerakadak, atzerakadak eta tupusteko aldaketak tartean zirela), gune sendoena bilatzen zuela bai forman eta bai edukian. Batzuetan, autobiografia nagusitzen zen (edo sasiautobiografia), besteetan erretorika; neurtitzez eta prosaz baliatzen zen; batzuetan, «latindu» egiten zuen hizkera, besteetan herritartu; nahiak eta grinak adierazten zituen beti, eta munduko gaiak tratatzen zituen harik eta (oharkabean, beharbada) irakurle burgesarentzat egokitzen zituen arte. Horrek guztiak ''Il Decamerone''-ko prosan jo zuen gailurra.

== Jakintza-arloko idazlanak ==
1354. urteaz geroztik, ''Il Decamerone'' eta ''Il Corbaccio'' idatzi eta gero, herri-hizkeran eta amodioaren gainean idatzitako bere lan guztiak erdeinatu edo arbuiatu egin zituen; erdeinua, ordea, itxura hutsezkoa zen, garai hartan kopiatu baitzuen kodize oso bat, bere eskuz, ''Il Decamerone''-tik. Hala ere, data hartatik aurrera, prosa hutsean idatzi zuen eta gaiok landu zituen: alegia klasikoen berrinterpretazioak, egia kristauen moral alegorikoaren ikuspegitik (''De genealogiis deorum gentilium''); antzinako literaturako toponimoen entziklopedia edo zerrenda alfabetiko bat (De montibus, silvis, fontibus, lacubus, etab.) ; pertsonaia handien biografiak edo bizitzako pasadizoak (D''e casibus virorum illustrium''); eta baita emakume ospetsuenak ere (''De mulieribus claris''). Boccaccioren bizitzaren azkenaldera, Danteri zion miresmena izan zen idaztera bultzatu zuen arrazoi nagusia: haren biografia espiritual bat idatzi zuen (''Trattatello in laude di Dante'') eta baita haren obraren iruzkin bat ere (''Esposizioni sopra la Commedia di Dante''). Hain zuzen ere, Boccaccio izan zen Danteren ''Comedia'' «jainkotar» deklaratu zuen lehena, nahiz eta izenlagun hori azalpenean erabili zuen, eta ez izenburuan. Esan behar da, hala ere, aho batez eta betiko onartu zela Boccaccioren iradokizuna.

== ''Il Decamerone'' ==
Il Decamerone ez da Boccaccioren obra bakarra, baina bai ezagunena, bikainena eta interesgarriena. Izugarrizko garrantzia izan du literaturan, bai Italiakoan eta bai gainerako guztietan. Obraren izenburua -«hamar egunak» esan nahi du- Kreazioaren sei egunak gaitzat harturik Erdi Aroan idatzitako tratatuetatik dator (jatorri berbera izan zuten beste hainbatek ere, Margarita Nafarroakoaren ''Heptameron'' izenekoak, esate baterako). Prosagatik, ekintzaren esparruagatik, eta tratatzen diren gaiengatik da ospetsua, baina, batez ere, gaien gordinkeriagatik .

Era askotako gaiak erabiltzen ditu. Idazleak interes handiagoa eskaini zien gizakiei, gertaerei baino -horrela ulertzen da abentura askoren ahultasuna-. Badira kontakizun luzeak eta badira laburrak. Sintesi gisa, bi norabide nagusitzen dira: bata, maitasunaren inguruko gaiak, eta bestea, adimenaren gurtza.

Amodio gaietara etorrita, Boccacciok ez du lizunkerian atsegin hartzen (jende guztiak horixe ikusten badu ere), baizik eta pertsonaren senen eta sentimenduen jokoa deskribatu nahi du: berak izandako esperientzia pertsonala arrazoiaren galbahetik iragazten saiatzen da.

Adimenaren gurtza, berriz, ez da gurtza abstraktua; aldiz, guztiz gizatiarra da. Gaizkilearen maltzurkeriatik hasi eta zaldunaren duintasunean adierazten deneraino. Tentela eta «axkar» lotsagabea batera azaltzen dira, eta ia beti lotsagabeak irabazten du.

Hiru izan dira ''Il Decamerone''-ren arrakastaren arrazoi nagusiak : prosa, gaiak eta esparrua. Prosak Italia soilik txunditu zuen, gaiek eta esparruak mundu guztia.

Italian irakurle, miresle eta imitatzaile asko izan ditu. Italiatik kanpo ere luzea da imitatzaileen zerrenda, baina, beharbada, Chauceren ipuinetan eta Shakespeare-ren obra batzuetan antzematen zaie gehien Boccaccioren eraginaren aztarnei.

[[Kategoria:Italierazko idazleak|Boccaccio, Giovanni]]
[[Kategoria:Italierazko idazleak|Boccaccio, Giovanni]]
9. lerroa: 57. lerroa:

[[als:Giovanni Boccaccio]]
[[als:Giovanni Boccaccio]]
[[an:Giovanni Boccaccio]]
[[ar:جيوفاني بوكاتشيو]]
[[ar:جيوفاني بوكاتشيو]]
[[ast:Giovanni Boccaccio]]
[[ast:Giovanni Boccaccio]]
79. lerroa: 126. lerroa:
[[zh:乔万尼·薄伽丘]]
[[zh:乔万尼·薄伽丘]]
[[zh-min-nan:Giovanni Boccaccio]]
[[zh-min-nan:Giovanni Boccaccio]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/30}}

09:49, 30 abendua 2011ko berrikusketa

Giovanni Boccaccio (13131375eko abenduaren 21a) Italiako idazlea eta olerkaria izan zen, Errenazimentuko nabarmenenetakoa. Decamerona izeneko istorioen bilduma eta poemak italieraz idazteagatik da ezaguna batik bat.

Bizitza

Zoritxarrez, Giovanni Boccaccioren bizitza ezagutzeko oinarrizko iturria ez dira dokumentuak, Boccaccioren beraren idazlanak baizik.

Dirudienez, sasikoa zen; 1313an jaio zen Certaldon, eta Florentzian eman zuen haurtzaroa. 1327an, Giovanniren aita, merkataria, Napolin jarri zen bizitzen. Han, merkataritzan aritu zen Giovanni, gizarte-harremanez jositako bizitza zeraman bitartean, eta hala ezagutu zuen Maria d'Aquino (Fiammetta), Roberto Anjouko erregearen sasiko alaba. Ez da ahaztu behar Boccaccioren obretako pertsonaietako bat dela Fiammetta, nahiz eta haren irudia zehaztasun handirik gabe ematen den, hartaraino, non, zalantzan jarri baita benetako pertsona bat edo senhal bat (senhal: Poesia proventzalean, trobadoreak dama maiteari edo bertsoak eskaintzen zizkionari ematen zion izen fikziozkoa)ote zen. Napolin, zuzenbide kanonikoa ikasten hasi zen, eta lau obra txiki idatzi zituen.

1340an, Florentziara itzuli zen bizitzera.

Hiru gertaera nabarmentzekoak dira Boccaccioren Florentziako egonalditik: • 1348ko Izurri Beltza, esparru horretan kokatuko baitzen Il Decamerone. • Petrarcarekiko adiskidantza, Boccaccioren orientazio prehumanistaren jatorria; • Jarrera-aldaketa garrantzizko bat bizitzaren aurrean, zeinak Il Corbaccio idaztera eta, horrekin batera, sorkuntza-lanak baztertzera eta mitologia edo dantismoaren gisako gai jasoak tratatzera eramango baitzuen.

Urte horietakoak dira, orobat, zenbait jaun eta aita santuren artean egin zituen bitartekaritza diplomatikoak (Mendebaldeko zisma 1375ean amaitu zen, ordurako Boccaccio hilda zela).

Boccaccioren nortasuna

Literatura salbuetsita -eta ezin esan gutxi denik- ez dago ezer apartekorik Boccacciorengan. Giovanniren nortasuna ez zen Petrarcarena bezain aberatsa, ez eta Danterena bezain jite bakarrekoa ere. Ez zuen ideal etengabe bat izan, Dantek bezala, eta ez zen Petrarca bezain egozentrikoa, eta azkeneko hori ez bezala, gauza izan zen grinaren eta bizitza moralaren arteko auzia ebazteko.

Boccaccioren heziketa autodidakta izan zen oinarrian. Lehen ikasketek lorratz ahula utzi zioten, baina gero kultura zabala -eta gai batzuetan sakona- osatzen jakin izan zuen, nahiz eta hutsune nabarmenak izan: Erdi Aroan asko bezala, biziki interesatu zen astrologiaz; klasikoak ongi ezagutu zituen -latinoak batez ere, baina, denborarekin, grekoak ere irakurri zituen-; et batez ere, literatura erromaniko «modernoa» onartu zuen, eta horrek bultzatu zuen herritarren hizkera eta «estrofismoa» imitatzera (adibidez, zortzikoak erabiliz). Hori guztia frogatzera dator Danteren eta Petrarcaren lanei zien miresmena eta eman zien zabalkundea.

Boccaccioren pentsaera eklektikoa da.

Politikan ez zuen aukerarik egin aita santuaren eta inperioaren artean; italiarra izan zen, baina toki jakin batera lotu gabe. Erlijioari dagokionez, fededuna zen, baina ez zen erlijioaz biziro kezkatzen, eta praktikotasunez ebatzi zituen moralaren arazoak. Estetikaren alorrean, poesiaren aldezle sutsua izan zen (berdin latinez edota herri-hizkeran egina izan), anima mundi edo munduaren arimatzat baitzeukan; nahiz eta teoriaz Erdi Aroko arauaren jarraitzailea zen, bere garaikoei zien miresmenak bultzatuta, teoria horiek alde batera utzi zituen eta, gaztetan ustel ateratako ahaleginen ondoren, ez zen ez alegorikoa, ez erabilgarria eta ez doktrinala izaten saiatu.

Laburbilduz, Boccaccio Erdi Aroko eta humanista (edo prehumanista) izan zen, aldi berean. Bi nortasun izan zituen, bata, artistikoa, gaur egun kontuan hartzen den bakarra, eta bestea jakintsu gisa izan zuena, bere garaian eta ondorengo mendeetan izan zuen ospearen eta arrakastaren arrazoi nagusi izan zena.

Boccaccioren estatua Florentzian, Uffizi eraikinaren kanpoaldean

Boccaccioren obra

Boccaccioren jarduerak bi alde oso argi izan zituen, bi aldi definituren ezaugarri izan zirenak: 1345 artekoa bata, eta urte hartaz geroztikoa bestea. Sorkuntza artistikoen aldia izan zen lehenengoa, eta jakintza arloko kezkena bigarrena. Lehenengoak baliagarri dira literaturarako; bigarrenak, berriz, kulturaren edo ideien mundurako; estreinakoak toscaneraz idatzi zituen, eta bigarren aldikoak latinez, Danteri buruzkoak salbuetsita.

Toskanerazko literatura-lanak

Boccacciok toscaneraz idatzi zituen literatura-lanak artea dira, sorkuntza, fantasia. Amodioa du gai nagusi, maitasunak betetzen baitzuen Giovanniren ordu arteko bizitza eta esperientzia, hala teorian nola praktikan, eta ez amodio platonikoa, baizik eta guztiz gizatiarra, haragiaren errealitatean oinarritzen zena, gorputza eta arima hartzen zituena; adimena akuilatzen zuena, desiratzen zen xedea erdietsi ahal izateko, horrek, askotan, drama edo tragedia-girora eramaten bazuen ere.

Boccaccioren lanak hi talde handitan sailkatzen dira, olerkiak (mitologikoa: Caccia di Diana; zaldunena: Filostrato; epikoa : Teseida; alegorikoa: Amorosa visione; pastorala: Ninfale fiolesano) eta eleberriak (abenturazkoak: Filocolo; pastoral alegorikoa: Ninfale d Ameto; «autobiografikoa»: Elegia di Madonna Fiammetta), ia txandaka idatziak. Kronologia-ordenan irakurriz gero, antzematen da «perfekziobidearen» bila ibili zela (zalantzak, aurrerakadak, atzerakadak eta tupusteko aldaketak tartean zirela), gune sendoena bilatzen zuela bai forman eta bai edukian. Batzuetan, autobiografia nagusitzen zen (edo sasiautobiografia), besteetan erretorika; neurtitzez eta prosaz baliatzen zen; batzuetan, «latindu» egiten zuen hizkera, besteetan herritartu; nahiak eta grinak adierazten zituen beti, eta munduko gaiak tratatzen zituen harik eta (oharkabean, beharbada) irakurle burgesarentzat egokitzen zituen arte. Horrek guztiak Il Decamerone-ko prosan jo zuen gailurra.

Jakintza-arloko idazlanak

1354. urteaz geroztik, Il Decamerone eta Il Corbaccio idatzi eta gero, herri-hizkeran eta amodioaren gainean idatzitako bere lan guztiak erdeinatu edo arbuiatu egin zituen; erdeinua, ordea, itxura hutsezkoa zen, garai hartan kopiatu baitzuen kodize oso bat, bere eskuz, Il Decamerone-tik. Hala ere, data hartatik aurrera, prosa hutsean idatzi zuen eta gaiok landu zituen: alegia klasikoen berrinterpretazioak, egia kristauen moral alegorikoaren ikuspegitik (De genealogiis deorum gentilium); antzinako literaturako toponimoen entziklopedia edo zerrenda alfabetiko bat (De montibus, silvis, fontibus, lacubus, etab.) ; pertsonaia handien biografiak edo bizitzako pasadizoak (De casibus virorum illustrium); eta baita emakume ospetsuenak ere (De mulieribus claris). Boccaccioren bizitzaren azkenaldera, Danteri zion miresmena izan zen idaztera bultzatu zuen arrazoi nagusia: haren biografia espiritual bat idatzi zuen (Trattatello in laude di Dante) eta baita haren obraren iruzkin bat ere (Esposizioni sopra la Commedia di Dante). Hain zuzen ere, Boccaccio izan zen Danteren Comedia «jainkotar» deklaratu zuen lehena, nahiz eta izenlagun hori azalpenean erabili zuen, eta ez izenburuan. Esan behar da, hala ere, aho batez eta betiko onartu zela Boccaccioren iradokizuna.

Il Decamerone

Il Decamerone ez da Boccaccioren obra bakarra, baina bai ezagunena, bikainena eta interesgarriena. Izugarrizko garrantzia izan du literaturan, bai Italiakoan eta bai gainerako guztietan. Obraren izenburua -«hamar egunak» esan nahi du- Kreazioaren sei egunak gaitzat harturik Erdi Aroan idatzitako tratatuetatik dator (jatorri berbera izan zuten beste hainbatek ere, Margarita Nafarroakoaren Heptameron izenekoak, esate baterako). Prosagatik, ekintzaren esparruagatik, eta tratatzen diren gaiengatik da ospetsua, baina, batez ere, gaien gordinkeriagatik .

Era askotako gaiak erabiltzen ditu. Idazleak interes handiagoa eskaini zien gizakiei, gertaerei baino -horrela ulertzen da abentura askoren ahultasuna-. Badira kontakizun luzeak eta badira laburrak. Sintesi gisa, bi norabide nagusitzen dira: bata, maitasunaren inguruko gaiak, eta bestea, adimenaren gurtza.

Amodio gaietara etorrita, Boccacciok ez du lizunkerian atsegin hartzen (jende guztiak horixe ikusten badu ere), baizik eta pertsonaren senen eta sentimenduen jokoa deskribatu nahi du: berak izandako esperientzia pertsonala arrazoiaren galbahetik iragazten saiatzen da.

Adimenaren gurtza, berriz, ez da gurtza abstraktua; aldiz, guztiz gizatiarra da. Gaizkilearen maltzurkeriatik hasi eta zaldunaren duintasunean adierazten deneraino. Tentela eta «axkar» lotsagabea batera azaltzen dira, eta ia beti lotsagabeak irabazten du.

Hiru izan dira Il Decamerone-ren arrakastaren arrazoi nagusiak : prosa, gaiak eta esparrua. Prosak Italia soilik txunditu zuen, gaiek eta esparruak mundu guztia.

Erreferentziak