Adar eta orrien diagrama: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[File:Stem leaf plot 001.png|thumb|right|300px|'''Zurtoin-eta-hosto diagrama''' datuak irudikatu nahiz modu trinkoan gordetzeko erabil daiteke. Irudian, 20-30-32-35-...-88-102 datuak biltzen dituen diagrama.]]
[[File:Stem leaf plot 001.png|thumb|right|300px|'''Zurtoin-eta-hosto diagrama''' datuak irudikatu nahiz modu trinkoan gordetzeko erabil daiteke. Irudian, 20-30-32-35-...-88-102 datuak biltzen dituen diagrama.]]


[[Estatistika]]n, '''zurtoin-eta-hosto diagrama''' [[aldagai]] bakarreko [[datu]]ak azaltzeko [[datu diagrama]] eta bat da, [[histograma]]ren antzekoa, datu guztien banako balioak atxikitzen dituelako modu ordenatuan. [[Maiztasun-banaketa]] moduan ere erabil daiteke. [[Datuen azterketa esploratzaile]]an maiz erabiltzen da, baina datu kopurua txikia denean soilik gomendatzen da. Bi zutabe ditu, marra bertikal batez bereizita: ezkerreko zutabean ''zurtoina'' dago eta eskuinekoan ''hostoak'' ezartzen dira.
[[Estatistika]]n, '''zurtoin-eta-hosto diagrama''' [[aldagai]] bakarreko [[datu]]ak azaltzeko [[datu diagrama]] eta bat da, [[histograma]]ren antzekoa, datu guztien banako balioak modu ordenatuan atxikitzen dituena. [[Maiztasun-banaketa]] moduan ere erabil daiteke, datuak modu trinkoago batez adierazteko. [[Datuen azterketa esploratzaile]]an maiz erabiltzen da, baina datu kopurua txikia denean soilik gomendatzen da. Bi zutabe ditu, marra bertikal batez bereizita: ezkerreko zutabean ''zurtoina'' dago eta eskuinekoan ''hostoak'' ezartzen dira: zurtoinean, datuek partekatzen duten zifraren arabera biltzen dira datuak; hosto bakoitzak datu bakoitzaren azken zifrak biltzen ditu, irudian ikusten denez.


== Eraketa ==
== Eraketa ==

18:24, 30 abendua 2011ko berrikusketa

Zurtoin-eta-hosto diagrama datuak irudikatu nahiz modu trinkoan gordetzeko erabil daiteke. Irudian, 20-30-32-35-...-88-102 datuak biltzen dituen diagrama.

Estatistikan, zurtoin-eta-hosto diagrama aldagai bakarreko datuak azaltzeko datu diagrama eta bat da, histogramaren antzekoa, datu guztien banako balioak modu ordenatuan atxikitzen dituena. Maiztasun-banaketa moduan ere erabil daiteke, datuak modu trinkoago batez adierazteko. Datuen azterketa esploratzailean maiz erabiltzen da, baina datu kopurua txikia denean soilik gomendatzen da. Bi zutabe ditu, marra bertikal batez bereizita: ezkerreko zutabean zurtoina dago eta eskuinekoan hostoak ezartzen dira: zurtoinean, datuek partekatzen duten zifraren arabera biltzen dira datuak; hosto bakoitzak datu bakoitzaren azken zifrak biltzen ditu, irudian ikusten denez.

Eraketa

Zurtoin-eta-hosto diagrama bat eratzeko, datuak txikienetik handienera ordenatu behar dira lehendabizi. Adibide moduan, ia ordenaturik azaltzen diren datu hauek:

44 46 47 49 63 64 66 68 68 72 72 75 76 81 84 88 106

Jarraian, zurtoinek eta hostoek adierazi behar dutena finkatu behar da. Ohizko eraketan, hostoak datuaren azken zifra adierazten du, zurtoinak datuaren beste zifra guztiak adierazten dituen bitartean.

Adibideko datuei dagokien zurtoin-eta-hosto diagrama hau izango litzateke:

 4 | 4 6 7 9
 5 |
 6 | 3 4 6 8 8
 7 | 2 2 5 6
 8 | 1 4 8
 9 | 
10 | 6
gakoa: 5|4=54
hosto unitatea: 1.0
zurtoin unitatea: 10.0

Ikusten denez, zurtoin modu ordenatuan ematen dira eta guzti guztiak ezarri behar dira, bertan daturik kokatzen ez bada ere. Hostoak ere modu ordenatuan jarri behar dira. Hostoak adierazten dituen zifrak 2 balira (adibidez 123-216-... motako datuak ditugunean esaterako, datu bakoitzeko 2 zifra jarri beharko lirateke zurtoinaren eskuin aldera.

Erabilera

Zurtoin-eta-hosto diagramak aldi berean datuak gorde eta datuei buruzko informazioa lortzeko erabil daitezke. Zentroari eta sakabanatzeari buruzko ondorioak atera daitezke beraren bitartez. Esan behar da dena den, egokiak direla bakarrik datu kopurua ertaina denean (15-150). Datu kopuru txikien kasuan, diagramak erabilgarritasun txikia izango du; datu kopuru handia denean berriz, diagrama datuz gainezka azalduko da, ulergarritasuna galduz.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zurtoin-eta-hosto diagramak