Extremadura: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.1) (robota Aldatua: fr:Estrémadure |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
32. lerroa: | 32. lerroa: | ||
# [[Don Benito]] ([[Badajozko probintzia|Badajoz]]) 34.051. |
# [[Don Benito]] ([[Badajozko probintzia|Badajoz]]) 34.051. |
||
== Inguru naturala eta klima== |
== Inguru naturala eta klima == |
||
Erdialdeko Mendikateak gurutzatzen du ekialdetik mendebalera, iparraldean Toledoko mendiak daude eta [[Sierra Morena (Espainia)|Sierra Morena]] mendilerroa hegoaldean. [[Klima kontinental]]a du; udak oso beroak dira eta euri gutxi egiten du, baina mendietan elurra sarritan izaten da. [[Tajo ibaia|Tajo]] eta [[Guadiana]] ibaiek eta bi hauen ibaiadarrek ureztatzen dute Extremadura. |

==Historia== |
== Historia == |
||
Extremadura [[Antzinako Erroma|erromatarrek]] hartu zuten. Aztarna ugari ikus daiteke gaur oraindik, batez ere Meridan, antzinako [[Lusitania]]ko zati bateko hiriburua baitzen. |
Extremadura [[Antzinako Erroma|erromatarrek]] hartu zuten. Aztarna ugari ikus daiteke gaur oraindik, batez ere Meridan, antzinako [[Lusitania]]ko zati bateko hiriburua baitzen. |
||
[[Fitxategi:Plaza mayor de Cáceres.jpg|thumb|left|240px|[[Cáceres]] hiriko plaza nagusia.]] |
[[Fitxategi:Plaza mayor de Cáceres.jpg|thumb|left|240px|[[Cáceres]] hiriko plaza nagusia.]] |
||
46. lerroa: | 46. lerroa: | ||
1983. urteaz geroztik Espainiako autonomia erkidegoa da. |
1983. urteaz geroztik Espainiako autonomia erkidegoa da. |
||
==Ekonomia== |
== Ekonomia == |
||
[[Fitxategi:Dehesa2.jpg|thumb|right|300px|[[Dehesa]] bat.]] |
[[Fitxategi:Dehesa2.jpg|thumb|right|300px|[[Dehesa]] bat.]] |
||
Lehorreko nekazaritza da jarduera nagusia, ''Badajoz egitasmo'' delakoaren bidez, urez hornitua. Garia, garagarra eta oloa, oliba, ardoa eta tabakoa lantzen dira batez ere. Ardiak eta zerriak ([[urdaiazpiko]]a) ugari dira, eta [[mea|meen]] aldetik Logrosango fosforita da aipatzekoa. Industria nekazaritzari lotua dago batik bat. |

65. lerroa: | 65. lerroa: | ||
{{Espainiako autonomia erkidego aurkibidea}} |
{{Espainiako autonomia erkidego aurkibidea}} |
||
⚫ | |||
⚫ | |||
[[Kategoria:Extremadura]] |
[[Kategoria:Extremadura]] |
||
⚫ | |||
⚫ | |||
[[af:Extremadura]] |
[[af:Extremadura]] |
02:21, 31 abendua 2011ko berrikusketa
Extremadura | |||
---|---|---|---|
Estremaura | |||
Ereserkia: Extremadurako ereserkia | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Merida 38°54′57″N 6°20′0″W | ||
Azalera | 41.634 | ||
Punturik altuena | Calvitero (en) | ||
Mugakideak | Andaluzia, Gaztela-Mantxa eta Gaztela eta Leon | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Juan Carlos Rodríguez Ibarra (PSOE) | ||
María Guardiola (en) | |||
Legebiltzarra | Extremadurako Biltzarra | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.059.501 (2021) −8.209 (2019) | ||
Dentsitatea | 25,45 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 17.334.000.000 € (2010) | ||
BPG per capita | 16.028 € (2010) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1883 | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | |||
juntaex.es |
Extremadura Espainiako autonomia erkidego bat da, estatuaren mendebaldean kokatua Portugalgo mugan. Beste mugakideak hauexek ditu: Iparraldean Gaztela eta Leon, hegoaldean Andaluzia eta ekialdean Gaztela-Mantxa. Hiriburua Merida da. Cáceres eta Badajoz probintziak hartzen ditu.
Udalerri nagusiak
- Badajoz 143.748 biztanle 2006an.
- Cáceres 90.218.
- Merida (Badajoz) 53.915.
- Plasencia (Caceres) 42.170.
- Don Benito (Badajoz) 34.051.
Inguru naturala eta klima
Erdialdeko Mendikateak gurutzatzen du ekialdetik mendebalera, iparraldean Toledoko mendiak daude eta Sierra Morena mendilerroa hegoaldean. Klima kontinentala du; udak oso beroak dira eta euri gutxi egiten du, baina mendietan elurra sarritan izaten da. Tajo eta Guadiana ibaiek eta bi hauen ibaiadarrek ureztatzen dute Extremadura.
Historia
Extremadura erromatarrek hartu zuten. Aztarna ugari ikus daiteke gaur oraindik, batez ere Meridan, antzinako Lusitaniako zati bateko hiriburua baitzen.
Arabiarren garaietan, Badajozeko taifak garrantzia handia izan zuen eta aftasiden garaian Algarve portugaldarrera eta Lusitaniara hedatu zuen bere erresuma. Leongo Fernando II.ak Caceres aldera jo zuen; Coriara biztanleak eraman zituen eta eraso ausartak egin zituen Badajoz aldera. 1227an hartu zuten Caceres eta Alfontso IX.ak Merida, Montanchez eta Badajoz (1230) hartu zituen Abenhut garaitu ondoren. Fernando III.ak Trujillo eta Medellingo lurrak hartu zituen.
XIII. mendean lursailak hesitzeko ekinaldi bat egin zen, lurrak Mestako abereetatik babesteko. Hala sortu ziren dehesak edo lur hesituak, erregeek bultzatu zituztenak, Mesta erakundearen indar handiari aurre egiteko modua ikusten baitzuten haietan. Lurrak hesitzean, ordea, herri lurrak jabetza pribatuen eskuetara igaro ziren; lurrik ez zuten langileak ugaritu ziren, eta emigrazioa sortu zen. Hala, gaur egun arte dirauen arazoa sortu zen garai hartan.
Bestetik, Portugalek lurralde haiek hartzeko ekinaldi ugari egin zituen Erdi Aro guztian zehar eta XIV. mendean.
1983. urteaz geroztik Espainiako autonomia erkidegoa da.
Ekonomia
Lehorreko nekazaritza da jarduera nagusia, Badajoz egitasmo delakoaren bidez, urez hornitua. Garia, garagarra eta oloa, oliba, ardoa eta tabakoa lantzen dira batez ere. Ardiak eta zerriak (urdaiazpikoa) ugari dira, eta meen aldetik Logrosango fosforita da aipatzekoa. Industria nekazaritzari lotua dago batik bat.
Extremaduraren arazo nagusia, Erdi Arotik datorrena, lur banaketarena da, jauntxoena, alegia. Horren ondorioz, oso emigrazio biziak izan ditu bai XIX. mendean, bai XX. mendean zehar. Mendearen hasieran ahalegin batzuk egin ziren nekazaritza indartzeko, baina ez zuten ondorio aipagarririk lortu eta Extremadura Espainiako eskualderik atzeratuenetakoa da oraindik ere.
Kultura
Hizkuntzak
Extremadurako hizkuntza nagusia eta hedatuena, ezbairik gabe, gaztelania da, batez ere gazte belaunaldien artean. Hori da hizkuntza ofizial bakarra. Gaztelaniarekin batera, hala ere, beste hizkuntza batzuk ere mintzatzen dira:
- Caceresko probintziaren ipar-mendebaldean extremeñozko hiztunak daude, asturleonera eta gaztelaniaren arteko hizkuntza modalitatea, galtzeko arrisku larrian dagoena.
- Caceresko probintziaren ipar-mendebaldeko Jalamako ibarrean, galizierarekin edo portugesarekin lotutako eta hizkuntz ezaugarri propioak dituen Extremadurako falaren hiztunak daude.
- Portugalekiko mugako hainbat ingurutan (Olivenza disputatutako inguruan eta Alcantaran, batez ere) portugesezko hiztunak bizi dira.
- Extremadurako gainontzeko lurralde gehienetan gaztelaniaren aldaera edo dialekto berezia hitz egiten da, castuo deitutakoa.
Kanpo loturak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.