Federico Martín Bahamontes: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
178. lerroa: 178. lerroa:


{{DEFAULTSORT:Bahamontes, Federico Martin}}
{{DEFAULTSORT:Bahamontes, Federico Martin}}

[[Kategoria:Toledo probintziako jendea]]
[[Kategoria:Toledo probintziako jendea]]
[[Kategoria:1928ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1928ko jaiotzak]]

01:42, 31 abendua 2011ko berrikusketa

Federico Martín Bahamontes (Alejandro Martín Bahamontes izenarekin jaioa, Santo Domingo-Caudilla, Toledo, 1928ko uztailak 9) Toledoko Arranoa ezizena jaso zuena, txirrindulari profesional bat izan zen 1954 eta 1965 artean, garai horretan 74 garaipen lortu zituelarik.

Biografia

Mendian espezialista, Bahamontesek 1959ko Frantziako Tourra irabazi zuen, hasiera batean faboritoa ez zen arren. Alabaina, Pirinioetan egin zuen ihesaldia eta Puy-de-Dômeko kronoigoeran lortutako garaipenaren ondorioz abantaila nabarmena lortu zuen. Alpeetan, Charly Gaulekin elkartu zen, hau ere eskalatzailea eta aurreko edizioko garailea, eta Henri Angladek zein Jacques Anquetilek diferentzia jan zioten arren, ez ziren Bahamontesentzat mehatxu izan, bigarren amaitu zuen Angladeri Tour amaieran lau minutu baino gehiago atera zizkiolarik.

1963an 2. postuan amaitu zuen, Anquetilen ondoren, bere laugarren Tourra lortu zuena. Oso berdinduta Alpeetan eta Pirinioetan, Anketilek abantaila erlojupekoan lortuko zuen, une hartan bere laugarren Tourra zena lortuz, Bahamontes bigarren geratu zelarik, hiru minutu eta erdi baino gehiagora. Urte bete beranduago, 1964an, Bahamontesek 3. amaitu zuen Tourra Jacques Anquetil eta Raymond Pulidorren ondoren, garaileagandik lau minutu baino gehiagora.

Zen bezain eskalatzaile bikaina izanda, Mendiko saria bi aldiz irabazi zuen Espainiako Vueltan, behin Italiako Giroan eta sei aldiz Frantziako Tourrean, non errekorra izan zuen Lucien Van Impe belgiarrarekin batera Richard Virenque frantziarra iritsi zen arte.

Bahamontes Toledoko Itzuliko zuzendaria da duela 40 urte baino gehiagotik. Gainera, gaur egun, Navalcarneroko Txirrindularitza Kluba babesten du.

Bitxikeriak

  • Amèlie frantziar filmean Bahamontesek 1959ko Tourrean lortutako garaipena aipatzen da.
  • Txirrindularitza erakusketa bat du Seseña Nuevon, Würth Espainiako instalakuntzetan dagoena, non txirrindulariak bere bizikletak, garaikurrak, irudiak eta bere kirol irudiarekin lotutako gainontzeko gaiak erakusten dituen.

Tourraren omenaldia

Frantziako Tourrean lortu zuen garaipenaren 50. urteurrenean (Tourra irabazi zuen lehen espainiarra izan zen), 2009an, Bahamontesi, Toledoko Arranoari omenaldia egin zion Tourreko antolakuntzak 6. etaparen hasieran (Girona-Bartzelona), 81 urte bete zituen egun berean ospatu zena.

Egun batzuk lehenago, Frantziako enbaxadoreak plaka oroigarri bat eman zion Frantziar Errepublikaren izenean.

Palmaresa

1954

1955

1956

1957

1958

1959

1959 (jarraipena)

1960

1961

1962

1963

1964

1965

Emaitzak Itzuli Handietan eta Munduko Txapelketan

Carrera 1954 1955 1956 1957 1958 1959 1960 1961 1962 1963 1964 1965
Italiako Giroa - - Erret. - 17. - - - - - - -
Frantziako Tourra 25. - 4. Erret. 1. Erret. - 14. 2. 3. Erret.
Espainiako Vuelta - 21. 4. 2. 6. Erret. Erret. - - - - 10.
Munduko txirrindularitza txapelketa - - - - - - - 17º - - - -

Taldeak

  • Mondia (1954)
  • Terrot (1955)
  • ICEP-Girardengo (1956)
  • Mobylette (1957)
  • Faema (1958)
  • Cóndor (1959). Garaiko araudiari esker, espainiar lasterketak KAS taldean korritu ahal izan zituen.
  • Faema (1960)
  • VOV (1961)
  • Margnat-Paloma (1962)
  • Margnat (1963-1965)


Aurrekoa
Charly Gaul
Frantziako Tourreko garailea
1959
Ondorengoa
Gastone Nencini