Herodes Antipas: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Erantsia: is:Heródes Antípas
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Herod Antipas.jpg|thumb|Herodes Antipasen txanpona.]]
[[Fitxategi:Herod Antipas.jpg|thumb|Herodes Antipasen txanpona.]]


[[File:Brooklyn Museum - Herod (Hérode) - James Tissot - overall.jpg|thumb|Herodes Antipas, [[James Tissot]]en margolana.]]
[[Fitxategi:Brooklyn Museum - Herod (Hérode) - James Tissot - overall.jpg|thumb|Herodes Antipas, [[James Tissot]]en margolana.]]


'''Herodes Antipas''' ([[antzinako greziera]]z: Ἡρῴδης Ἀντίπατρος, ''Hērǭdēs Antipatros''), '''Herodes Tetrarka''' izenaz ere ezaguna ([[Judea]], [[K. a. 20]] - [[Lyon]], [[39]]) [[Galilea]] eta [[Perea (eskualdea)|Pereako]] [[tetrarkia|tetrarka]] izan zen ([[K. a. 4]]-[[39]]). [[Herodes I.a Handia]]ren eta Malthace [[Samariako eskualdea|samariarraren]] seme eta [[Herodes Arkelao]]ren anaia zen.
'''Herodes Antipas''' ([[antzinako greziera]]z: Ἡρῴδης Ἀντίπατρος, ''Hērǭdēs Antipatros''), '''Herodes Tetrarka''' izenaz ere ezaguna ([[Judea]], [[K. a. 20]] - [[Lyon]], [[39]]) [[Galilea]] eta [[Perea (eskualdea)|Pereako]] [[tetrarkia|tetrarka]] izan zen ([[K. a. 4]]-[[39]]). [[Herodes I.a Handia]]ren eta Malthace [[Samariako eskualdea|samariarraren]] seme eta [[Herodes Arkelao]]ren anaia zen.

09:31, 31 abendua 2011ko berrikusketa

Herodes Antipasen txanpona.
Herodes Antipas, James Tissoten margolana.

Herodes Antipas (antzinako grezieraz: Ἡρῴδης Ἀντίπατρος, Hērǭdēs Antipatros), Herodes Tetrarka izenaz ere ezaguna (Judea, K. a. 20 - Lyon, 39) Galilea eta Pereako tetrarka izan zen (K. a. 4-39). Herodes I.a Handiaren eta Malthace samariarraren seme eta Herodes Arkelaoren anaia zen.

Erroman hazia izan zen, bere anaia Arkelaorekin eta bere anaiorde Herodes Filiporekin batera. Herodes Antiparen aita hil ondoren, Augusto enperadoreak Galilea eta Pereako tetrarkia eman zion. Bere anaiorde Herodes Filiporen emazte Herodiasekin ezkontza zalapartatsua izan zuen. Herodiasekin ezkondu ahal izateko, bere emazte legitimoa eta nabateoen (hiriburua Petran zuen arabiar herria) errege zen Aretas IV.aren alaba zena arbuiatu zuen. Haserre bizian, Aretasek Herodes Antipasi eraso zion, eta orduko hartan Siriako erromatar gobernaria zen eta geroago erromatar enperadore izango zen Viteliok eragotzi zuen Herodesen erabateko porrota.

Herodes Antipasek bere aitaren eraikuntza lana jarraitu zuen. Seforis gotortu zuen eta bere hiriburu bihurtu; Perean Bet-Haramgo gotorlekua altxarazi zuen; eta, geroago, Tiberiades hiria (Tiberio erromatar enperadorearen omenez bataiatu zuena), Galileako itsasoaren ertzean, eta hiriburua hara eraman zuen (hiriak bere izena eman zion aintzirari, eta, denbora luzez, judutar kulturagune handia izan zen). Dirudienez, Herodiasek konbentzituta, Kaligulagana jo zuen, berriki enperadore izendatua izan zena, Judeako koroa eskatzera, une horretan bere iloba zen Herodes Agripa I.aren eskuetan zegoena. Erantzun gisa, Agripak Kaligula enperadoreari idatzi zion: bere osaba Herodesi leporatu zion partiarrekin Erromaren aurkako aliantza sekretu bat adostu izana. Ondorioz, Kaligulak, 39an, Herodes Antipas eta haren emaztea Lyona (Lugdunum) erbesteratzea agindu zuen, eta urte hartan bertan hil zen Herodes Lyonen.

Herodes Antipas Itun Berrian ageri da, Joan Bataiatzailearen hilketaren erantzule gisa, bere emazte Herodiasek konbentzituta (Markos 6:17-29, Mateo 14:3-12). Lukasen Ebanjelioan, Jesus Herodes Antipasen aurrean agertzen da, eta haren isekak jasaten ditu (Lukas 23:6-12).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herodes Antipas