Adolphe Thiers: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa: 4. lerroa:


{{DEFAULTSORT:Thiers, Louis Adolphe}}
{{DEFAULTSORT:Thiers, Louis Adolphe}}
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}


[[Kategoria:1797ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1797ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1877ko heriotzak]]
[[Kategoria:1877ko heriotzak]]
[[Kategoria:Frantziako politikariak]]
[[Kategoria:Frantziako politikariak]]



[[fr:Louis Adolphe Thiers]]
[[fr:Louis Adolphe Thiers]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}

19:01, 1 urtarrila 2012ko berrikusketa

Louis Adolphe Thiers

Louis Adolphe Thiers frantses politikaria, kazetaria eta historialaria izan zen (Marseilla, 1797 - Saint-German-en-Laye, 1877). Aix-en-Provencen zuzenbideko ikasketak egin ondoren, Parisen bizileku hartu eta berehala egin zen ezagun, Le Constitutionnel eta Le National egunkarietan Karlos X.a aginpidetik baztertzearen eta askatasun publikoaren alde idatzi zituen artikuluengatik. 1830. urteko iraultzaren ondoren, kargu garrantzitsuak izan zituen Luis Filipe I.aren agintaldian (gobernuburu ere izan zen), baina 1840an dimisioa eman behar izan zuen, erregea ez zetorrelako bat haren kanpo-arazoetarako politika zorrotzarekin. Bigarren Inperioan diputatua izan zen, eta legebiltzarreko erakundeen alde agertu zen, Napoleon III.aren autoritarismoaren aurrean. Urte horietan Histoire du consulat et de l´empire (1845-1862, Kontsulatuaren eta inperioaren historia) obra handia idatzi zuen, frantses nazionalismoaren berpizkundean eragin handia izan zuena. 1870ean Frantziaren eta Prusiaren arteko gerraren aurka agertu zen, ez baitzuen gerra irabazteko inolako aukerarik ikusten. Gerra galdu ondoren, Hirugarren Errepublikako lehendakari hautatu zuten (1871), eta, Frantziarentzako politika-sistemarik egokiena errepublika kontserbadorea zelakoan, gogor zapaldu zuen urte bereko Parisko Komunako matxinada. 1873. urtean dimisioa aurkeztu zuen.


Erreferentziak