Zipaioen matxinada: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Zipaioen Matxinada izenburuaren ordez, Zipaioen matxinada ezarri da
tNo edit summary
7. lerroa: 7. lerroa:
[[Kategoria:Erresuma Batuko gerrak]]
[[Kategoria:Erresuma Batuko gerrak]]
[[Kategoria:Britainiar Inperioa]]
[[Kategoria:Britainiar Inperioa]]
[[Kategoria:Matxinadak]]
[[Kategoria:1857]]
[[Kategoria:1857]]
[[Kategoria:1858]]
[[Kategoria:1858]]

19:27, 2 urtarrila 2012ko berrikusketa

Soldadu zipaio batzuen exekuzioa 1857an.

Zipaioen matxinada edo 1857ko Indiako matxinada Indian 1857-1858an britainiarren politika kolonialaren aurka gertaturiko matxinada izan zen. Britainiarrek mendebaleko ideiak Indiako gizartean sartu izanak -misiolariak, hezkuntza...- eta zenbait neurri politiko eta ekonomiko hartu izanak -lur-jabe handien lurrak beretzea, zenbait erresuma mendean hartzea-, hinduen eta musulmanen goi-klaseen aiherkundea piztu zuten. Giro horretan, zipaioek erabili beharreko fusil berri bateko kartutxoak behi eta zerri gantzaz igurtziak zirelako berria zabaldurik, zipaioek uko egin zioten halako armak erabiltzeari, hinduen eta musulmanen erlijioek debekatua baitzen. Zenbait istiluren ondoren, 1857ko maiatzaren 10ean Meeruteko errejimentuko zipaioek ofizial europarrak hil zituzten. Ondoren iraultza Indiako erdialde guztira hedatu zen, eta matxinatuak Delhiz eta Allahabadez jabetu ziren. Azkenik, 1858ko martxoan, britainiar gobernuaren osteek -sikh eta gurkha gudariak barne- zipaioen matxinada zapaldu zuten.

Erreferentziak