Trabzon: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t r2.7.2) (robota Erantsia: en:Trabzon
t Trebizonda izenburuaren ordez, Trabzon ezarri da, birzuzenketaren gainetik
(Ez dago alderik)

00:17, 4 urtarrila 2012ko berrikusketa

Trebizondaren kokapena antzinako mapa batean

Trebizonda (grekoz: Trapezous) Turkiako ipar-ekialdeko hiria eta portua da, bai eta izen bereko probintziako (4.938 km2 eta 737.700 biztanle) hiriburua ere. Itsaso Beltzaren ertzean dago. 143.941 biztanle ditu.

Historia

Greziak Sinopen zuen Trapezous koloniari dagokio, eta Trebizondako greziar erresumako hiriburua izan zen. 1204. urtean sortu zen erresuma, eta Androniko enperadorearen biloba Alejok enperadore izendatu zuen bere burua, hartara Trebizondako erregeen dinastiari hasiera emanez. Bizantziar erresuma birkonkistatzen saiatu zen, bere anaia David aldi berean latinoen eta Nizeako enperadorearen aurka borrokatzen ari zen artean. Alejok Krimea konkistatu zuen, eta merkataritza-harremanak estutu zituen Genoako portuarekin. 1258. urtetik aurrera, Bagdad suntsitua gertatu ondoren, Indiarako merkataritza-ibilbidea aldatu zuten, eta Itsaso Gorritik Trebizondarako ibilbidea bultzatu. Hala, bi mendez iraun zuen Trebizondako erresumak. Alejo II.aren agintaldian (1297-1330) izan zuen erresumak oparotasun-maila garaiena, eta handik aurrera etengabeko gainbehera hasi zen. Genoarrak eta veneziarrak nagusituz joan ziren merkataritza-alorrean, eta Alejo III.aren agintaldia izan zen (1349-1390) erresumak izan zuen azken bakealdia. XV. mendearen hasierarako turkiarren mende zegoen.

Ekonomia

Jarduera handiko portua du. Nekazaritza-produktuen merkataritza (tabakoa, artilea, soja, tea), industria (tabakogintza, ehungintza, altzairugintza, ardogintza, janari-industria) eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak. Unibertsitatea eta aireportua baditu.

Ondasun nabarmenak

Aipagarriak dira bizantziarren garaiko harresiak, Leontocastrongo gaztelua, Commeni jauregiaren hondakinak, XIII. mendeko eliza bizantziarrak eta XVI. mendeko meskitak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trabzon

Erreferentziak