Richard Feynman: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa: 7. lerroa:


{{DEFAULTSORT:Feynman, Richard}}
{{DEFAULTSORT:Feynman, Richard}}

[[Kategoria:Estatubatuar juduak]]
[[Kategoria:Estatubatuar juduak]]
[[Kategoria:Fisikako Nobel Saridunak]]
[[Kategoria:Fisikako Nobel Saridunak]]

05:10, 4 urtarrila 2012ko berrikusketa

Richard Feynman

Richard Phillips Feynman (New York, Estatu Batuak, 1918ko maiatzaren 11 - Los Angeles, Kalifornia, 1988ko otsailaren 15a) XX. mendeko fisiko estatubatuarrik garrantzitsuenetarikoa. Elektrodinamika kuantikoaren eremuko bere lanagatik Fisikako Nobel saria jaso zuen 1965n Julian Schwinger eta Sin-Ichiro Tomonagaekin batera. Partikula azpiatomikoen jokaera azaltzeko balio zuten lanabes piktoriko batzuk jorratu zituen, gerora Feynamen diagrama bezala ezagutuko zirenak. Gaztaroan bonba atomikoaren garapenean lan egin zuen Manhattan proiektuan eta Challenger espazio-ontziaren hondamendia baloratzen zuen ikertzaile mahai-inguruan ere ibili zen. Fisikari egin zizkion hainbat ekarpenen artean nanoteknologiaren lehen garapenei eta konputazio kuantikoari buruzko lehen lanak nabarmentzen dira. Nahiz eta Feynmanen ekarpenak fisikaren barruan asko diren, 37 ikerketa artikulu bakarrik argitaratu zituen. Kaliforniako Caltech unibertsitatean fisika teorikoko Richard Chace Tolman katedra lortu zuen.

Feynmanek bere hainbat liburu eta klaseetan fisika errazten eta herrikoia sortzen saiatu zen, batez ere 1959an nanoteknologiari buruz emandako konferentzian, There's Plenty of Room at the Bottom (Azpikoaldean leku nahiko dago) edota bere The Feynman Lectures on Physics (Feynmanen fisikari buruzko konferentziak), fisikaren arloan irakurketa klasiko bilatu diren hiru bolumeneko liburua.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Feynman Aldatu lotura Wikidatan

Txantiloi:NA lotura