Siux: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
51. lerroa: 51. lerroa:
* [[Amerindiar]]
* [[Amerindiar]]
{{Commonskat|Sioux}}
{{Commonskat|Sioux}}



[[Kategoria:Sioux]]
[[Kategoria:Sioux]]

16:17, 5 urtarrila 2012ko berrikusketa

Zezen Eseriren argazkia, 1885 inguruan.
Oglala lakoten tipia (usadiozko bizilekua, larruz eta makilez eginiko denda).

Siuxa[1] Ipar Amerikako jatorrizko etnietako bateko kidea da. Europarrak iritsi baino lehen, siuxak lurralde zabal baten jabe zirenak. Haien jatorrizko hizkuntza siux hizkuntza da.

Izena

Siux izena ojibweraren ottawa dialektoko naadowesiwag izenetik dator. Segur aski, izen horrek «atzerritar hizkuntza» (hau da, «erdara») esan nahi du; Kanadako frantsesean nadoüessioüak forma hartu zuen izen horrek, eta kolonoen ingelesean, berriz, nadouessioux forma. Hortik laburtuta sortuko zen siux izena.

Beraz, siux izenaren jatorria ojibwa indiarren exonimo bat dateke.

Siux taldeak

Hizkuntza familia bereko tribu askok osatzen dute siux herria: assiniboin, crow, dakota, hidatsa, iowa, kansa, mandan, missouri, oglala, omaha, osage, oto, ponca. Hauek dira hiru talde nagusiak:

  • Ihanktowan-ihanktowana ("amaieran dagoen herria"), yankton-yanktonai edo nakota: Minnesotan.
  • Teton edo lakota: siuxen artean mendebaldekoenak.

Historia

Siuxen lurraldea, 1770 arte (berde ilunez) eta gaur egungo erreserbak (laranjaz).

Siuxak Ipar Amerikako iparraldean bizi ziren, Aintzira Handien inguruan, baina XVII. mendean algonkinek handik bota zituzten, eta erdialdeko ordokietara aldatu ziren. Hasieran nekazariak ziren baina gero pixkanaka ehiztari nomada bilakatu ziren; bisontearen ehiza zuten bizibide nagusia. Zaldiaz baliatu aurretik txakurra erabiltzen zuten garraiorako eta ehizarako.

XVII. mendearen erdian espainiarren bidez zaldiaz baliatzen hasi ziren, eta horrek aldaketa handiak ekarri zituen haien bizitzan. Taldea zuten oinarrizko gizarte antolamendua, aginpidea buruzagi baten eta agure batzorde baten esku zegoela. Siuxak gerrariak ziren, eta gerrako balentrien arabera neurtzen zuten gizonaren ausardia. Eguzkiaren dantza zuten erlijiozko ospakizunik garrantzitsuena.

XIX. mendearen hasieran zuriak siuxen lurraldeetan sartzen hasi ziren eta 1815eko, 1825eko eta 1851ko hitzarmenen bidez siuxen lurraldearen zati handi bat bereganatu zuten, eta Dakota, Nebraska eta Montanako erreserbetan bizitzera behartu zituzten. Mende horretan etengabeak izan ziren siuxen eta zurien arteko gerrak. 1875ean Hego Dakotako Black Hillsen urrea aurkitu izanak kolono asko erakarri zituen, eta burdinbidea eraikitzeko lanek bisontea desagertzea ekarri zuten. Orduan areagotu ziren zurien eta siuxen arteko gatazkak. Hodei Gorri, Zaldi Ero, Gall eta, batez ere, Zezen Eseri buruzagien agindura siuxek gogor eraso zioten Estatu Batuetako armadari Little Big Horngo guduan eta Custer jenerala hil zuten. Sherman jeneralak sarraski handia egin zuen Wounded Kneeko guduan; siuxak garaitu zituen, eta erreserbetan bildu.

1973an, American Indian Movement taldeko 300 bat indiarrek Wounded Knee hiria hartu zuten, beren eskubideak aldarrikatzeko. Gaur egun 50.000 siux bizi dira erreserbetan.

Siux ospetsuak

Erreferentziak

  1. siux izena ageri da Zehazki eta Elhuyar gaztelania-euskara hiztegietan, gaztelaniazko «siux» sarrera begiratuta.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siux