Soja: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.5.2) (robota Erantsia: am, an, ast, be, be-x-old, bn, bo, br, bs, cy, el, fiu-vro, frr, gan, gn, hi, hsb, hu, ia, jv, kn, ko, la, lv, ml, mn, mr, ne, oc, pnb, qu, ro, sa, sh, simple, sr, su, sw, ta, te, ur, war, zh-yue Aldatua: he, lt, ms, pl
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
30. lerroa: 30. lerroa:
Haatik, zenbait ikerketek aholkatzen dute soja ez erabiltzea animalia jatorriko janariak ([[esneki]]ak, [[haragi]]a) ordezteko haurdunetan, gazteetan eta umeetan. Sojak [[fitoestrogeno]]en kantitate handia daukanez, arazo [[hormona]]lak eragin omen ditzake giza elikaduran erabiltzen denean. Arazo hau orekatuak ez diren dietetan gertatuko litzateke.
Haatik, zenbait ikerketek aholkatzen dute soja ez erabiltzea animalia jatorriko janariak ([[esneki]]ak, [[haragi]]a) ordezteko haurdunetan, gazteetan eta umeetan. Sojak [[fitoestrogeno]]en kantitate handia daukanez, arazo [[hormona]]lak eragin omen ditzake giza elikaduran erabiltzen denean. Arazo hau orekatuak ez diren dietetan gertatuko litzateke.


==Ikus, gainera==
== Ikus, gainera ==
*[[Soja transgeniko]]
* [[Soja transgeniko]]


[[Kategoria:Lekaleak]]
[[Kategoria:Lekaleak]]

16:37, 5 urtarrila 2012ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Soja


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Fabales
Familia: Fabaceae
Azpifamilia: Faboideae
Generoa: Glycine
Espeziea: G. max
Izen binomiala
'Glycine L. max'
(L.) Merr.

Soja edo soia (Glycine max) jatorriz Asia Ekialdekoa den lekale bat da. Urteroko landarea da eta hazkunde, habitat eta altuera aldakorra eduki dezake. Etzanda haz daiteke, 20 cm-ko altuera baino txikiagoko aleak eratuz, edo 2 metroko altuera eduki dezake. Lekak, enborra eta hostoak pubeszentzia marroi edo gris finarekin estalita dauzka. Hosto trifoliolatuak dauzka, eta hostoxka bakoitza 15 cm luze eta 7 cm zabal da. Hostoak erori egiten dira haziak heldutasunera iritsi baino lehen. Lore txiki autoernalkorrak hostoaren axilan jaiotzen zaizkio. Zuriak, arrosak edo ubelak izan ohi dira. Fruitua 3-5 aleko multzoetan sortzen den leka iletsua da. Leka bakoitzak 5-11 milimetroko 2-4 hazi ekoizten ditu (gutxitan gehiago).

Aspaldi etxekotutako beste labore batzuk bezala, soja modernotik jatorrizko espezie basatietaraino doan arrastoa ezin da modu zehatzean ezagutu. Itxura batean, egungo sojaren arbasoa mahatsondoaren antzeko landare etzan bat izan zen.

Glycine generoan bi azpigenero bereizten dira, Glycine eta Soja. Azken honetan nekazaritzan erabilitako G. max eta soja basatia (G. soja, Sieb.& Zucc) daude sartuta. Lehena labore gisa hazten da eta bigarrena modu basatian hazten da Txina, Japonia, Korea, Taiwan eta Errusian. Bestalde, Glycine azpigeneroak 16 espezie basati barne hartzen ditu, esaterako Glycine canescens eta Glycine tomentella.

Soja hitza japonieratik dator (醤油 (しょうゆ, shōyu).

Giza kontsumoa

Sojaz egindako produktuen kontsumoari osasunerako onura asko suposatzen zaizkio. Bularreko minbiziaren eta prostatako minbiziaren aurrean babesa eman dezake, menopausiaren sintomak murrizten ditu, eta bihotzeko gaixotasuna eta osteoporosia pairatzeko arriskua murrizten du.

Haatik, zenbait ikerketek aholkatzen dute soja ez erabiltzea animalia jatorriko janariak (esnekiak, haragia) ordezteko haurdunetan, gazteetan eta umeetan. Sojak fitoestrogenoen kantitate handia daukanez, arazo hormonalak eragin omen ditzake giza elikaduran erabiltzen denean. Arazo hau orekatuak ez diren dietetan gertatuko litzateke.

Ikus, gainera