Zürich: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Erantsia: ie, ky, pa Aldatua: war; aldaketa kosmetikoak
t r2.7.1) (robota Erantsia: fy:Zürich (stêd)
112. lerroa: 112. lerroa:
[[frp:Tsurique (vela)]]
[[frp:Tsurique (vela)]]
[[frr:Zürich]]
[[frr:Zürich]]
[[fy:Zürich (stêd)]]
[[ga:Zürich]]
[[ga:Zürich]]
[[gd:Zürich]]
[[gd:Zürich]]

15:40, 7 urtarrila 2012ko berrikusketa

Txantiloi:Suitzako udalerri infotaula

Zürich (Suitzako alemanez Züri, italieraz Zurigo,erromantxeraz Turitg) Suitzako hiririk handiena da, herrialdeko iparraldean dagoena. Izen bereko kantonamenduko hiriburua ere bada.

Hiriko izena ei dator Turus izen zeltiarratik. Alemana da hiritar gehienen hizkuntza.

Geografia

Itsas-mailatik 408 metrotan dago hiria. Izen bereko lakuaren ondoan dago (88.66 km2).

Siehl eta Limmat ibaiek zeharkatzen dute hiria (bertan elkartzen dira).

Historia

Hirigunearen ikuspegia, lau eliza nagusiekin eta hondoan Albis agerian dagoela.

Helvetiarrek gotorlelu bat egin zuten gaurko finkalekuan, eta Dur izena jarri zioten (ura). K. a. 58. urtean erromatarren eskuetara pasa zen, Turicum izenaz; aduana bat jarri zuten, eta IV. mendean gotorleku bihurtu. Gero, alamaniarrak eta frankoak sartu ziren, eta erregeren bizileku bihurtu zuten. Luis Germaniarra erregeak monasterio beneditarra eraiki zuen bertan (853). Monasterio horrek (Fraumünster) gobernatu zuen hiria hainbat urtetan.

XIII. mendean monasterioaren aginpidetik askatu zen, eta merkataritzak indar handia hartu zuen orduan. Habsburgotarren kontrako gudua galdu (1292), eta Konfederazioan sartu behar izan zuen (1351). 1336an, Rudolf Brunen matxinadak aginpiderako bidea ireki zien eskulangileei, zaldunen eta aitonen semeen kaltetan. 1400. urtean, hiriak burujabetza erosi zion enperadoreari. 1439. urtean Alter Zürich Krieg (Zurich Zaharreko Gerra) piztu zen, 1450 arte iraun zuena. Urte hartan berean, austriarren laguntzarekin, Zurich Konfederaziora itzuli zen, berriz.

XVI. mendean, Zwingliren erlijio eraberritzearekin burgesiaren indarra areagotu zen; Austriaren merkataritza bidea hautsi bazen ere, Ingalaterrako, Locarnoko eta Frantziako protestante atzerriratuei esker, zetaren industria eraberritu zen eta kotoiarena sartu. Frantziako Iraultzaren eraginez, herrietako eta hiriko biztanleek eskubide berak lortu zituzten.

1830eko nekazarien matxinadak konstituzio liberala bultzatu zuen (1869an osatua). XIX. mendean, hiria aberastuz joan zen, Europako finantza hiri garrantzitsuenetako bat bihurtu zen arte. Horretan lagungarri izan ziren unibertsitatea (1833) eta politeknikoa (1855).

Ekonomia

XIII. mendeaz geroztik, merkataritza leku garrantzitsua da Zurich; eskulanek ere (kotoia, zeta) tradizio handia izan dute beti.

Ekonomia aldetik garrantzi handia du Zurichek mundu osoan. Kapital ugari bildu zen bertara, eta finantza hiri ahaltsuenetakoa bihurtu zen. Han dute egoitza nagusia hainbat bankuk eta seguruetxek. Turismoak garrantzi handia du.

Kultura

Monumentuak

Hiriko parte zaharrean, bere kale estuekin, ondo gorde dira antzinako eraikuntzak, eta haren inguruan eraiki dira auzune berriak, inguruko muinoetaraino ere iritsita.

Grossmünster (katedrala), Fraumünster eta St.Peter Zuricheko eliza nagusiak dira.

Hizkuntzak

Alemana da biztanle gehienen (ia %78a) hizkuntza nagusia, albaniera (%5.8a) eta italiera (%4.7a) bigarren eta hirugarren mintzatuenak izanda.

Zürichtar ospetsuak

James Joyce, Max Frisch eta Elias Canetti idazleak bertan hil ziren, beste batzuen artean.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zürich Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

Txantiloi:NA lotura