Espartza (Zaraitzu): berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°51′38″N 1°05′33″W / 42.86048584°N 1.09255169°W / 42.86048584; -1.09255169
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
t Espartza (Zaraitzu) izenburuaren ordez, Espartza Zaraitzu ezarri da, birzuzenketaren gainetik: Euskaltzaindiak forma hori ere jasotzen du
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
t Espartza Zaraitzu izenburuaren ordez, Espartza (Zaraitzu) ezarri da, birzuzenketaren gainetik: Euskaltzaindiaren izendegiak "Espartza Zaraitzu" bigarren aukeratzat jotzen du.
(Ez dago alderik)

20:05, 8 urtarrila 2012ko berrikusketa

Artikulu hau Zaraitzuko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espartza (argipena)».
Espartza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriaren ikuspegia.

Bandera

Espartza Zaraitzuko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaZaraitzu
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Esparza de Salazar <> Espartza Zaraitzu[1]
AlkateaGregorio Beaumont Esandi
(Lisisoa)
Posta kodea31453
INE kodea31095
Herritarraespartzar (Zar. esparzako)
Geografia
Koordenatuak42°51′38″N 1°05′33″W / 42.86048584°N 1.09255169°W / 42.86048584; -1.09255169
Azalera26,92 km²
Garaiera697 metro
Distantzia78 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria74 (2023:  0)
alt_left 34 (%45,9)(2019) (%54,1) 40 alt_right
Dentsitatea2,8 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 34,73
Ugalkortasuna[2]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[2]% 0 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 0,8 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 34,00 (2018: %25)

Espartza[4] (Zaraitzuko euskaraz Esparza) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 99 biztanle ditu.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Espartza eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Inguru naturala eta kokapena

Herriko eliza eta frontoia.

Nafarroako hiriburutik 78 kilometrora kokatzen da Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean eta Zaraitzuko haranean, Pirinioetatik gertu. Herria NA-178 errepideak zeharkatzen du.

Espartza Zaraitzuren udalerri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Orontze, hegoaldean Sartze, ekialdean Bidankoze eta mendebaldean Jaurrieta.

Klima

Espartza Zaraitzun, itsasoaren mailatik 695 metrora, Nafarroako gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologiko bat dago.[5]

Ondarea

San Andres apostoluaren elizak XVII. mende hasierako erretaula erromanista dauka barruan, Herako Juan eta Gaspar Ramosek egina.

San Tirso baselizaren eta Santa Engrazia baselizaren arrastoak ere aipagarriak dira.

Zaraitzu ibaiaren gainean, antzinako zubi erromanikoa gordetzen da, erdi puntuko hiru arkurekin. Zubiak, zaharberritze eta eraldaketa ugari izan ditu mendeetan zehar.

Demografia

Espartzako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
376 341 363 341 327 310 320 330 232 160 136 103 98

2008ko erroldaren arabera, bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %1,94 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Azpiegitura eta garraioak

Murkuzuria kanpina.

Herrigunetik oso gertu Murkuzuria Campinga dago eta bertan kanpin batean ohikoak diren zerbitzuak aurkitu ditzakegu: Bungalowak, igerilekua...

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Politika

Udal hauteskundeak

2007an Arrola Zaraitzuarrak (AZ) herri ekimeneko Maria Idoia Elarre Elizondo aukeratu zuten alkate eta herriko zinegotzi bakarra. AEIES izenekoa ere aurkeztu zen, hautatua izan gabe. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak bi izan ziren (%2,35). Abstentzioa %22,02koa izan zen.

Espartzako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Maria Idoia Elarre Elizondo (AZ) 59 Bai
Santiago Galtxabarra Moso (AEIES) 34 Ez

2011n zerrenda bakarra aurkeztu zen, Lisisoa; alkate hautatu zuten Gregorio Beaumont Esandirekin batera beste bi lagun ere zinegotzi bihurtu ziren[6].

Udaletxea

Espartzako udaletxeko idazkaria Galoze, Gorza eta Sartzeko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Maiatzaldea, 16

Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Idoia Elarre Elizondo Arrola Zaraitzuarrak
2011- Gregorio Beaumont Esandi Lisisoa

Jaiak eta ospakizunak

Herriko jaiak abuztuko lehen asteburuan ospatzen dira, eta herriko patroi den San Andresen omenezko jaia azaroaren 30ean.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espartza (Zaraitzu)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa