Juan Agustin Zumalabe: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
 
t Juan Agustin Zumalabe Mendiburu izenburuaren ordez, Juan Agustin Zumalabe ezarri da
(Ez dago alderik)

00:35, 10 urtarrila 2012ko berrikusketa

Gipuzkoar olerkaria eta itzultzailea (Donostia, 1914 - 1981). Donostiako akademia bateko irakaslea zen. Bernardo Estornesen gaztelerazko obra bat euskaratu zuen, Sabin Euskalduna izenburupean (1935). Urte berean euskaratu zuen Jules Verneren Munduari bira 80 egunetan obra, baina 1936. urtean itzulpena desagertu egin zen Eusko Ikaskuntza Elkarteko bulegotik. Harena da, halaber, Joku ta kirolak obra (1935). Aingeru Irigarairekin eta Imanol Olaizolarekin batera Eusko Ikaskuntza berpiztea lortu zuten 1978. urtean, eta bertako idazkari nagusi izan zen hil arte.

Erreferentziak