Bet: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: sk:Bet
t r2.7.2) (robota Aldatua: br:Bet
87. lerroa: 87. lerroa:
[[ar:ܒ]]
[[ar:ܒ]]
[[arc:ܒܝܬ]]
[[arc:ܒܝܬ]]
[[br:Bet (lizherenn)]]
[[br:Bet]]
[[ca:Bet]]
[[ca:Bet]]
[[ceb:Bet]]
[[ceb:Bet]]

20:56, 13 urtarrila 2012ko berrikusketa

Bet
Feniziar Hebrearra Aramera Siriakoa Arabiera
Bet ב Bet ܒ ب‍,ب
Eratorritako
hizkiak
Greziarra Latin Ziriliko
Β B В Б
Balizko
jatorria
Hieroglifiko Proto-semitiko
O1
Errepresentazio fonemikoa: NAF[b, v]
Kokapena alfabetoan: 2
Zenbakizko (Gematria/Abjad) balioa: 2

Bet, Beth, Beh, edo Vet hizkuntza semitar askotan alfabetoko bigarren hizkia da, horien artean feniziar alfabetoan, alfabeto aramearrean, alfabeto hebrearrean (ב), alfabeto siriakoan (ܒ) eta arabiar alfabetoan (ب). Bere ahoskera NAF[b] da.

Izenak "etxe" esan nahi du hizkuntza semitiko askotan (hebreeraz bayiṯ, arabieraz bayt, akkadieraz bītu, bētu, fenizieraz byt, ziurrenik denak Proto-Semitikoko *bayt- hitzetik). Ziurrenik Brontze Aroko alfabetoetako etxe baten iruditik etorri dira, baita

O1

hieroglifikotik, etxe baten planta irudikatu nahi zuena.

Feniziar letratik dator greziar alfabetoko Beta, latindar alfabetoko B eta alfabeto zirilikoko Б, В.

Bet / Vet hebrearra

Alfabeto hebrearra
א  ב  ג  ד  ה  ו
ז  ח  ט  י  כך
ל  מם  נן  ס  ע  פף
צץ  ק  ר  ש  ת
Aldaera ortografikoak
Inprentako tipografiak Hebreera
Kurtsiboa
Rashi
idazkera
Serif Sans-serif Monospace
ב ב ב

Letraren idazkera hebreeraz: בֵּית

Hebreerazko letrak bi fonema ezberdin adierazteko balio du: "b" soinu bat (bet) eta "v" soinu bat (hau da, NAF[v]), (vet). Biak ezberdintzeko puntutxo bat erabiltzen da, dagesh izenekoa. Puntua letraren zentruan agertzen bada, ahoskera NAF[b] izango da, eta bestela NAF[v].

Letraren izena bet edo vet da eta gaur egun Israelen egiten den ahoskera NAF[bɛjt] da. Ashkenaziek orokorrean NAF[bejs] esaten dute, hau da beis edo veis. Tiberiar Hebreeran beth esan ohi da, baita zirkulu akademikoetan ere.

Hizki hau hizki guztien %4,98a erabiltzen da Hebreera modernoan.

Fonologia

Izena Sinbokoa NAF Transliterazioa
Vet ב NAF[/v/] v
Bet בּ NAF[/b/] b

Beth siriakoa

Alfabeto siriakoa
ܐ  ܒ  ܓ  ܕ  ܗ  ܘ
ܙ  ܚ  ܛ  ܝ  ܟܟ  ܠ
ܡܡ  ܢܢ  ܣ  ܥ  ܦ
ܨ  ܩ  ܪ  ܫ  ܬ
Beth
Beth Madnḫaya Beth Serṭo Beth Esṭrangela

Alfabeto siriakoan bigarren hizkia Beth (ܒܝܼܬ) da, ܒ idatzia. Bi ahoskera ezberdin dituen 6 letretako bat da. Ahoskera indartsua duenean (qûššāyâ), NAF[b] gisa ahoskatzen da. Ahoskera leuna denean (rûkkāḵâ) NAF[v] gisa ahoskatzen da, forma hebrearrean bezala. Ekialdeko dialektoetan Beth leuna NAF[w] gisa ahoskatzen da askotan eta diptongoak osatu daitezke berarekin aurretik bokal bat baldin badago. Beraz ahoskera hitzan duen lekuaren arabera zehazten da. Mendebaldeko dialektoetan soinu indartsua erabiltzen da ia gehienetan.

Beth hizkia hitz baten hasieran badago preposizio gisa erabiltzen da, -ekin, -n gisa. Zenbakia denean 2 zenbakia da eta hainbat marra erabilita 2.000 eta 20.000 ere izan daiteke.

Arabierazko bāʾ

Arabiar alfabetoa

ا   ب   ت   ث   ج   ح
خ   د   ذ   ر   ز   س
ش   ص   ض   ط   ظ
ع   غ   ف   ق   ك
ل   م   ن   ه   و   ي

Arabierazko ب letraren izena باء da, hau da, bāʾ. Egipton be deitzen dute. Silabaren barruan duen posizioaren arabera modu ezberdinetan idazten da:

Posizioa hitzan: Isolatua Bukaeran Erdian Hasieran
Hizkiaren forma: ب‎ ـب‎ ـبـ‎ بـ‎

Letra hau normalki NAF[b] soinukoa da, maileguzko hitz batzuetan ezik, non NAF[p] den. Batzuetan NAF[p] ahoskatzeko Persiarreko پ erabiltzen da, pe, hiru punturekin bakarrarekin baino.

Ikus, gainera