Neutroi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.2) (robota Erantsia: kk:Нейтрон
t r2.7.1) (robota Erantsia: ckb:نیوترۆن
87. lerroa: 87. lerroa:
[[bug:Neutron]]
[[bug:Neutron]]
[[ca:Neutró]]
[[ca:Neutró]]
[[ckb:نیوترۆن]]
[[cs:Neutron]]
[[cs:Neutron]]
[[cv:Нейтрон]]
[[cv:Нейтрон]]

20:08, 16 urtarrila 2012ko berrikusketa

Neutroia
Sailkapena
Partikula subatomikoak
Fermioia
Hadroia
Barioia
Nukleoia
Neutroia
Ezaugarriak
Masa: 1.674.927 16(13) × 10−27 kg
939.565.530(38) MeV/c²
Erradio: Aldakorra, baina gutxi gorabehera
1 × 10−16 m
Karga elektrikoa: 0 C
Spin: ½
Dipolo momentu magnetikoa: -1.91304 μN
Quark konposizioa: 2 Behean, 1 Goian

Neutroia elektrikoki neutroa den eta protoiarekin batera oinarrizko partikula subatomiko nuklearra da.

Propietateak

Protoia baino zertxobait astunagoa da neutroia (1,67492716(13)x kg) eta elektroi bat baino 1838,65 aldiz astunagoa. Atomo guztiek dute neutroiren bat nukleoan, hidrogenoaren isotopo arruntenak izan ezik.

Hadroien taldeko partikula da eta bere karga neutroagatik materian sartzeko ahalmen handia erakusten du, materia barneko partikula positiboen aldarapenik ez duelako pairatzen. Hori dela eta,atomoen nukleoek zurga ditzakete neutroiak, egonkorrak diren nukleoak isotopo erradiaktibo ezegonkor bihurtuz. Nukleotik kanpo desintegratu egiten da (12 minutuko erdibizitza duelarik) protoi bat, elektroi bat eta antineutrino bat emanez.

Aurkikuntza

Partikula hau, James Chadwick-ek aurkitu zuen 1932an. Ordura arte, ezagunak ziren partikula subatomiko bakarrak elektroiak eta protoiak ziren, azken hauek nukleotako partikula mota bakartzat hartzen zirelarik. Baina, 1930. urtetik aurrera, gorputz batzuk partikulaz bonbardatuak zirenean karga neutrodun partikula batzuk askatzen zituztela ikusi zen. Chadwick-ek parafinazko itu bat erabili zuen askaturiko partikula neutro horiez bonbardatzeko eta itu horren barruko protoien egozketa ikusi. Horretaz baliatuz, partikula berri horrek masa protoiarenaren antzekoa izan eta nukleoaren barne egon behar zuela ondorioztatu ahal izan zuen zientzialariak, neutroi izena jarriz partikula aurkitu berriari. Aurkikuntza honi esker fisikako Nobel saria irabazi zuen 1935ean.

Ikus, gainera

Txantiloi:NA lotura