Xatt al-Arab: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
t «Shatt al-Arab» izenburuaren ordez, «Xatt al-Arab» ezarri da
(Ez dago alderik)

20:21, 17 urtarrila 2012ko berrikusketa

other_versions=originally uploaded on en.wikipedia where its n
Shatt al-Arab ibaiaren kokapena.
Shatt al-Arab Basra inguruan (Irak).

Shatt al-Arab Iran eta Irakeko herrialdeen artetik igarotzen den ibaia eta delta da. Tigris eta Eufrates ibaien elkargunetik sortzen da ibai hau. Irango Karun ibaia ere isurtzen da deltara Basorako hiriaren hegoaldean. Delta 180 km luze da; al-Faw edo Faoko portua dago bokalean. Delta horretan dago Irakeko estatuaren itsasalde bakarra. Irango Abadan hiritik bokaleraino, Iraken eta Iranen arteko muga eratzen du deltak. Garrantzi handikoa da Fao-ko portua, Irakeko petrolioaren esportazioa handik egiten baita.

Basora da hiri garrantzitsuena eta haren inguruetan daude munduko palmondo sail handienak (munduko ekoizpenaren hiru laurden). Gainera ibai honen inguruak petrolio putzuez beterik daude, eta hauen gaineko kontrola lortzeko nahiek sortu zuten 1980an Irak eta Iranen arteko guda. 1991ko Irak-eko gerraren ondoren biztanleak xii gehienak Irakeko gobernuaren kontra matxinatu ziren (Irakeko biztanleen gehiengoa musulman sunnia da). Mendebaleko estatuek hegazkin militarrez ibili ezineko babes gune izendatu zuten bonbardaketak galarazteko.

Erreferentziak