Kartilago-ehun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2+) (robota Aldatua: el:Χόνδρος
t r2.7.1) (robota Erantsia: lv:Skrimslis
62. lerroa: 62. lerroa:
[[lbe:Кьанслу]]
[[lbe:Кьанслу]]
[[lij:Cartilagine]]
[[lij:Cartilagine]]
[[lv:Skrimslis]]
[[ml:തരുണാസ്ഥി]]
[[ml:തരുണാസ്ഥി]]
[[nl:Kraakbeen]]
[[nl:Kraakbeen]]

00:20, 18 urtarrila 2012ko berrikusketa

Kartilagoa mikroskopio fotonikoan behatuta.

Kartilago ehuna ehun konektibo mota espezializatu bat da. Kondrozito izeneko zelulek eta oso espezializatuta dagoen matrize estrazelularrak osatzen dute. Matrize estrazelular hau da hain zuzen ere kartilagoaren ezaugarri berezien erantzulea, hau da, zurruntasuna eta malgutasunarena. Beste ehun konektiboak ez bezala abaskularra da, hots, kartilago ehunaren barnean ez da odol hodirik sartzen, ezta linfa edo nerbiorik ere.

Ezaugarriak

Ebakin freskoetan gai amorfo baten antzeko itxura du, zulo txiki ugarirekin. Gai hau kondrozitoek sintetizatu eta metatzen dute.

Kondrozitoek jariatutako makromolekulek ematen dizkiote kartilagoari kimika- eta egitura-ezaugarriak, esaterako, trakzioaren aurkako erresistentzia, pisua banatzeko gaitasuna eta apurketa ekiditea. Erresistentzia ezaugarri hau kolagenoan datza gehienbat.

Elastikotasuna presio mekaniko baten ondoren oinarrizko itxura eta testura berreskuratzeko gaitasuna da. Honen erantzuleak elastina eta proteoglukanoak dira.

Kartilagoak oso azkar hazteko gaitasuna du eta halaber, sendotasun handiko ehuna da. Bi ezaugarri horiek umekiaren eskeletoa eratzeko ehun egokia egiten dute. Eskeleto gehiena kartilago moduan eratzen da hasieran, ondoren hezur ehunez ordezkatzen delarik. Beraz, kartilago ehunak hezur ehuna eratzeko molde gisa jokatzen du. Gainera, hezur luzeen hazkuntza beti kartilagoaren presentziaren menpe dago organismoaren hazkuntzan zehar.

Kartilago motak

Hiru kartilago ehun mota desberdin daude.

  • Kartilago hialinoa. Ugariena da eta kartilago ehunaren eredu fisa azaltzen da. Trakeako eraztun kartilaginotsuetan, sudur, laringe, bronkio, saihets mutur eta artikulazio gainazaletan dago. Hezur ehunaren eraketan molde gisa jokatzen duena da.
  • Kartilago elastikoa. Kartilago hialinoak baino malgutasun eta elastikotasun handiagoa du. Histologikoki aurrekoaren antzekoa da baina matrize estrazelularrak zuntz elastiko finen sare dentso bat azaltzen du. Eustakioren tronpan, laringean, epiglotian eta kanpo belarrian aurki daiteke.
  • Kartilago haritsua. Fibrokartilagoa ere deitzen zaio. Ehun konektibo dentso eta kartilago hialinoaren arteko ehuna da. Matrizean kolageno zuntz asko ditu, ehunari itxura haritsua ematen diotenak. Zenbait artikulazioetan aurki daiteke: orno arteko diskoetan, meniskoan...

Ikus, gainera