Volinia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: zh:沃里尼亞
40. lerroa: 40. lerroa:
[[uk:Волинь]]
[[uk:Волинь]]
[[yi:וואהלין]]
[[yi:וואהלין]]
[[zh:沃里尼亞]]

10:30, 21 urtarrila 2012ko berrikusketa

Volinia, horiz.

Volinia (ukraineraz Волинь, errusieraz Волы́нь, polonieraz Wołyń, lituanieraz Voluinė edo Volynė, alemanez Wolhynien edo Wolynien) Sobietar Batasun ohiko lurraldea da, gaurko Ukrainaren ipar-mendebalean, Bug eta Pripiat ibaien artean hedatzen dena. Gaur egun, administrazioari dagokionez, hiru eskualdetan banatua dago: Volinia, Zhitomir eta Rovno.

Historia

Eslaviarren mende egon zen Galitziako lurralde bihurtu aurretik. 1200. urtean printzerriko hiriburua zen, eta Inozentzio IV.ak erreinu bihurtu zuen (1253). Tartariarren gerran Lituaniaren eta Poloniaren artean banatu zuten Volinia. 1793tik 1795era bitarteko urteetan Errusiak beretu zuen, eta Poloniaren aurkako politika nazionalista bultzatu zuten bertan.

Armarria.

Errusiako Gerra Zibilean zenbait gudu izan ziren lurralde horretan, eta Rigako hitzarmenaren ondorioz (1921), Errusiaren eta Poloniaren artean banatu zuten. 1945ean Errusiaren mendean geratu zen. Sobietar Batasuna desegin zenean, Volinia Ukrainako parte izatera pasatu zen.

Erreferentziak