Hondakin-uren tratamendu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
46. lerroa: 46. lerroa:
Hondakin-uren materia organikoak jatorri ezberdinak ditu: hondar fekalak, janari-hondarrak, xaboiak eta garbigarriak, batez ere.
Hondakin-uren materia organikoak jatorri ezberdinak ditu: hondar fekalak, janari-hondarrak, xaboiak eta garbigarriak, batez ere.


Bi motako tratamenduak erabiltzen dira materia organikoa jaisteko: lohi aktibatuena eta jario bidezko iragazketarena.
Bi motako tratamenduak erabiltzen dira materia organikoa jaisteko: lohi aktibatuena eta jario bidezko iragazketarena. Batean zein bestean [[mikroorganismo]]ek zeregin oso garrantzitsua betetzen dute materia organikoa degradatzeko orduan.


[[Kategoria: Bioteknologia]]
[[Kategoria: Bioteknologia]]

17:17, 21 urtarrila 2012ko berrikusketa


Hondakin-uren araztegia.

Hondakin-uren tratamendua prozesu fisiko-kimiko eta biologikoen bidez ur horiek dituzten kutsazaile organiko zein inorganiko gehienen ezabapenean datza. Araztegietan burutzen den tratamendu honek ibai eta erreketara ur garbia isurtzea ahalbidetzen du, hondakin-ur zikinak efluente garbi bat bihurtzen baititu.

Hondakin-uren tratamendua bereizi egin behar da edateko uraren arazketatik. Lehenengo prozesuak ur zikinak garbitzen ditu, eta bigarrenak ur garbiak edateko moduko ur bihurtzen ditu.

Hondakin-urak etxeetako eta industrietako hondakin likidoak dira, estolderietan bideratzen direnak. Baita euritako urak ere. Hiri-hondakinak dira, hiru ezaugarri dutenak: hondakin fekalak dituzte, oxigeno gutxi, eta materia organiko ugari (OEB: >200).

Sortzen diren leku berean (etxeetan, baserrietan, lantegietan...) tratatzen dita batzuetan hondakin-urak, hobi septikoetan edo antzeko egituretan. Industrietako hondakin-urek, bestalde, gai toxiko asko dituzte maiz, araztegira bidali aurretik lantegian bertan tratatu behar direnak.

Hondakin-uren arazketak ekosistemaren babesa ez ezik (ibaiak, errekak eta itsasoak ez zikintzea, alegia), biztanleriaren baldintza higienikoak areagotzea eta izurriteak ekiditea ere bilatzen du: tratatu gabeko hondakin-urak bat etorriko balira nekazal-jarduerarekin ondorio tamalgarriak sor litezke. Horregatik, efluente argiak lortzea funtsezko zeregina da, ikuspuntu ekologiko zein osasun-irizpide batetik.

Araztegietan burutzen den hondakin-uren tratamenduak efluente garbia sortuko du, alde batetik (erreka, ibai edo isasora isuriko dena), eta sedimentu solido bat, lohi izenekoa, hondakin-uraren zikinkeri gehiena duena, bioerreaktoreetan prozesu anaerobio baten bidez tratatuko dena.

Herri edo hiri bateko araztegi batek etapa desberdinetan tratatzen ditu jasotako hondakin-urak. Ohiko tratamenduak honako fase hauek ditu:

  • aurre-tratamendua: hondakin-urek dituzten hondarrik handienak baztertu egiten ditu.
  • tratamendu primarioa: esekiduran dauden solidoak kentzen ditu.
  • tratamendu sekundario edo biologikoa: ingurugiro aerobio batean, mikrobio batzuek hondakin-urek dakarten materia organikoa katabolizatzen dute, horren kontzentrazioa nabarmen jaitsiz
  • tratamendu tertziarioa: efluentearen egoera hobetzen du ingurune natural batera (erreka, ibai, itsasoa...) isuri aurretik.


Aurre-tratamendua

Fase honetan ur zikinak dituen hondarrik lodienak (zapiak, plastikoak, konpresak, papera, latak, etab.) kanporatzen dira. Prozesu fisikoen bidez -galbahe eta saretak erabiltzen dira horretarako- objektu solido handiak bereizi eta alboratu egiten dira. Era berean, aurre-tratamenduak hondarrak eta koipeak ere uretatik kentzen ditu: honetarako uraren zirkulazio-abiadura moteltzen da, substantzia horien jalkitzea errazten duena.


Tratamendu primarioa

Tratamendu honek esekiduran dauden solidoak baztertzen ditu. Hori lortzeko tanga borobil handietan jalkitzen uzten da ura, 2 eta 3 ordu arteko denborarekin. Jalkitzen diren substantziek edo sedimentuek lohi izeneko produktua eratzen dute, jaso eta tratamendu anaerobiko berezia izaten duena (ikus aurrerago).

Industrietako hondakin-urak hartzen dituzten araztegiek tratamendu fisiko-kimiko berezia burutzen dute sarritan, produktu toxikoak eta metal astunak deuseztatzeko: erreaktibo kimiko batzuk erabiliz molekula kaltegarriak jalkitarazten dira.


Tratamendu sekundarioa

Tratamendu honen bidez uraren materia organikoa ezabatzen da, tangan dauden bakterio eta protozoo aerobioei esker. Tratamendu honek uraren OEBa nabarmen gutxitzen du, %95 inguruan.

Materia organikoa + bakterioak + O2 → CO2 + H2O + energia

Hondakin-uren materia organikoak jatorri ezberdinak ditu: hondar fekalak, janari-hondarrak, xaboiak eta garbigarriak, batez ere.

Bi motako tratamenduak erabiltzen dira materia organikoa jaisteko: lohi aktibatuena eta jario bidezko iragazketarena. Batean zein bestean mikroorganismoek zeregin oso garrantzitsua betetzen dute materia organikoa degradatzeko orduan.