Eszitiar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: ia:Scytha
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: hi:स्किथी लोग
50. lerroa: 50. lerroa:
[[fy:Skyten]]
[[fy:Skyten]]
[[he:סקיתים]]
[[he:סקיתים]]
[[hi:स्किथी लोग]]
[[hr:Skiti]]
[[hr:Skiti]]
[[hu:Szkíták]]
[[hu:Szkíták]]

10:23, 25 urtarrila 2012ko berrikusketa

Eszitak arkuarekin tiro egiten, Kerch (antzinako Panticapeum), Ukraina, K.a. IV. mendea
Urrezko Lepokoa, Tolstaya Mogila, Ordžonikidze, K.a. IV. mendea.

Eszitak (grezieraz Σκύθης, Σκύθοι) Antzinaroan artzaintza nomadan eta muntatzeko zaldien hazkuntzan oinarritzen zen kultura bat zuten irandar jatorriko herri edo herri talde bateko kideei ematen zitzaien izena da. Antzinaro Klasikoan zehar eszitek Estepa Pontikoa domeinatu zuten, Eszitia izena jaso zuena.

Berant Antzinaroan sarmaziarrek euren menpe hartu zituzten, estepetako nagusi bezala esziten tokia hartu zuten kulturalki oso antzekoa zen herri bat.

Eszitei buruz ezagutzen den gehiena, atzerriko iturrietan du jatorria, zehazki greziar eta latindarretan. Horietatik garrantzitsuenak Herodotoren (K. a. 440) Historiak laneko IV. liburua, Estrabonen Geografia eta Ovidioren Gutuna Pontotik dira, azken honek nagusiki Eszitia Txikia deskribatzen duelarik, biak garai berekoak (K. a. 13 inguru).

Arkeologiak kultura eszitaren lekukotzak Errusia hegoaldeko eta Ukrainako tumulu edo hil muinoetan topatu ditu.

Eszita etnonimoa denbora luzez Eszitia bezala ezagutu ziren gaur egungo Errusia, Ukraina eta Asia Erdialdeko eskualdeak okupatu edo antzeko ohiturak zituzten beste herri batzuei buruz aritzeko ere erabili izan da.

Euren aurrekariak K. a. 2000n izan zituztela ezagutzen da, baina historian duten lehen agerpena K. a. VII. mendean izan zen, asiriarrekin izan zuten aliantza batean. Zenbait mende beranduago mediarrekin lan egin zuten (pertsiarrekin senidetutako irandar herri bat, Asiriar Inperioa desegiteko.

Ikus, gainera

Beste


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eszitiar