Tulagi: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 9°06′S 160°09′E / 9.100°S 160.150°E / -9.100; 160.150
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
13. lerroa: 13. lerroa:


[[Kategoria:Ozeaniako uharteak]]
[[Kategoria:Ozeaniako uharteak]]
[[Kategoria:Salomon uharteak]]
[[Kategoria:Salomon uharteetako geografia]]
[[Kategoria:Salomon uharteetako geografia]]



19:58, 27 urtarrila 2012ko berrikusketa

Tulagi, batzuetan Tulaghi, Salomon uharteetako irla txiki bat da (1 bider 5,5 km.). Florida uhartearen hegoaldeko kostaldetik oso gertu dago. Uhartean dagoen izen bereko hiria (1750 biztanle) Salomon Uharteetako Protektoratuko hiriburua izan zen 1896tik, 1942ra. Gaur egunean, probintzia zentraleko hiriburua da. Britainiarrek uhartea aukeratu zuten osasuntsuago zelako, gaixotasun tropikalek jotako beste uharte handiak ez bezala.

Bigarren Mundu Gerra

Japoniarrek Tulagi hartu zuten 1942ko maiatzaren 3an ur-hegazkinetarako base bat ezartzearren. Tulagi portuko ontziei Yorktowneko hegazkinek eraso zieten hurrengo egunean Koral itsasoko guduko lehendabiziko operazioetan. AEBetako indarrak, batez ere raiderren 1.a uhartean lehorreratu ziren abuztuaren 7an eta egun osoko borroka latzaren ondoren irla menderatu zuten. Behin uhartea kontrolatuta, estatubatuarrek PT ontzien flota bat eraman zuten bertara. Haietako bat John F. Kennedyrena izan zen. Tulagin ere ospitale txiki bat ezarri zuten 1946 arte eta irla zegoen Purvis badian AEBetako ontzi askok bota zuten aingura 1942an eta 1943an.

9°06′S 160°09′E / 9.100°S 160.150°E / -9.100; 160.150